Euskara hutsean bizi zaitezke?

Asko gara euskaraz bizi nahi dugunak, baina beti ez dago gure esku. “Katalan hutsean bizi zaitezke?” izeneko galdetegi bat atera dute eta guk gurera ekarri dugu. Ondorengo loturan dituzun galderak erantzun, katalanaren partez euskara jarrita, eta ikusi zenbateko hizkuntza diskriminazioa bizi duzun: Galdetegia.

Katalanez dago, eta beraz, azpian dituzue galderak ordena berean euskaratuta. Ea zein emaitza lortzen dituzun!

 

Euskara hutsean bizi zaitezke?

 

  • Posible da zure herrian euskara hutsean ikastea?

 

  • Epaitegira joaten zarenean euskaraz artatzen zaituzte?

 

  • Euskara ofiziala da Europan?

 

  • Erregeak bere mezuak euskaraz helarazten ditu?

 

  • Enpresen webguneek izaten dute, normalean, euskarazko bertsiorik?

 

  • Inoiz egin dizu euskaraz Guardia Zibilak?

 

  • Zure pasaportea euskaraz dago?

 

  • Errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu modu ofizialean?

 

  • Mariano Rajoyk erabili du inoiz euskara?

 

  • Supermerkatura joaten zarenean produktuak euskaraz etiketatuta egoten dira normalean?

 

 

4 pentsamendu “Euskara hutsean bizi zaitezke?”-ri buruz

  • Juanjo Respaldiza 2015-09-23 12:17

    Eta fokoa aldatzen badugu? Erdara hutsean bizi zaitezke?

  • Ezin zara Euskara hutsean bizi baina bai erdara hutsean.
    Ez dago ezer aldatzerik.
    Herri Euskaldunenean ezin zara guztiz Euskaraz bizi, denok ez dakitelako, administrazioa ez dakielako, lantokian ez dakitelako, osakidetzan ez dakitelako….

    Gazteleraz bizitzeko ez dago arazorik ordea, nor ez daki Gazteleraz egiten? Funtzionarioren bat? Ez, denak dakite Gaztelera edo Frantsesa.

  • Erdara hutsean bizi zaitezke baita Zerainen ere. Baita alderdi politiko edo sindikaturik abertzalenean ere. Baita Natxituko azken baserriko sukaldean ere.
    Hizkuntza ordezkapena ia erabatekoa burutua da Euskal Herrian.
    Orain, errealitatea ukatu, lehundu edo mozorrotzeko fasean dabiltza gure agintari abertzale gehienak.
    Unionistak aldiz, gutaz deskojonatzekoan, zenbait abertzaleren laguntzaz.
    Posictibity my friend!