Euskara eta generoa II
Euskara eta generoa II –
Hispanieraz idazten denean edota jendaurrean hitz egin, niños esaten duenak niñas gehitu behar du jarraian, genero-berdintasuna errespetatu gura badu. Eta socios dioenak socias gehitu behar du edozein batzarretan; padres dioenak madres, etab. Gure inguruko hizkuntzek (indoeuroparrak) arazo larria dute generoarekin; zenbat eta hitz luzeagoak hainbat okerrago: administradores/administradoras, kasu; aldiz, euskeraz aski da haurrak, sozioak, gurasoak eta administrariak esatea.
Zergatik da hori? Argi dago zergatia: euskerak ez duelako hartzen sexua bere hitzen erreferentziatzat, baizik eta senidetasuna, ahaidetasuna: hots, leinua.
“Hori berdin da –erran dezake batek-. Gauza bera ulertzen dugu hermano, hija esan edota anaia, alaba esan”. Ulertu bai, jakina, baina ez daukate esanahi bera, ezta urrundik ere. Eta kontu hau ez da airezkoa, baizik praktikan ondorio garrantzitsuak dituena, laster ikusiko dugunez.
Hispanieraz hija esatean sexua hartzen dugu oinarritzat hijotik desberdintzeko; ostera, euskeraz alaba esatean, eta berdin iloba, anaia etab.), leinua hartzen da erreferentziatzat. Hala, alaba hitzak zera esan nahi du: “leinua sortu ahal duena” (al-an-aba), bai baitakigu aba/ama erroak leinua esangura duela. Era bertsuan, iloba berbak “leinuaren oinordekoa esan nahi du”; eta agian horrexegatik nahasi ohi gara iloba-sobrino eta iloba-nieto bereiztean.
Eta gauza bera gertatzen da anaia/anaea (*aba-an-ahaide: “leinuarekiko ahaide”) eta senidetasuna adierazten duten gainontzeko hitz guztietan. Adibide hauek sobera ditugu ohatzeko ezen euskerak bestelako pentsaera batekin funtzionatzen duela gure ingurukoez alderatuta.
Horretaz jabetu baldin bagara, gai izanen gara orain gai korapilatsu bati aurre egiteko; giza, gizon, gizarte hitzei buruzko eztabaida eternalari.
Koldo Mitxelenak erran omen zuen giza erroa gizon hitzetik zetorrela, eta baieztapen horrekin ireki zuen Pandoraren kutxa. Mitxelenak asko zekien, nik baino gehiago bai seguru, baina zenbait gauzatan presak edo estresak, edo ez dakit zerk, errakuntzara eraman zuen. Aliquando dormitat Homerus, latinoren batek esan zuenez.
Izan ere, lehenik, giza erroa gizon hitz konplexuagotik datorrela esateak hizkuntza arau guztiak jartzen ditu kolokan.
Bigarrenik, gi eta giz euskal-erro arkaikoenak ez ezagutzea esan nahi dau. Lehenak (gierroak) haragia, organismoa esangura dauka, eta bigarrenak (giz) organismo bizia, hots “pertsona” hitz modernoaren baliokide litzateke.
Bada, horretan datza korapiloaren irtenbide zientifikoa; beste gauza bat da, aitzitik, korapilo hori askatu ahal izatea. Bi jarrera kontrajarri sendo daudelako eta bakoitza bere astotik jaistea ia ezinezko izango delako.
Izan ere, Mitxelena jaunaren aipu horretan oinarrituta, feminista batzuek, ez denek, giza, gizaki, gizarte… hitzak erabiltzeari matxismoa irizten diote. Eta horien ordez jende, jendarte erabiltzen. Nik uste hitz batzuk zein besteak erabil daitezkeela lasai asko. Har kontutan, halere, gens latinoa ez dela euskal jatorrikoa; nahiz eta gens latina enda euskaratik hartua izan. Baina ez dezagun korapiloa korapilatsuago bihurtu.
Orduan zer? Euskeraren egitura eta pentsaeraren tradiziora lerrokatu ala hizkuntza inbaditzailera makurtu, honetan ere? Esateko moduagatik bistan dago zein den nire lubakia. Hala ere, erabakia hartzea txit korapilatsua.
Betiko bidegurutzea. Arrazoizkoa da batzuen galdera: ez ote dugu egokitu behar garai berrietara, errealitatera, errealismora… azken batean politika.
Genero gramatikalak ez dakit, baina genero fantastikoa bederen indartsu dabil euskaran…
Galdera bat, Josu. Noiz eta nola hartu zuten latinoek euskarazko “enda” beren “gens, gentis”-a izendatzeko? Oporretan etorri eta hitza gustatu zitzaien? Nola da posible erromako testu zaharrenetan (hasi XII tauletatik eta patrizio plebeioen arteko liskarren garaiko hainbat legeetaraino) jada “gens”, “gentes”, “gentilicium” eta “gentiles” azaltzea? Akaso K.a 454 urtean Atenasera beharrean Atetz-era bidali zuten erromatarrek beren legeak idazteko aditu taldea? Edo, euskaldunak jada K.a. V. mendean italiako penintsulan ibiliak ginen, eta erromatarrei beren gizartearen oinarrian dagoen “gens” kontzeptua zer den azaltzen?
Erro berbera duten “genus” edo “genero” ere enda-tik datoz? Grekerazko “genos” eta “genesis” ere enda-tik datoz? Ingelesek dituzten “kin” eta “kind” ere “enda”tik datoz? Alemanen “kind”? Sasnkritozko “j?tí” (yanti irakurria, gutxi gorabehera)?
Gogora ekarri didazu bere garaian entzun nuena: Harmonia hitza euskarazko “har” eta “emon”-etik datorrela.
Seriotasun apur bat.
Iñaki Segurolac ederto asco iracatsiric ençun dieçogun euscarari eta euscaraz.
enda, Bizcaico hitza, erdaraz hebra edo fibra da oinharrian.
de buena hebra/fibra: enda oneco, indarsu, ossassunsu, fibroso
enda oneco cherria: cherri sano, fibroso eta indarsua da.
Honetaric, bada, erraz passatzen gara “de buena raza’-rat.
Hori, bada, endaren mysterioa.
jend/jent = > gend/gent
gente = gende
gendarme
gendarmeria
gentil
gentilessa = gentileça
gendetassun
gentilitate
gentilismo
gentilhomine = gentilhombre
gentilicio
gendaia
gendaila
gentilage
etc.
Enda nire ingurukoen euskaldun zaharren artean – eta da, jarraipena adierazteko erabiltzen da.Baliteke Josu Naberan zuzen ibiltzea. Gainerakoan artikulu bikaina.
Segurolaren azken lana ulertezina da. Ez dut uste e-gogoa benetan harrapatu duenik.
Luis Michelenaren zentzunbakokerien zerrenda bat egingo balu…
Artikulua interesgarria da, baina erreferentziarik gabe ezin dut ezer sinetsi. Gauzak erratea erraza da, ez ordea frogatzea. Erreferentziarik errazterik bai? Ala uzta propioko teoriak dira? Eskerrik anitz aldez aitzinetik!
Egin kontu latina duela 5 minutu sortu dela, grekoa duela 10 minutu, eta euskera duela hiru-lau ordu. Miraria ote da (Ote Da! jauna) hizkuntza gazteek dagoenetik jasotzea?
Euskerak hiruko sinonimiarekin funtzionatzen duenez, ENDAz gain, ARIA eta ABA darabiltza gauza bera izendatzeko: “leinua”.
Eta ABA iberierak ere partekatzen duenez euskerarekin batera (beste sustrai printzipal batzuen artean), Iberia osoan aurkituko duzue “aba” toponimia: Avila hiri abulensean, Veira Portugalekoan eta abar.
ENDA sinonimoarekin ere gauza bera gertatu da: grekoek ere jaso zutela, jonioengandik, zeren joniarrak euskeraren senide izan baitziren.
Orduan zer demonio gertatu ote zen, Ote Da! jauna?
Eskolan eta Unibertsitatean ez digutenez ezertxo erakutsi euskera eta EHaren historiaz, normala da euskaldunok asto-belarriekin ibiltzea kalean barrena, baina gauza batzuk “zientifikoki” frogatuak dira hizkuntzalari, historialari, genetista eta antropologoen artean (EHUkoei utzi bakean deskantsatzen).
