Euskara gainbera eta gu korrika, norantz ordea?

Euskara gainbera eta gu korrika –

Elefante bat gela batean bezain argi dago: globalismoa eta euskara ez dira bateragarriak.

Ez du egiarik ezkutatzen Joxemi Campillok Independentean: ·”Denok dakigunez, euskararen egoera orokorra ez da batere ona. Azken 40 urteotan euskararen “ezagutza” igo bada ere, bere erabilera ez da handitu. Inkesta soziolinguistiko guztiak bat datoz. Azken urteotan, euskararen erabilera jaisten ari da Euskal Herrian. Euskal Herriko tokirik euskaldunenetan ere, gure arnasguneetan, euskararen atzerakada oso kezkagarria da”. Alegia, gaur euskara gainbera doala.

Pako Aristik 2011ean Kilometroak eko kantaren aurkezpenean esandakoarekin bat nator ere: Joxean Artzeren “Hizkuntza bat ez da galtzen. ez dakitenek ikasten ez dutelako,. dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik.” dioten kartel guztiak Tolosako sanjuansuan erre behar direla.

Euskara gainbera eta gu korrika
Irudia: Zoltan_AI_Art

Arrazoiak aipatzean asko direla esaten du, baina nik bat bakarra ikusten dut adar asko izan baditzake ere: Globalismoa, globalismo korporatiboa. Elefante bat gela batean bezain garbia, globalismoa eta euskara, naiz euskal kultura ez dira bateragarriak.

Globalismoa ez da berez sorturiko mugimendua, eragindakoa da, interes korporatiboek bultzatzen dute, multinazionalek, inbertsio funtsek, elite korporatiboek, Black Rock, Vanguard eta antzekoek. Munduan zehar globalismoari oztopo zaizkio tokian tokiko hizkuntza, kultura, nazio eta mota guztietako komunitateak. Hau ikusi nahi ez duenak ez beza ikusi baina gela bateko elefantearen adinakoa da. Globalismoak ez du errukirik tokiko singularitate ororekin, irentsi eta desegiten ditu. Zergatik ez dute txintik esaten ordea: Euskal alderdi politikoek, euskal komunikabideek, euskalgintzako hainbat erakundek eta abarrek? Ez direlako beren buruaren jabe, globalismoaren morroi direlako.

Zergatik ez dute txintik esaten, ordea, euskal alderdiek, komunikabideek, euskalgintzako hainbat erakundek eta abarrek? Ez direlako beren buruaren jabe.

Ez da kasualitatea gure herrira aurreko astean“kulturartekotasuna”ri buruzko kanpaina iritsi izana, Korrikari aurre hartu nahian korrika (eta ez korrìka mesedez). Hitzaldiak antolatu ditu udalak, eta berebiziko garrantzia emanaz gainera, ikastetxeak inplikatuaz. Mezua; euskara bai baina kontuz, ez dadila etorkinen gizarteratzea ekiditeko izan. Eta ondoren globalisten morroiak Korrikan ikusi ditugu aste honetan.

Gaur entzun dut migrazioa ez dela eskubidea, etorkinari ezartzen zaion zigorra dela. Denok dugu gure sorterrian duintasunez bizitzeko eskubidea, gurea den komunitatean. Hau eragindako migrazioa da, eskulan merkea erruz eskuratzeko eragiten dutena multinazionalek, sorterriko baldintza duinak deseginez.

Aurretik daramatza migrazio masibo honek herri osoak, beren kultura eta beren hizkuntza, bai sorterrian eta baita iristen diren lurraldeetan ere.

Covid garai aurretik idatzi nuen hausnarketa bat berriro irakurtzera eraman nau honek, “Nekez uzten du bere sorterria, sustraiak han dituenak” izenburuarekin ZU ZEU n argitaratua  2019an, eta honela zioen:

“Gaur egungo migrazio masiboaren inguruan komunikabide nagusiek, elkartasunaren atzean ezkutatzen duten egia azaleratzeko garaia delakoan nago.  Nire iritzian migrazio hau ez bai da ona ez sorterriarentzat, ez iristen den herriarentzat, are eta gutxiago etorkinentzat beraientzat. Eragindako migrazio masibo honen biktima da etorkina, eta garbi eta ozen esateko garaia da historian han eta hemen gertatu den bezala, migrazio hau enpresa gutxi batzuren irabaziak biderkatzeko eurek eragiten diharduten fenomeno bat besterik ez dela nere ustez. Esku lan merkea beste helbururik ez duena, jendea leku batetik bestera mugiarazi, sorterriko lurraldean dutena desegin, gerra naiz krisiak eraginez, finean iristen den lurraldean elite diren enpresek irabaziak biderkatu ditzaten. Elite berberak bultzatzen duen faxismoaren eta xenofobiaren biktima ere badira ondoren etorkinak. Bertako langileriarekin bat egin ez dezan, elkar hartze batek ekarriko lukeen soldaten igoera bat ekidin ahal izateko. Migrazioa sorterriarentzat naiz iristen den herriarentzat galera izugarria dela uste dut. Aldiz izugarrizko diru irabaziak dituztenak eliteko enpresa global gutxi batzuk direla. Aurretik daramatza migrazio masibo honek herri osoak, beren kultura eta beren hizkuntza, giza baliabideak, ondasunak, gizarteko elkartasuna eta abar, bai sorterrian eta baita iristen diren lurraldeetan ere.

