Euskara eta gazteak – solasgai 4. Karrisolasan
Euskara eta gazteak – solasgai 4. Karrisolasan
Heldu den ekainaren 15ean Iruñeko Karrikiri elkarteak antolatzen duen Karrisolasa ekimenaren laugarren saio bat izanen dugu. Oraingoan elkartearen egoitzara hurbilduko diren lagunek Maiatz aldizkarian argitaratutako “Basabürüko gazteak. Hizkuntza eta nortasuna” Josu Martínezen artikulua hartuko dute hizpide.

Jakinen duzuen moduan, egunerokoan han eta hemen irakurtzen ditugun artikuluak, ekarpenak eta bestelakoak patxadaz komentatzeko foro informala izan nahi du Karrisolasak eta hilero egiteko asmoz sorturikoak dira. Hitzorduak, aurreko sesioen moduan, Iruñeko Xabier karrikako Karrikiriren egoitzan 19:00etatik aitzina. Etor zaitez!
Sarrera irekia da?
Jakina baietz. Solas irekia eta horizontala sortu nahi dugu Irunean eta inguruan bizi garen euskaldunontzako. Kafe baten inguruan edo kalean topatzen garenean hamaika gai ditugu buruan bueltaka. Karrisolasaren bidez euskaldunok ditugun kezkak zabaltzeari eta eztabaidari aukera eman nahi diegu. Besterik ez.
Kafea eta tea gure kontu.