Glaziazio aldian (-35.000–>) gure parajean (hasi Dordoinatik eta Asturiasera) jende pila etorri zen kobetan babestera. Hor euskera bisilabikoa sortu zen: ENDA, ABA…
Glaziazioa amaitzean (-12.000) jende hura Europan zehar barreiatu zen bere motxilarekin, eta motxilan euskera ere bazeramaten, jakina.
Orduan erro horiek Europa osoa kutsatu zuten, Jonioak eta italiakoak barne (baita Çerdeña eta Mediterraneoko hainbat toki, aurkitu zituzten handiko kobetan ere hemen egin zituzten irudiak marraztuz (Sizilian adibidez).
Eta Iberia osoa ere kutsatu zuten, jakina: euskera eta iberiera ahizpa bikiak zirenez, Iberia osoan aurkituko duzue euskal/iberiera. Horregatik dabiltza iberiera-zaleak Valenciakoako toponimia dezifratzen euskeraren bidez, iberiara -2000 inguruan irentsi baitzuen latinak (eta euskerak ozta-ozta iraun zuen “Barbaroen” eskuari esker, nahiz eta Gaskonia eta beste lurralde asko galdu. Hori guztia eta gehiago da Katiximan eta Eskolan irakatsi ez digutena.
Gero, noski, geologia, genozida eta abar etorri zaizkigu bueltan, batez ere grekotik, medikuntza eta zientzia modernoak izentzatzen. Horregatik fenomeno horri “joan-etorriko maileguak” deitzen diet.
GI/GIZ erroen kontua, hurrengorako.
Ote da! jauna, euskaldunok asto-belarriekin ibiltzea normala da, baina arrantza egiteari susmagarria deritzot.
enda ez da en+da, enda da hebra/fibra Orotaricoa iracurcen daquigunonçat.
Euscara ez da berce hizcunçac baino çaharragoa: Iñaki Segurolac azquen liburuan demonstratu duenez.
Grecoa edo latina ez ciren ecerecetic jaio, haiec baino lehen nola edo hala minçatzen baitzequiten. Bi herri hauec apportatu deraucute, philosopho erraldoien obren bidez, hiztegui internationala, mundiala ez erraiteagatIc.
Euskara hizkuntza zaharra da, erdara baino zaharragoa. Segurolac ez du kontrakoa demostratu, bere aburuz euskara baino lehenago akitaniera, pirinera edo horrelako zerbait zegoen…baina horiek bere iritziak dira, gehiagoko barik. Baina arrazoi gehiago dago pentsatzeko euskarak jarraipen bat izan duela mendeetan, eta hizkuntza bera izan dela.
Errare humanum est: Sed quia sua interesgarria da. Baina jatorriaren atalean kale egiten du. Ez da egia hitzen hasiera ezin dugula asmatu. From hand to mouth liburua lekuko, Javier Goitiaren Eukelearena….
enda hitza ez da Bizcaitic athera.
abenda eta abenderri asmatuac dira bethe bethean. Aranac asmatu cituen bi hauec.
raça (edo racia) hitz internationala da: racial, racista, racismo, etc.
ENDA hitza polisemikoa da, ARIA bezala, baina lehenik eta behin “nondikoa” adierazten du (en-ara), ZEIN (en) LURRALDEKOA (ara).
Gero “haria” eta abar.
Berdin ARIA erroa. Lehenik “harremana” adierazten du (lenukideen, ahaideen arteko harremana (ARI-AN), eta gero espezie, mota (ortuaria, madaria, sagar-aria eta abar).
Hiztegiek ez dituzte jasotzen hitz-erroak.
Ez dituzte jasotzen, adibidez, IN (egin), EN (nondikoa), AN (adizkia eta zinkunstantziala), UN/ON/O (une/gune): espazio-denbora. Haatik, lehen euskeraren erro horiexek dira egungo adizkietan ageri direnak: erein, irten, joan, jardun.
Gahi -tu adizia, zeina TUI/ITU errotik datorren.
Greziako loriari buruz, ez duzu pentsatuko agian ARISTOTELESengan, ezta? Misoginia, disoziazioa eta mekanizismo tamalgarria transmititu ziguna, arlo guztietan.
Ostera, Safos Lesbokoa, Hipokrates, Parmenides… horiek bai!!.
Baina patriarkatua burutu zuen “Grezia Klasikoa” inondik ere ez, Josu
Erramun, erdara baino zaharragoa bada, momentu batean “erdaldunek” ez zekiten hitz egiten.
Josu Naberan: zer proposatzen duzu zuk?, feminismoa, multikulturalismoa, beganismoa, Gizaki Sobietar Berria?
Joder E, zer nahi duzu serio erantzutea?
Oso oso serioa izan da esan dudana.
Bidegurutze honetan KRITIZISMOA
koro-kontu ofizial honen bidegurutzean,
KRITIZISMO ZORROTZA
Foro honetan faltan ematen dut bi IOSUren arteko (Naberan, Lavin) eztabaida dialektiko sano bat. Biak ikusten ditut, zein bere alor eta esparruan, nahiko jantziak. Baina eskertuko nuke bion desadostasunak (baldin badaude) argudio txukunen bidez plazaratuko bazenituzte, debate interesgarri bat hemen suspertzeko.
Biok ikusten dizuet nik arrazoi puska bana..
Ba E, irakurri Ojakastroko fazaña eta hortik atara zein zan hizkuntza zaharra eta zein berria, edo Huescako merkatuko debeku linguistikoak. Debekatzen dutena da vascuenz, baskoien hizkuntza eta inposatzen dutena ez da Erromako latina, hizkuntza berri bat baino. Guk baskoien hizkuntza egiten jarraitzen dugu, zaharra.
Agian eztabaidatu daiteke versolarien hizkuntza eta BECtsolariena diferenteak ete diren. Baina inork ez du proposatu berba berri bat, momentuz euskara modernoa ez da beste hizkuntza bat.
Mikelats,
https://es.wikipedia.org/wiki/Ahnenerbe
Goico hau dathorquit bururat Josu Naberanen edo Urtzi Ihitzaren gauçac iracurcen ditudanean.
Badaquit ez daducala harremanic.
Euscal purismoa ere alemanen eraguinez sorthua da euscaraz. Azcue jauna bitartecoetaric bat.
Abade catholicoengan, Barandiaran jauna eta abar, ikussi uste dut influencia germanico hori.
Neuc badaquit helcen kutsatu eta satsutu-tic polluitu, contaminatu, contagiatu-rat.
Naberan jaunac, ordea, satsu, kutsa, pollui, -mina, -tagio eta abarrez haranz daquique ikusten.
Neuc ez.
Alhor differentetan jocatzen dugu.
jOSU,
Ez daukat neure burua puristatzat, eta, conparaçioenako, heu haizela dakusat ni baino puristago.
Baina horri ez damaiot hainbeste garrantzi. Ez dakiat zer ikusirik daukan naziekin, Urtzirekin, Azkuerekin ez besterekin. Bide batez, ez diat laket hizkera oskurantista ez misterikorik.
Foro honetan, aurreritzi bat dakusat lanjeroso samarra: Mitxelena jaunak zabaldu zuena, “el euskara ha cambiado muchísimo” esan zuenean, iberiera dezifratu ezinean gelditu zenean. Aitzaki merkea, eta gezur handia. Hainbatekoa, non hizkuntzalari kanpotar askok uste baitu euskera pigding bat dela, kakanahaste moduko bat.
Ba ez.
Euskera pausoz pauso eraikitako hizkuntza dela uste diat; uste baino gehiago ikusten diat gero eta argiago, Etimologia Hiztegia egiten ari naizen honetan.
Euskararen gezura zaharrena monosilabikoa duk, hots, gizakiak erabili zuen lehen hizkera, hamaika esku-mugimenduz eta zeinuz lagunturikoa, hala beharrez.
Neronek isolatuta ditudan hitz-hots horiek, sonema deitzea hobe, 45 inguru dira. Nor izan zen lehenik hitz egin zuena gurean? Tokiko neandertala, gizaki modernoa heldu baino lehen. Duela 150 urte hitz egiteko gai zen, egungo
antropologoek diotenez. Ez zen egongo, hortaz, modernoa iritsi arte mutu.
ZI zioen, ibaia-isuriaren hotsa imitatuz, edota SHU, suak zemaion zirrrara adieraziz.
Bada, hizkera horretan oinarrituta, hemengo Kobetako jendeak jauzi erabakigarri bat emanez, BI-ZI erran zuen, pultsuaren odol-isuria atzematean, edota SU-GAR, suaren garrari deitzeko.
Orduan sortu zena (-18.000), euskal/iberiera hizkera bisilabikoa izan zen. Hamar urte baino gehiagoz hizkuntza bera izan zen euskera eta iberiera, harik eta, nekazaritza sortzea, bakoitza bere lurraldean egondu zen, gu hemen eta haiek Levante eta Tartessos inguruetan.
Neolito Aroan, euskera akitaniarrak beste jauzi kualitatibo bat eman zuen eman zuen aurrerantz, hiru silabako hizkera; hizkuntza aberatsagoa, jakina, baina lehengo erroetan oinarritua: BIZIGUNE esan zuen, eta HERENSUGE.
Gero, Akitaniako hilarrietan ANDERESSO eta ASTO ILUNO (aste iluna) utzi zuen harrian grabatuta.
Eta handik 500 urtetara NIIV ATA ARRAINA ARRAPA idatzi zuen Iruña-Veleian hamabi urteko neskato edo mutiko batek.
Horixe da euskeraren historia. Eta hinkuntzaren atzean dagoen euskaldunon pentsaera.
Eta gaur argitaratu da Eliseo Gilen eta taldekide baten epaiketaren sententzia hitsa gure ondarea maite dugun euskaldunontzat. Kolonizatuta gaituzte, bertokoek direla kolonizazioaren eragile nagusiak: EHU, Arabako Diputazioa eta bertoko hedabideak; denak, baina batez ere ETB, eta horren kontra paso egin duten euskal herritar guztiak.
Arrastion, Josu
Ez baçara obscurantista, orduan hurbil gaudeque.
Neuc ere pensatzen dut euscara osso guti aldatu dela mendeac passatu ahala, Michelenac eta Lacarrac ez beçala.
Nondic dathoz SATSU eta CIKIN?
Gogoric baldin baduçu.
Milla esquer!
Alfabeta ordenaz nabilenez, urrun dauzkat oraindik S eta Z,
baina honezkero badaukat guztiaren zirriborro bat.
Hara: SATSU *sats-an-tsu “satsez (sats-an) ugaria (tsu)
ÇIKIN *zi-ge-in “ura (zi) hondatu (ge-in)
Anhitz esquer,
satsu, orain, ongui ulercen dut: sats + tsu = cacaz bethea = cikin
ci = ur?
ci = iz? (izpazter, izurde, adibidez?)
Adeitsuqui
Errespetu guztiarekin, Naberan jauna,
NIIV ATA ARRAINA ARRAPA
nola interpreta daiteke esaldi hori? Arraina harrapatu? Neuk?
Zer dago, zer dago, esaldi horren atzean?
Berez, IZ argia, energia da, eta ZI ibai, ur, zitu…, baina maiz-maiz metonimia gertatzen da, ZI-ren alde.
Hortaz, IZpazter, IZaro… ZI dira: URA, ITSASOA
Itsas-bazter, Itsas-aro
IZ-en alde, erran nahi nuen, ze IZ ateratzen baita irabazle
NIIV ATA ARRAINA ARRAPA
Zadorra ibaiko arrain freskoa eta kutsatu bagea.
Mutiko edo neskatoak hala idatzi zuen teilatxo baten gainean, bere aitak egin zuenarekin harro, Veleia Goiriko Disdakálion edo Pedagógium hartan, hots, besteak beste, gure lehen ikastolan. Hori, duela 1500 urte. Deabruak eraman ditzala ondare hori lurperatu dutenak: Arabako Diputazioa eta bertako OPUS zaleak, Vaticanoko ordezkaria “hura desagertzea komeni zela” gomendatu zuena eztiki, EHUko hizkuntzalari mandoak, Aztarnategiko leku hura suntsitu zuena bulldozerraren (EHUko Arkeologia Sailekoa), hedabide guztiak, Euskaltzaindia eta, lekurik baleuka Deabruak, baita paso egin duten euskaldun “kultuak” ere.
Ah, ATA dio ikasleak, ezen oraindik ez baitzegoen ergatiboa (300 urte geroago sortu zen)
Ergatibo berantiarra? Anatema, blasfemia, abominazioa.
Jaizkibelgo kaska-hezurrak jadanik ergatiboa erabiltzen zuen (ikus zaldieroa), eta Iratiko marfilezko torreko talibanak zure solasak irakurtzen baditu… auskalo zer egingo duen, ez dut pentsatu nahi
Ba igual ergatiboa berantiarra da, zergatik ez? Oso modu arraroan azaltzen zaigu San Millango iruzkinetan, glosetan: guec ajutu ez dugu. Nola izan zitekeen gainerako pronombreekin? Niek, hiek…?
Jaizkibelko kaska hezurrekin eta Iratiko bolizko dorreekin ironia egin guran dabiltzanek graxia daukatela uste dute?
Euskarazko ergatiboa ezin izan daiteke berantiarra, lagunok.
Hori inondik inora.
Nahi baduzue, beste hamaika gauza izan daitezke gure mintzoan mendeen iraganbide luzean hala edo hola txertatuak, garatuak, aldatuak…
Baina gure ergatiboa ez da horietako bat. Hori seguru.
Seguru seguru ezertaz edo ezerekin ezin gara egon. Euskal aditza jatorrian pasiboa izan zela ere segurutzat ematen dute hizkuntzalari askok. Aditz pasiboarekin posible ote zen ergatiboa?
Naberanen itzulpenak ere ez nau konbentziruten.
Arraina/ arrapa… Horretan agian joku moduko bat izan daiteke edo jolasa
Ergatiboaren agerreraren dataz adostasuna dago EHUkoen nahiz ez-ofizialisten artean. Hizkuntza “erromantzeak” sortu zirenean agertu zen ergatiboa (duela 1.500 urte). Ezberdintasuna zelan sortu zenari buruzkoa da soil-soilik. Eta “erromantzea” nondik sortu zenari buruzkoa.
Orain arte uste izan da, eskuarki, latin berantiarretik sortu zela (latin vulgar”), baina argi ikusten da Latinaren egiturak ez daukala inolako zerikusirik “erromantzeekin”. Orduantxe sortu ziren katalana, asturiera, galiziera… Hauek ez dute zerikusirik latinarekin. “NO VENIMOS DEL LATIN” da orain polemika sortu duen liburua, Carme Huertas mallorcarrak idatzia oraintsu.
Zer gertatu zen orduan? Inperioa erortzean latina keleetatik desagertu zela, Elizan eta Administrazioan soilik geratu zelarik. Hutsune hori betetzera bi hizkera biziberritu ziren: iberiera berbiztu zen batetik, kedarra bakarrik zena su bihurtuz ia Iberia guztian (eta Gaskoinan gaskoniera, baita okzitaniera). Levante aldera “oskoa” etorri zen Liguriatik, hau ere aurre-indeuroparra. Hortik sortu ziren ba, katalana eta abar, eta euskerak galdutako eremuetan aragoiera eta abar.
Berpiztutako hizkuntza horietatik nola sortu zen zehazki ergatiboa?. EHUkoek beren hipotesia dute, nik ere badut neurea, zeren iberiera dezifratu baitut, eta ergatiboa hortixe sortu zela uste dut, baina hori hurrengo baterako. Gauza da ergatiboaren datarekin denok gaudela ados.
Zuri gelditu naiz…
Atzo “erromantze printzipala” utzi nuen aipatzeke: GAZTELERA.
Hizkuntza horretan ere argi ikusten da ez datorrela latinetik, nahiz eta uste horrekin darraiten EHUkoek eta RAEkoek.
RAEkoek (Espain. Erret Acad.), gainera, EZ DUTE EZAGUTZEN BEREN HIZKUNTZA.