Asko egin genezakela uste dut, gure esku bai dago; non nori eta zer erosi, nor bozkatu, noren esku utzi gure aurrezkiak, non eskatu maileguak, norentzat lan egin, nora eta nola bidaiatu edo garraiatu, zer ikusi, nora gerturatu, zertan igaro gure denbora… hemen ere hasten bai da gerra eta migrazio hau ere nere iritziz. Etorkinei giza eskubideak aldarrikatzea, zor zaien gertutasuna eskaini, maitasunez giza laguntza eta enpatia eman, biktima izaera aitortu ere.”

Arrazoi zuen Mikel Laboak;

“Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak.

Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.

Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.

Nekez uzten du gesalak itsasoa ez hareharriak basamortua.

Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna.

Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.”

Eta Pako Aristik 2011n Kilometroak-eko kantaren aurkezpenean esandakoarekin ere bat nator: Joxean Artzeren “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik” dioten kartel guztiak Tolosako sanjuansuan erre behar direla.

Euskara gainbera eta gu korrika  Euskara gainbera eta gu korrika  Euskara gainbera eta gu korrika  Euskara gainbera eta gu korrika

5 pentsamendu “Euskara gainbera eta gu korrika, norantz ordea?”-ri buruz

  • Migrazioarem inguruko hausnarketarekin, zeharo bat nator. Ea behingoz begiak zabaltzen ditugun.

  • Pena, dena den, migrazioaren bidegabekeriaz pentsatzen hastea gurea badoalakoa. Migrazio uholdea dator eta gu, jaso aurretik etxeko lanak egin gabe, etxetik bertatik zeharo erdandunduak aspaldi. Etorkina zer egin eta garen hori kopiatu, eta noski areagotu. Oñaitiko bazar txinokoak ederto asko egiten du Oñatiko euskaraz, Donostiako bazarrekoak ederki erdaraz. Noski, txinatarrak ez du guk egiten ez duguna egiten arituko. Espainolatzea normatiboa denean, inmigranterik gabe, denbora kontua baino ez da etxean bertan dugun kanzerrak handira egin dezan

  • “Hizkuntza bat ez da galtzen. ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”

    Euskara hiztunik gabe galtzen da, bai, baina badago ahazten dugun beste faktore bat eta hori euskararen gabezia da, alegia, euskarak erdaretan urtzeko duen joera. Erdarek lexikoa eta egitura aldatzen dituzte, euskarazko esaerak erdarazko esamoldeen itzulpenek ordezkatzen dituzte…
    Kreolizazio prozesuak euskara desegiten du eta azkenean Lazkao Txikik esan zuen moduan, «martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu, euskaraz ari garelakoan».

  • Mikel Haranburu 2024-04-23 13:45

    Izan ere, “hizkuntza bat ez da galtzen”, behin ere ez da galdu hizkuntza bat. Hizkuntza ordezkatu egiten da, beste batek ordezkatzen du, beti. Hizkuntzak ez dira galtzen, baldin eta ez bada hiztunek galtzen dutela. Gertatu izan da…
    Hala ere, alderantzikatu ahal genuke esapidea, eta esan: “Hizkuntza bat ez da irabazten ez dakitenek ikasten dutelako, dakitenek hitz egiten dutelako baizik“. Eta hor dago koxka; dakitenek hitz egiten dutelako, dugulako. Gerokoak gero.

  • Mikel Haranburu 2024-04-23 13:50

    Bada beste lelo ospetsu bat, Oskorriren kanta ospetsuan: “Ez al dakizu Euskara dela euskaldun egiten gaituena?” Hau ere, kontrako bidean emanda: “Ez al dakizu erdara dela erdaldun egiten gaituena?” Eta hor dugu beste koxka bat; norberak jakinen du zein neurritan egiten duen Euskaraz eta zeinetan erdaraz, baina… erdaraz egiten duen neurrian, erdaldun da…
    Eta Euskal Herria ere, bertan erdaraz egiten den neurrian, Erdal Herri da…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude