Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan

Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan

Jardunaldia Aretxabaletan:

Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan

Euskarak osasungintzan duen egoeraz eta, batez ere, Lanbide Heziketako osasun arloan izan duen garapenaz jardungo dute maiatzaren 11n, 17:00etan, Aretxabaleta Lanbide Eskolan. Sarrera librea izango da interesa duen edozeinentzat.

.Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan

Jardunaldian parte hartuko dute: Jose Mari Armentia, Osakidetzako giza baliabideetako zuzendaria; Xabier Arauzo, Osakidetzako Euskara Zerbitzuburua; Kepa Altube, Laneki – Jakinbai.eus-eko kudeatzailea; eta Rikardo Lamadrid, Lanekiko presidentea eta Aretxabaleta Lanbide Eskolako zuzendaria.

Azken urteotan aurrerapausoak egin dira Lanbide Heziketan euskararen normalkuntza lortzeko eta, arlo horretan, lan handia egin du Laneki elkarteak, Lanbide Heziketako euskarazko materialak sortuz 2001a ezkero. Horiek guztiak Jakinbai.eus webgunean biltzen dituzte eta azken urteotako garapenaz hitz egingo du jardunaldian Kepa Altube Jakinbai.eus-eko kudeatzaileak.

Osasun arloari dagokionez, osasungintzako 98 material dituzte euskaraturik Laneki elkartean eta Osakidetzako Euskara Sailarekin hainbat lan-ildo bultzatu nahi dituzte:

  • Euskarazko Ikasketak eta Lan Eskaintzak sustatzea.
  • Materiala osatzerakoan dauden beharrak detektatzeko elkarlana.
  • Euskarazko material berriak egokitu eta trukatzea.
  • Elkarlan eta proiektu berriak sustatzea.

 

Euskararen normalkuntza Osakidetzan

Osakidetzan ere aurrerapausoak egin dituzte euskararen normalkuntzari begira eta Jose Mari Armentia Osakideetzako giza baliabideetako zuzendariak emango ditu aurrerapauso horien inguruko xehetasunak.

‘Euskara eta kalitate asistentziala’ da Osakidetzak duen lerro estrategiko garrantzitsuetako bat eta, horren barruan, euskarazko zerbitzua eskaini nahi dute. Horren guztiaren inguruan jardungo du Armentiak.

Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuburuak eskuartean dituzten proiektuen inguruan hitz egingo du.

 

Erizaintzako Zaintza Osagarriak euskaraz

Aretxabaleta Lanbide Eskolan Erizaintzako zaintza osagarriak Erdi Mailako Zikloa ikasteko aukera dago, euskaraz. Rikardo Lamadrid eskolako zuzendariak Lanbide Heziketan eta, bereziki, Aretxabaletako Lanbide Eskolan euskarak izan duen garapenaz hitz egingo du.

Euskara eta Osasungintza Lanbide Heziketan