Ez dakite ezer ez euskeraz, ez iberieraz ( “akelarre” eta izan ezik, eta hori ere Q letraz idatzita).
Izan ere, gaztelaniazko hitz gehien-gehienak iberieratik datoz,
baina RAEkok ez dira enteratu iberiera existitu zenik ere.
Hizkuntza guztiek antzinatasun bera dutela? Hori ere ez da egia, jakina. Gaztelera -1550ean sortu zen, beste erromantze guztiekin batera.
Iberiera, erromantze guztien AMA, -18.000 inguruan, euskera bisilabikoarekin batera. Euskera/iberiera hizkuntza BERBERA izan ziren 10.000 urtez baino gehiago, nekazaritzara arte.
Horregatik dezifratu ahal izan dut iberiera nahiko erraz, sustrai nagusiak partekatzen dituztelako.
Orduan, batetik, euskera eta gaztelera ez ziren sortu Donemiliaga Kukuilakoan edo Valpuestan. Hor hizkuntza IDATZIA sortu zen. Tira, euskera idatzia askoz lehenago (Akitaniako hitz banaka grabatuak, Veleiako esaldiak… eta Kobetako “marrak”, zergatik ez.)
Eta garrantzitsuena ez da IDATZIA nire ustez, nahiz eta batzuek horri eman, eta ez beste ezeri, froga-izaera bakarra.
Bestetik gaztelania “etorri” egin zen, bai, euskeraren barrutira. Ez zen jaio eta idatziarekin, baizik eta askoz lehenago. Besteak beste, etorri eta inposatu, 1521az gero.
Euskeraren gaiarekin sututa nabil aspaldi: VELEIAko injustizia, EHU buru dela (“-A artikulu” ditxoso bezain faltsuarekin), ETBren gangarkeriagatik, “euskera berantiarraren” teoria barregarriari SOILIK megafonia ematean, EZTABAIDARI ezetz borobila emanez,
Eta batez ere hedabide eta erakunde PUBLIKOAK direlako, herriak ordainduak. Bestela esan dezala bakoitzak bibotetik irteten zaiona.
Barkatuko didazue nire prediku-tonua, batez ere OTE BAI, E eta abar, baina gai honek sutu eta asaldatzen nauelako da.
Gaztelania ez datorrela latinetik?, Josu , non ikusten da hori “argi”. Ni Filología Hispanicakoa naiz eta karreran hori argi gertatu zen. Irakurri al duzu Menéndez Pidal, Rafael Lapesa eta abarren Gramática histórica del castellano, Latín vulgar, Los origenes del castellano? Nire ezetz iruditzen zait ez baieztapen hori egite duenak ez dauka inolako sinesgarritasunik ez horretan ez esaten duen ezertan
Gaztelania, catalan, frances, angles eta naffarrera guehiena latineratic eta grecqueratic dathor.
interlingua postean eracusten ari naicen beçala.
Elementu grecolatinoa kenduric ia ia ecin guintezque minça.
Eman deçagun, hausnarqueta terminoa bera. Reflexione erran nahi duenean, mailegatu dena idea bera da.
Hitz gutxitan, Josu Lavin: eskerrik asko hori esateagatik. Zarata eta abarrots durduzagarriaren erdian, batzuetan, begien bistakokeriarik bistakoena esateak ekartzen dio buruari lasaitasuna…
“Euria ari du” esateak, egiaz, batzuetan, asko balio du osasun mentalerako.
Mesedez, otoi eta arren,
ez zaitezke Naberanekin gogorregiak izan !
Euskararentzat “lurralde esoterikoen” bila dabil, eta , zer demontre, ez dut uste hori gaitzestekoa denik. Are gehiago, ez dut inor ezagutzen halako bideak jorratu dituenik euskararen historia osoan. Bera da hori egiten ari den lehenengo euskalduna !!
Nire ingurukoei bost axola zaizkie gai hauek. Baina berari ez. Horregatik besterik ez bada ere, guztiz txalogarriak iruditzen zaizkit beraren ahaleginak, nahiz eta zuen gustukoak ez izan..
Beno, Iosu, eta hemen nago zure ergatiboaren teoria irakurtzeko ixiraz, erphai.
Euskararen terraplanista(k).
No venimos del latín. Hipotesia botatzen du, gaztelania, katalana…Iberieratik datozela eta ez latinetik eta ez du ezer frogatzen. Nola frogatuko du ba, iberieraren dauzkadun lagin apurrak deszifratu gabe baldin badaude. Gramática historica española, hor daukazu pausoz pauso , era zientifikoan, nola latina usteltzen joan zen (Erromako legionarioak ez ome zuten latinez hitz egiten….mesedez¡ ), latin vulgarra deritzona bihurtuz eta tokian tokiko beste hizkuntza edo dialekto bihurtu zen: gaztelania, katalana, galegoa, bablea, occitaniera…euskarak ere eragin handia izan zuen batez ere lexikoan, ez hainbeste sintaxian. Ni ere zai nago iberieratik gaztelaniara edo euskarara doña gramatika historiko bat Iosu. Gainontzeko guztia berriketak dira. Eta liburu hori (No venimos del latín) hiru hitzetan: Absurdoa, azientifikoa eta pretenziosoa.
!
Zelai, ez nazazu halako anatema gaiztoz fulminatu (fulmen-fúlminis, 3. deklinazioa)
Badakit zure irakasle latinistek halako dogmak irakatsi dizkizuetela, eta irakasten jarraituko dutela saeculum saeculutam.
Anatemak jaurti aurretik gauza ebidente batzuk hartu behar dituzu kontutan.
Garrantzitsuenak ez dira hitz solteak, baizik eta hizkuntz EGITURAK. Adibidez, guri gaztetan grazia egiten zigun latinajo hau ekarriko dut:
MATER MIA MALA BURRA EST (kontuz, ez da ematen duena), eta konpara dezagun gaztelaniaren egiturarekin.
MI MADRE ES TAL Y CUAL.
1) latina: suj.-posesibo.–iz/izenlagunak.–aditza
2) gaztel: posesibo.-suj.–aditza.–iz/izlenlaguna
Ba al dute zerikusirik?
Bestalde, HITZAK daude. Latinistek AQUAM (lat.) eta AGUA (gazt.) ikusten badute, berehala sententziatuko dute: “latinetik dator”. Horixe egiten baitu RAEk ere,
Eta Josu Lavinek ikusten badu AITÍA (greko) eta AUZIA (eusk.), apostu egingo nuke zeren alde egingo lukeen apustu.
Baina lehengo egunean esan nuena errepikatuko dut.
IBERIERA (eta euskera, noski), duela 18.000 urte sortu zen, eta latina duela 2.400 edo. Ez al da arrazoizkoagoa pentsatzea gazteak dagoenetik jasotzea, eta ez alderantziz?
Latinak hitz pila bat amazigh berberetik jaso zuen (Erroma fundatu behar zuen Eneas bera ere berandutu egin, zen Dido berberesagaz maitemindu zelako).
Latinak, baita, iberieratik jaso zuen. “Ascoli Brontzea” (Erroma), adibidez, iberieraz idatzita dago.
Latinak, halaber etruskotik jaso zuen (azken hauek izen baitziren hastapenetako errege Erroman, eta erromatarrak baino askoz kultuagoak).
Eta azkenez latinak zelta indueroparretik jaso zuen, baina baita Italiako hizkuntza aurre-indoeuparretatik (oskoak eta abar)
. Zure irakasleek, Zelai, ez dute ezagutzen iberiera (latinaren AMA) urrundik ere. Eta Manendez Pidalek ez zekien existitzen zenik ere. Bada, iberiera ezagu behar da, jakiteko ezen gaztelania gehien-gehiena iberieratik datorrela, eta ez latin edo grekotik.
Eta Carme Huertas mallorcarraren NO VENIMOS DEL LATIN liburua irakurri behar, besterik-ezpada alde bataren eta bestearen argumentuak kontrastatzeko.
Ah, Zelai.
Eta iberiera dezifratuta daukat, nahiz eta zure irakasleak horretaz enteratu orduko hamarkada bat edo pasatuko den, eta beste hamarkada bat halakorik onartu orduko.
“EUSKERA dantzara! El IBÉRICO según el EUSKERA”. Ed. ACCI (Madrileko Complutensea). 2020eko maiatza.
Euskal Herrian ezinezko halakorik argitaratzea.
Internetez nahiz liburudenda nagusietan dago salgai merke-merke.
Azkenean neure buruaren propaganda egin behar. Larrabetzun aurkeztu nuen azkenekoz.
Josu, liburua ez dizu Complutenseak argitaratu. Gezurrak buztana labur.
Youtube-n aurkitu eta gogo handiz jarraitu dut zure hitzaldi bat, ez dakit larrabetzukoa ote zen ala ez. Atzo ZURI utzi ninduzum. Gaur ZUR eta LUR gelditu naiz. Gai hau guztiz arrotza zitzaidan.
Galdetu nahiko nizuke ea zer nolako harrera edo oihartzuna izan duten zure teoriek nazioartean.
Eskerrik asko
VISIONET DA, cOMPLUTENSE-sarekoa dela uste dut, behintzat horren bidez eraman ninduten Visionetera.
Seguru dakidana da neure boltsikotik ordaindu dudala.
Eta antza zuk ere baduzu liburua, halako berritsu izateko
“Seguru dakidana da neure boltsikotik ordaindu dudala”
Complutensek ez argitaratzeaz gain, autoedizio kamuflatua da. Benetan al zenuen, Josu, zure adinean eta bizi izan duzunaren ondotik, fartsa honen beharrik?
Kabe, ez zaitez horren maltzurra izan, mesedez, eta utziozu Naberan-i modu askean espresatzen, berak hala nahi badu.
Eskubide osoa dauka bere iritziak nahi duen bezala plazaratzeko, zuk zureak bezainbeste…
Nik, gorago esan dudan bezala, ez dut batere begi gaitzez ikusten autore honen ahalegina.
Beharbada hau izan daiteke egungo gazteak euskal esparrura gogatzeko bide aproposa. Zergatik ez?
Josu, zure liburua Elkar-en ikusi eta erosi nuen. Jadanik bi aldiz irakurri dut, eta atsegin dudala aitortu behar dizut. Sekulako lana ari zara egiten erro zaharrak biltzean eta iberiera zaharrarekin alderatzean. Zure liburuan aipatzen duzu “Gure kultur nortasuna eta iraultza” izeneko liburua laster plazaratuko duzula. Irrika handiz itxoiten dut, hori ere irakurtzeko.
Segi horrela.
Ikusten denez, baduzu hemen, Josu, maxiatzaile bezainbat babes emaile. Jakizu bada neu ere azken hauen lerroko naizela.
Ergatiboaren sorrerari buruzko zure teoriak arras antsiturik nauka..
Laburtuko zenituzke hemen zure ikuspegiaren ildo nagusiak, mesedez?
Animo eta euzu bihotz
Amorrua ez omen da ona, Kabe, ezta hire adinerako ere
Hizkuntza erromantzeak ez datoz latinetik, iberiera deszifratu da, eta hizkuntzek adin zehatza dute… Ba ote!
Arrazoi du Kabek, arrazoi osoa: Euskararen terraplanistak.
Idatzita euki dut eta dena galdu. Zergatik? Ez zait agertu BIDALI
Agian luzeegi zelako?
Bihar saiatuko naiz
Kabe. Bai Ote!
Ze hizkera molde da zuena? TERRAPLANISTA…
Ez al dakizue “terraplanista eta negazionista” Korporazioen inteligentziak apropos diseinatutako hitzak direla jende kritikoa isilarazteko?
Ala infiltratuak ote zarete “behe-laino-atean”?
Eta hori gutxi balitz, konspiranoikoa, deep state….Bill Gates…
Hara, Josu:
Pentsamendu kritikoa gauza bat da, eta pentsamendu magikoa beste bat. Posmodernismoak ekarri diguna, pentsamendu magikoa dutenak kritiko eszeptiko bihurtu ditugula! “Egia” guztiak eraitsi ostean, posmodernitateak metodo zientifikoa ere eraitsi du! Usteak ebidentzien gainetik.
Einstein pertsona kritikoa zen, Oiartzungo Aiton Etxeko arduraduna (baten bat jartzearren), ez. Batek metodo zientifikoa aplikatuta, ezarritako premisa eta paradigmak zalantzan jarri zituen, besteak youtubeko bideoren batean esandakoa itsu-itsuan sinetsi, eta gezur horren egiaz jabetuta, besteoi (ardi gaixooi) lekzioak emateko adorea du.
Sinisdunak, ez besterik. Fedea eta usteak. Terraplanismotik negazionismora, erromantze ez latinoetatik eta Iruña-Veleiatik pasatuz.
Eta jakin dezazun, Josu: niri Soros-ek hilero 3.500,00€ ematen dizkit, Zuzeu-n iruzkinak egiteagatik.
Bill Gatesek aurrekoan deitu zidan, baina 1.200,00€ besterik ez zidanez eskaini, uko egin nion.
Adarra jotzen edota bestek egina jorratzen oso ondo dakizue, bai…baina zuek ez zarete sekula Josuren laurdena izatera helduko.
“…enda charreco cherriac…”
“Ote ba ote da, ba ote da?” maite horri: zuri zenbat pagatzen dizute hemen iruzkinak idazteagatik?
Ea oraingoan.
ERGATIBOA:
Beraz, ergatiboa erromantzeak sortzerakoan gertatu zen.
Har kontu hizkuntza mailako hipotesietan mugituko garela batik bat (dokumentu idatzizko, arkeologiako edo bestelako frogarik gabe gure erranak baieztatzeko)
Lehenik, zer gertatu zen duela 1500 urte haietan, latina kaletik erretiratu zenean?. Orain arte irakatsi digutena zera izan da “Latin Vulgar” deritzan nebulosa bat, baina betiere LATINA izan zela suposatuz (frogarik gabeko “pentsamendu magikoa”)
Baina lehengo egunean esan bezala, erromantzeek latinezko nahi duzuen beste hitz jaso bazuten ere, latinaren EGITURAK ez daukala INOLAKO zerikusirik “erromantzeen egiturarekin (gaztelera, katala, galiziera, asturiera, aragoiera… hizkuntzekin”. Eta hizkuntzetan EGITURA da garrantzitsuena, eta ez hitz solteak.
bEGIRATU berriro adibidea, “mater mea mala burra est” eta “mi madre es tal y cual” . Ez duzue aurkituko inon halako egitura-desberdintasunik.
Baina tira, zaila izango da asto magiko horretatik jaistea. Nire proposamenak, hortaz, deserotasuna eta arbuioa eragingo du.
Erromantzeak ez ziren etorri latinetik, baizik eta iberieratik (eta Liguriako osko hizkuntzatik Levante aldean).
Nola gertatu zen zehazki?
Iberieraren artikulua AI (sing.) eta EI (plu.) dira.
Bestalde KE- hizkia dauka “GEHI edo ETA” esangurarekin. Adibidez ABAR´KEBORSTE (hamar gehi (KE) bost = hamabost.
Ba nire hipotesia da ezen, iberiera bizkortzean, AIKE eta EIKE sortu zirela, zeinek fonetika-egokitzapen batzuk medio, HARK eta HAIEK bihurtu ziren euskerari dagokionean.
Joseba Lakarrak dio “euskal erakusle zahar bat” izan zela abiapuntua: HA(R)
Gorrochateguiren ustez, K(A)AR.
Ez dute azaltzen erakusle horiek nola igaro ziren “HARK” eta “HAIEK” izatera, zeren erakusle zahar haiei K falta zaie (ergatiboaren atzizki printzipala, hain zuzen). Eta horri azalpena eman behar zaio.
ARTIKULUARENA hurrengorako utziko dut, zeren hor bai badagoela “tela”.
“-A ARTIKULU” ditxosoa ipini baitzuten Iruña-Veleia faltsutzat jo eta lurperatzeko hizkuntz argudio gisa.
Naberan jauna,
Laket asco izan cizaitan zure Hitzen Koba liburua. Haren ideien laburpen bat daducat nombait gordeta.
Ánimo eta eutsi zomorroen gainetic!
Adeitassunez
Alexandre
Nork sinetsi gaztelaniak eta bestek ez dierela latinetik etorri? Eta bata eta besteen EGITURAK kontrajarriak direla? Bada ez dezaten esan frogarik gabe nabilela, edo esaldiak neure komenentziara lerratzen, gai horri heltzera noa berriro.
Gainera uste dut gai honetatik ez naizela askatuko ene bizitza osoan (literalki ulertzekoa).
Izan ere, latin-endako Filologia irakasleek pisu handia baitute gaur egun (horrek ez du kentzen Filologiako irakasleok oso jatorrak eta maitagarriak izatea (eta ikasleak ere berdin, jakina)
“Mater mea” utzi eta beste esaldi bat jarriko dut gaur goizean:
lat. RADIENS SOLIS AB ORIENTE NASCET
RADIENS (adj) SOLIS (iz.) AB ORIENTE (zirkunst.) NASCET (aditza).
gazt. EL SOL RADIANTE SURGE DE ORIENTE
(izena) (adj) (aditza) (osagai zirkunst.)
Alderatzea baino ez dago.
Baina esaldi hori ere nik asmatua denez, dokumentu neutral batera joko dut.
Mendigorriako ANDELOS aztarnategian lurpetik atera zuten altxor bat euskaldunontzat, erromes-tokietarikoa bat izatea merezi duena.
Mosaiko eder bat da, jardin bat (loraunea) adierazten duena, eta zera dio:
LIKINE ABULORAUNE EKIEN BILBILIARS (harrapazak!)
Berez euskera/iberiera da (baskoien eta iberoen hiria baitzen, baina erromatarren agindupean. Hortik latinezko “dieresia” agertzea esaldian (likine……bilbiliars)
Esaldi antologiko hori BAKANA da. Euskaldun (euskeradun) batek zintzelez grabatua, Calatayud hiriko (bilbiliars) likinero batek (likine) egindako mosaikoa (abu-loraune). Hau da “mortairuzko (abu) jardina (lora-une)” ABU hori, Azkue jaunak jaso zuenez, MORTAIRUA da. Eta ez dago ergatiborik.
Beha dezagun HIZKUNTZA EGITURA:
LIKINE (izena) ABULORAUNE (izondoa) EKIEN (aditza)
BILBILIARS (adj., izlagun). :”likine bilbiliars”
Eta alderatu latinaren egiturarekin:
adj. …. ….. izena…. izondoa……. aditza
RADIANS SOLIS AB ORIENTE NASCET
Alderatzea baino ez dago, zein egitura desberdinak dituzten
euskal/iberierak eta latinak.
Zeren iberiera baita gazteleraren ama, eta gazteleraren egitura berbera duena.
Beraz, gaztelera EZ DATOR LATINETIK Carme Huertas mallorcarrak zuzenki dioen bezala: NO VENIMOS DEL LATIN
Noiz eta idazle romanoec idazten baitzuten:
RADIANS SOLIS AB ORIENTE NASCET
poluluac erraiten çuen:
ille radiante sole nascet ab Oriente
lingua romana rustican.
Honetaric dathoz hizcunça romanicoen oinharrizco formac, ceinac aberasten baitzihoan latinera classico, ecclesiastico eta scientificotic harcen ciren termino cehatzequin. Pixcanaca gaur egun arte.
Aupa Josu,
oso ondo iruditzen zait zure hizkuntz hausnarketak foro honetan guztiontzat partekatzea.
Noizean behin jendearengandik kazkabar-erauntsi batzuk jasan behar izan arren, esker beroak zor zaizkizu, nire ustez, gogoetagai hauek ematen dizkiguzulako. Jarrai, beraz, horrela.
Aitorpen hau egin ondoren, zera esango nizuke errespetu osoz:
Iberierazko KE morfematik, gure -K ergatibora oso bide luzea dago, nire ustez. Ikusi batean, bortxa-antzean edo ekarria dirudi. Ibilbide horren tarteko mailak falta dira, katebegiak.
Zuk diozunez, gehiketa adieraztn badu, ni neu lehenago lerratuko nintzateke gure -k pluralgilea ikustera (bide batez, aintzinako <-ga batetik omen datorrena, hizkuntzalarien arabera…)
Dena den, ez nago gai hauetan batere jantzia. Nahiago nuke ni baino prestatuago daudenek hemen parte hartuko balute, beren iritzia emateko.
Eskerrik asko
Usna ona duk Peru.
AIKE/EIKE erakusle horietan nukleoa falta da (-A atzizkia, okerki “-A artikulua” deitzen diotena)
Gai gau aparte utzi nuen, -A horren eztabaidan hurrengoan sartzekotan, baina aurreratu diat nire iritzia:
-A hori ez da “artikulua”, baizik erro arkaiko baten hondarkina (desinentzia): UA/DA : lehen euskeraren erroa, hain zuzen.
Zer esan nahi du “lehen euskerarena”. Bada, berbetan hasi zen lehen gizakiaren monosilaboa. Egungo antropologo adituen arabera -120.000-150.000 garaikoa, GUTXIENEZ.
Hortaz, UA-AIKE, UA-EIKE daukagu (edota DA-AIKE, DA-EIKE)
Hortik HA-AIKE–>HAIKE (sig) eta HA-EIKE–>HEIKE (pl.)
Eta azkenez, metonimia deritzan fonetika-egokitzapenaren kariaz, HAEK (HARK), sing., eta HEIEK plurala.
Meton.: ke/ek (halako metonimiak sarritan gertatzen dira, hizkuntzalariek ondo dakigunez
KE, nire ustez suac eraguiten duenaz gain, gabetassuna du adiarazten:
eguiteque
dagoque
…
ez guehitassuna. Lagunduco?
Nic badaquit hirur syllabatic goracoeçaz, baina monosyllaboec eta bisyllaboac ez ditut ongui ulercen ahal:
reflexionatu, adibidez, ulercen daquit baina flect- eta flex- ez.
Indoeuropeista sinsorgoec ez daquite explicatzen eta.
Adeitsuqui
doblatze, curvatze eta gyratzearen idea da flect edo flex/flecs hori. Çucen naiz?
AUPA,
Josu, -KE hori iberierazko hizkia duk, oso garrantzitsua, GEHI edo ETA esangura duena. Izan ere, ergatiboa iberieratik datorrela uste diat: AI/EI artikulua eta KE- hizkia batu zirenean duela 1500 urte inguru.
FLEX hori ez diat uste aipatu dudanik. Erro monosilabiko eta bisilabikoeri buruz, hogei urtetako lana egin izan diat horiek isolatzeko. Nire BLOGean eskegi dizkiat
Josu, oraintxe konturatu nauk.
FLEX hizkiari buruzko galdera zen.
Hizki hori latinezkoa duk, ezta? (reflectum, flexum…). Latinak zelteratik jasotako erro indoeuropar garbia, euskerak jaso ez duena. Beraz, nik ezin diat interpretatu.
Hizkuntza indoeuroparrek ere ez dizute dezifratuko, ze euren hitzen esanahiaren memoria galdu baitute.
Badakizu zertan datzan galera hori: Grekoek badakite “kephalÉ” burua dela, baina ez dakite hitz horrek zer esangura duen,
Aldiz, euskerak ez du galdu memoria hori. Aitxibatuta dauka neandertal gizakiak zelan hitz egiten zuen eta zelan ehizatzen zuen, adibidez.
Horregatik “kephalÉ” hitz grekoaren esangura ere dezifra dezake: KEPHALÉ: ike-boa-lea—ke-ba-lé—kephalé, hots
barrunbe (boa) identikoak (ike) dituen azalera (lea), hots
“parte berdin bi dituen burua”
Zergatik interpretatu ahal du euskerak? Bada greko dorioek (indoeuroparraK) jonioengandik jaso zituztelako hitz gehienak (joniarrek askoz kultuagoak ziren-eta dorio etorri berrien aldean) eta joniera euskeraren senide zenez, hitz greko modoxka bat dezifra daiteke euskeraren bidez, honen erro bisilabikoak ezagutuz gero.
Izan ere, duela -10.000 urteko madaleine-emigrazioak euskal bisilabikoak eraman zituen Europa osora.
Ea konklusioetara heltzen garen.
Gaztelera eta gainerakoak latinetik datoz ala ez?
Jarri ditut adibide batzuk, zeinetan latina eta gazteleraren arteko EGITURAK, desberdinak ezeze, kontrajarriak diren.
Josu tokaiok eta nik azken ahapaldi baten diskutian genbiltzan (diskisizio nimiñoak dirudite, baina holakoetan oinarritzen da baietza ala ezetza):
radiante sole ab Oriente nascet (nik)
” ” nascet ab Oriente (Lavinek)
Prest nengoke nire ahapaldi hau erretiratzeko, zeren aski argumentu baitut bestela ere. Baina Josuk ez nau guztiz konbentzitu, zeren hor baita “ALEA JACTA EST” errana, ezen ez “JACTA EST ALEA”
Nire aldetik jarriak ditut lehenguneko adibideak: latinezkoa (mater mea mala burra est), Andeloskoa (likine ekien abuloraune)…
Baita hurrengo hau ere adibidez:
BASARTE BORDEBARA…DERDETIS KARBA BEGOR (Lliriako Ontzian), zeinetan aditza DERDETIS den (“dar-dar daude” irrikatzen, eta aurretikoa zirkunstantziala (“baso artean nahiz mendatean”), gehi jarraian datorrena izena “kaballoa nahiz behorra”.
Iberierazko testu hau ((iberierak eta gaztelerak egitura bera daukate)) guztiz desberdina da latinarekiko. Latina honelako hau litzateke:
INTER MONTES… EQUUS… QUAERET.
osagaia //subj. //aditza eta gaztelerarena, ordea,
subjektua //aditza // osagaia
EL CABALLO//ANSÍA// LA HIERBA //TANTO ENTRE LOS MONTES COMO EN LOS VALLES
Bazekiat nire latina Josurena baino ugerragoa dela, baina hala litzateke, ezta Josu? Berdin dit INTER MONTES hori amaierara aldatzea ere.
Beraz, badakizue zein den nire ondorioa: NU VENIM DIN LATINÂ, catalá hizkuntzalaritzan lizentziatua den Carme G. Huertas andereak dioen moduan.
Josuk uste du ezen hizkuntza “erromantzeak” gaztelera eta abar, berak LINGUA ROMANA RUSTICA deritzan “latin rustikotik” sortu zirela, eta “oinarrizko forma horiek PIXKANAKA ABERASTEN joan zirela, latin klasiko eclesiastiko-zientifikoari esker”
Euskal hizkuntzarekin daukadan esperientziak diost ba ze, hizkuntzak, pixkanaka aberasten bai, baina batik bat JAUZIZ JAUZI aberasten direla.
Adibidez, lehen euskeraren erroetariko bat “BI” sonema izan zen, giza espeziea berbetan hasi zenekoa (egungo antropologoek diotenez, -120.000-150.000, gutxienez).
Bada, duela 18.000~, “BI” monosilabo horretan oinarrituta, “BIZI” eraiki zuten, agian pultsua somatzean, pixkanaka barik deblauki (hots, ez zen izan bitarteko faserik)
Eta handik hamalau mila urtetara-edo, Neolito Aroan, “BIZI” horretatik, “BIZITZA” hitz konplexua sortu zen (oraingoan ere bitarteko fase barik; hau da, ez zen gertatu BIZITZ (“a” gabe)
edo halakorik esango zuketen faserik, baizik eta oraingoan ere hizkuntz JAUZI erabakigarri bat gertatu zen.
Orduan, diot nik, ez zen gertatu latin dekadentetik gaztelerara pixkanaka iragaiterik, Josuk azaltzen zuen bezala, baizik eta iberieraren beraren jauzi bat.
Dena dela, ni han ez nintzenez gero, ez nuke lepoa jokatuko.
alea iacta est edota iacta alea est
Aditza bucaeran ipinceco ohitura idazleen asmaquiçuna cela uste dut. Euscaraz ere abusatu eguin da stylo horreçaz. Populuac ez dut uste eguiten çuenic. Ez han, ez hemen.
Josu,
Syntacticoqui hizcunça romanicoac ez dathoz latineratic. Honetan, subjectuaren ostean complementuac cethocen eta bucaeran aditza. Romanicoetan aditza passatzen da aurreranz.
Lingua romana rustica latinera baino lehenagocoa da. Herri hizquera honen gainean idazleec latinera creatu çuten grecquerari copiatuz. Roman classe dirigentac haien artean grecoz hitzeguiten çuten. Cesar bere seme Brutusequin, adibidez, grecoz minçatzen cen.
https://es.m.wikipedia.org/wiki/Et_tu,_Brute%3F
Josu,
Neuc latinera ez daquit. Cerbait ikassi nuen institutuan, baina bazterrerat utzi nuen. Grecquera Krutwigequin ikassi nuen, baina hau ere erdi ahancia.
Inforzmazione ona. Esker aunhitz, Josu.
Egun on Josu, Euskararen jatorriaren inguruko zure dokumentu hau irakurri dut: http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2010/04/32-Josu_Naberan.pdf
Burla-haizerik gabe diotsut: balio zientifikoa gorabehera, hizkuntzalaritzaz ez dakigunontzat erroen inguruko dokumentu hau iradokitzailea, poetikoa eta inteligentea behintzat bada.
Pentsatzen jarrita, zure Euskararen sorrera aldien hipotesia eta hitzen etimologien hipotesiak kontrastatzeko modu bat Elexpuruk bildutako Sardiniako toponimiari aplikatu eta kalkuluak egitea litzateke, ala? Probatu duzu?
Eta galdetzen dut hizkuntzalari akademikoekiko errespetu osoz eta nire ezjakintasunaren aurrean barkaberak izango direlakoan, ika-mikatan sartzeko batere-batere gogorik gabe -hasteko, horretarako gai ez naizelako.
Baina uste dut zilegi dela planteatzea ideia soil hau: Elexpuru bere kasa paleo-sardiniera eta euskararen arteko antzekotasunak biltzen hasi eta urteak geroago, arkeogenetika munduan Neolitoko nekazaritzaren hedapenaren misterioa argitu zuen aurkikuntza potoloa egin zen (2015ean argitaratua, oker ez banaiz), zehar-lerro gisa, besteak beste euskal gunearen eta sardiniarraren arteko hurbiltasun genetiko erlatiboa nabarmentzen zuena.
Kasualitatea izan dela esango du batek baino gehiagok, baina kontxo… geneek eta hizkuntzek ez dutela beti zertan bat etorri, ados, noski; baina horregatik geneen eta hitzen artean paralelismo hauek zerbaiten zantzua izan daitezkeela ukatzea metodo konparatibo diakronikoaren bermerik ez duelako ere, ez dakit, kategorikoegia ez ote den…
https://www.nature.com/articles/s41467-020-14523-6
https://www.atapuerca.org/ficha/Z2E33D01B-90F6-9AD4-0BB45B8191473E2D/el-adn-de-ocho-individuos-de-atapuerca-podria-indicar-que-el-origen-de-los-vascos-no-es-tan-antiguo-como-algunos-especialistas-pensaban
Zuzen zabiltza, IZ.
Nireaz daukazuna HITZ/ELE/BERA garaietakoa dela uste dut.
Orokorki baliokotzat jotzen dut han planteatutakoa, batik bat erro nagusiei eta toponimiari dagokiona.
Ordudanik askoz gehiago landu eta “findu” dut hura (15 ure edo iragan baita).
Batetik, erro monosilsbo banaezinak (lehen euskera) isolatu ditut (45-50 erro), eta bestetik bisilaboak “(Akitaniakoak edo Koben denborakoak).
Erro horiek eskegita ditut blogean (blogak.blog/naberan).
Horiekin gai naiz edozein toponimo aurre-indeuropar dezifratzeko, baita neolito aroko hainbat, Sardiniakoak barne.
Azken hauetariko makro-totoponimia dezifratuta dauzkat eta bidali nion Elexpururi, bina berak ez dit erantzunik eman. Interesa baldin baduzu, hemen argitara nitzake. Baina lehenik nire hipotesi historikoa azalduko dut laburño.
Sardiniako lehen populazioak, Maditerraneo osokoak bezala, bi jatorrikoak dira: batetik euskal madaleniense jatorria -10.000), glaziazio amaieran gure kobetatik Europa osora barreiatu ziren euskaldunak: bestetik Afrika iparreko jendea (berebeen arbasoak bere amazigh hizkuntzarekin). Amazigh eta euskera senide dira, nahiz eta gaur eguneko amazigh asko arabiartuta dagoen, baina toponimian bai direla euskeratik interpretagarriak, batik bat Atlas ingurukoak, Tunez mendialdekoak…, (zerredaduta ditut 500 edo)
Ondoren populu neolitikoak iritsi ziren bai Iberiatik, bai Ekialdetik. Iberikoek utzi zuten toponimia ere dezifra dezaket, zeren Iberiako hizkuntza (iberiera) hedatu baitzen Sardiniara, eta iberiera dezifratuta daukat (“EUSKERA DANTZARA! Desde el euskera al ibérico”. 2020ko maiatza).
Ondoren (Brontze eta Burdin Aroan) enda eta hizkuntza asko arribatu zen Sardiniara, baina ez zuten sortu toponimorik (banaka bat agian)
Eskerrik asko eratzunagatik Josu,
Zurea irakurri ondoren, Sardinian egin diren azken ikerketa arkeogenetikoen inguruko artikuluak aurkitu ditut Elexpururen lan batean. Lan honetan aipatzen duen azkena honako hau, 2018koa:
https://www.nature.com/articles/s41588-018-0215-8/
Hangoak irakurri ondoren, eta ikerketa horien emaitzak zuzenak baldin badira, ondorioztatu behar nuke zure ikuspuntutik Sardiniako balizko euskal tipoko toponimoak “mesolitikoko euskarari” zor zaizkiola batez ere, eta horregatik daukatela, itxura batean, euskararen antz handiagoa iberierarena baino?
Baina ez zaitut endredatu nahi, hobe hemen utzi. Lanpetuta nabil eta tamalez ezin diot elkarrizketari eutsi. Adeitasunez.
Madaleine aldiko euskeraren “globalizazioa” -12.000-10.000 artean gertatu zen, ez lehenago (glaziazio amaitu zenean izan baitzen), ezta beranduago (ipar-poloa urtzean Europako lurralde asko urpean geratu zelako: Bibliako “Dilubio unibertsala)”
Beraz, Mesolitoa baino lehenxeago izan zen.
Iberiako toponimoak ez ditu dezifratzen iberikoak (ez dakit ziur zergatik), baizik eta euskerak.
Ahaztu zait aipatzea, baina Ekialdetik etorri zen neolitoko laborantza-kulturak Sahara Berdean du jatorria. Lehorte Luzea gertatu zenean (-8.000-7.000), Sahara basamortutzen hasi zen, eta handik 2.000 urtera, populazio aberats hura Mediterraneo osora barreiatu zen.
Euskerak Mediterraneo inguruko hizkuntzaren (Bibliaren arabera “mundu guztiak” egiten zuen hizkuntza haren) erro garrntzitsuak barneratu zituen: ama, ume, eme, ale, eli, ara…, neolitoko euskera asko aberastu zuten erro agrikolak. Horiexek dira nagusi Sardinian.
Kontatzen duzunak barne-koherentzia duela dirudi, Josu. “Eurite Unibertsala” paleolitoko elurren urtzearekin lotzea lehenago inon irakurri gabea nintzen eta aitortu behar dizut liluratu egin nauela.
Diozuna ongi ulertu badut, zure ikuspuntuari antzematen diodan ahulunea (metodo konparatibo diakronikoak aipa litzakeenez gain, noski), euskararen eta paleo-sardinieraren arteko iberieraren “eten” hori da, baiki: Zergatik euskararen bidez bai; ordea, iberieraren bidez ez hainbeste. Batez ere kontuan harturik -artikulu honek dioena zuzena bada- Mesolitotik Burdinerako epean Iberiako populazioen historia genetikoa antzekoa izan ei dela…
https://aldizkaria.elhuyar.eus/albisteak/iberiar-penintsulako-azken-8000-urteetako-historia/
Eta, gero, nekazaritzaren sorrera Saharan kokatzen dela frogatu beharra…,
Izan ontsa. Denborak ekarriko dituen aurkikuntza berriek esango, agian (Rosetta berri bat dibertigarria izango litzateke).
Glaziarak urtzea katastrofikoa izan ei zen. Ukrainia aldea hondatu zuen, Itsaso Beltzaren inguruko herri guztiak hondoratu… Hemen “Bizkaiko Itsas Golkoaren” sestra gaur egungora ekarri zuen Kantabria eta Landen aldetik.
Iberieran etenaz, nire ustez iberiera-idazkeraren arazo tekniko bat besterik ez da. Idazkera feniziarra hartu zuelako edo.
Sahara Berdeko lehortea aski dokumentatuta dago: haize boreala hego-atlantikora aldatu zen, eta, belaunaldi berekoek igartzen ez zutenarren, lehen lehortea abiatu eta 2.000 urtetara Sahara basamortu bihurtu zen.
Antzinako grabatuak aurkitzean, jirafa, hipopotamo eta igerian ari diren gizaki-irudiak aurkitu dira, baita beste hainbat gauza harrigarri (Argeriako basamortuan dagoenTassili Aggarren eta beste leku batzuetan… )
Josu,
Nire azquen postean
https://zuzeu.eus/euskara/interlingua-2/
her/hes aditz errotic atherataco hitz familiari buruz aritu naiz: adherer, coherer, inherer, eta erathorriac: adherente, coherente, inherente…
Berez, itsatsi-requin lothuac direnac.
her/hes erroari (her/hes = hers) lothuraric ikusten deutsaçu itsatsi aditzari?
Adeitsuqui
ER erroa berez “márgen” da (ertz…), iberieraz ABINER, “asalariado”
Hortik -IRA- bisilaboa dator (irabazi… eta -ERAZI): nondiko eta deribazione), eta gero -ERA (modua), -ERIA (multzoa)
Ea balio dizun “itsatsirekin” erlazionatzeko.
Behintzat -IRA- erroak lehena eta oraina itsasten ditu
ABINER = leinuaren ERTZA
Josu,
-ERA (modu) atzizki/ertizkiaz gain, ERA- aurriZkia daukagu: erator, erakar, erakus, erabaki, eraldatu…
Nire ustez, -IRA- erroaren aldagaia da: -IRA-/ERA-
-RA artizkia eta faktitibo zaharra (gaur egun aditzari -arazi lotzen diogu) eta silaba bakarrekoa dena nahiko adostua dago:
Etorri/eRAtorri
Joan (eoan)/ Eroan (eRAoan)
Ekarri/ eRAkarri
Eman/ eRAman
Ebaki/ eRAbaki
Ikasi/ iRAkatsi
Ikusi (ekusi)/ eRAkutsi
Eta beste adibide mordo bat aurki daitezke…
hALA DA BAI,
Ez dakit jatorriako forma zein den, -ERAZI ala -ARAZI
Nire ustez -Erazi
ABINER,
ABINER…
Sujerentzia handiz beteriko izena..
Bibliako apikrifoetarik ateratako hitz sakona dirudi..
AABINER..
Agian aingeru erorien tropeletik noizbait desbideratu eta bizirik iraun duen jeinu edo daimon gisako plasma bat..
ABINER = leinuaren Ertza
Tribuaren lur eremuetatik kanpo bizi den phantasma nomada bat..
Galtzeko federatutako enperadorea
Gatzezko basamortuko jaun eta nausi-lehena !
Un, ze gauza sakonak kontatzen dizkiguzun, Naberan jauna
Diñoana baino sinpleagoa duk, Moshe.
ABINER = aba-en-er = LEINU- (aba) ERTZEKOA (en-er):
“morroia edo soldatapekoa” . Ez zeok batere misteriorik.
Ezagutuko dituk akaso euskerak LEINUA adierazteko dituen hiru sinonimoak: ABA, ENDA, ARIA
Bada, lehenengoa duk euskerak eta iberierak partekatzen dutena.
Ezagutza eguneratzea besterik ez zegok, Moshe. Mugitzen ez den ura….