Euskara, beharra da gakoa
Euskara, beharra da gakoa
Hizkuntzak gizakiak komunikaziorako asmatu dituen tresnak dira. Gizateriaren historiaren sokan bizirik iraun duten hizkuntzak hiztunen komunikazio beharretara egokitu izan dira, komunikazioa izan dute molde eta moldatzaile. Eta komunikazio premia horietara moldatu eta egokitzetik etorri zaie hizkuntzei etengabeko aldaketa. Eta etengabeko egokitze eta aldaketa horretatik etorri da hizkuntzen garapena eta modernizazioa, baita euskararena ere.
«Hizkuntza gutxituak», berriz, bere hiztunek dituzten komunikazio behar guztiak betetzen ez dituzten hizkuntzak dira, beste hizkuntza batek, menderatzaileak, beren komunikazio-esparru eta funtzioak bereganatu dituelako. Hizkuntza gutxitua galbide arriskuan legoke, hizkuntza menderatzaileak bere komunikazio-eremu eta funtzio guztiak bereganatuta dituenean eta hizkuntza gutxituak bere hiztunen komunikazio-beharretarako inongo baliorik ez duenean. Gurean, euskara dugu hizkuntza gutxitua.
Hizkuntza, gure kasuan euskara, komunikazio tresna bat da. Beraz, tresna hori komunikaziorako, zein mailatan, zein gradutan den beharrezko, erabilera horren araberakoa izango da (baita ezagutza ere). Euskara, komunikaziorako, gero eta beharrezkoago bada, orduan eta erabilera eta ezagutza handiagoak izango ditu. Baina baterako dena, besterako ere bada: zenbat eta komunikaziorako behar txikiagoa izan, orduan eta zokoratuago eta baztertuago.
Argi eta garbi mintza gaitezen: beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Gaur egun, non da beharrezko euskara? Gizarteko zein eremu funtzionaletan da ezinbesteko? Inon ez. Euskara bigarren mailako hizkuntza dugu. Euskaldunak askotan behartuta gaude, ezinbestean, gurea ez den hizkuntza erabili behar izatera lagun urkoarekin komunikatu ahal izateko.
Euskararen aldeko aldaketa soziala eragin nahi badugu, euskara gizartearen periferiatik erdigunera ekarri nahi badugu, bigarren hizkuntza izatetik lehen hizkuntza izateko bidean jarri nahi badugu, azken batean, euskara gizartearen ardatzean jarri nahi badugu, nahitaez, Euskal Herriko herritarren balio-eskalan euskarak garrantzi handiagoa irabazi behar du eta hori bide bakar batetik lortuko dugu: euskara Euskal Herriko herritarren gizarte bizitzan komunikaziorako beharrezko eta ezinbesteko bihurtuta. Izan ere, gaur egun, euskara, bere txikitasunetik, bere funtzionaltasun eskasetik, herritarren begietara, hutsaren hurrengo azaltzen da gaztelaniaren eta frantsesaren ondoan. Lluís Vicent Aracil Valentziako soziolinguistaren hitzetan, euskararen ahuleziak gaztelaniaren garrantzia eta beharra are eta nabarmengoa egiten du: “El euskara subraya la importancia del castellano”.
Beharra bizilege
Gizakia gizaki denetik bere oinarri-oinarrizko behar nagusia betetzeko, elikatzeko, beharrean ibili da, badabil eta hala ibili beharko du gizaki den artean ere. Lana izan da gizakiaren zeregin nagusia historiaren sokan. Berak betetzen zuen bizitzaren ia denbora guztia. Gaur egungo gizarte antolaketan ere, esna egiten dugun denboraren erdia, askotan gehiago, lanean igarotzen dugu.
Gaur egungo gizartean bizitzako lehen 25 urteak lanera begirakoak ditugu. Haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan jasotako heziketa eta prestaketa oro lan munduari zuzenduak dira. Lanaren garrantzi soziala ukaezina da, toki bat ematen digu gizartean, baita gizarte maila bat ere.
Lana da gure gizarte antolaketaren jarduera garrantzitsuena. Gizakiak berezkoa du lana eta bere izanari, bere gizakitasunari lotuta dago. Lanaren garrantzia gaur egungo estatu moderno guztietako legedietan ere aitortzen da, oinarrizko eta funtsezko giza-eskubide gisa. Gizakiak, duintasunez bizi ahal izateko, lana funtsezko jarduera du. Lanaren bitartez gizakia mundura, bere ingurunera, egokitu ahal izan da eta mundua eraldatzeko gaitasuna eta ahalmena garatu du. Lanak arrazoian du oinarria eta gizakiak hori du bereizgarri gainerako piztiengandik. Beraz, gizakiak, bere garapen pertsonalerako, ezinbestekoa du lana edo beharra.
Nola bihurtuko dugu euskara euskaldunez osatutako gizartearen hizkuntza nagusia, lanerako edota beharrerako hizkuntza gisa baliorik ez duen bitartean?
.
Patxi Saez Beloki
Soziolinguista
.
Euskaltzaindiaren “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldian 2016-02-12an irakurritako hitzaldiaren laburpena. Hitzaldia oso-osorik hemen:
www.patxisaez.eus
Euskaltzaindiko jardunaldi horien bideoak ikusi ditut eta egia esatea nahi baduzue nik beste maila bat espero nuen, ziur ez dakit zer baina beste maila bat. “Ni ere joan naiteke bilera horretara”, pentsatu nuen. Euskitze flamanteak bilera horretan botatakoak ez du desperdiziorik: beharra itza agertu orduko hara non botatzen duen, “baina beharrak begira nora eraman gaitzakeen, gogoan dut itxialdiak eginez erantzun zuten iraleko irakasle haiek”. Ai Euskitze! Inoiz ez zaitut oso gogoko izan baina Euskaltzaindiara hori esatera baldin bazoaz erabateko tontoa zara edo Euskal Herriko historiara pasa nahi duzu Barandiaran-en parean. Nik bigarrena esango nuke baina jakin zazu bertsolari gehiago eta mila aldiz hobeak izan direla, beraz ezer aportatzekorik ez baduzu isilik egon eta ez joan Euskaltzaindiara medratzera.
Eta inor iraindu gabe iritzia ematen saiatuta, zer?
Mailen Lujanbio edo Amets Arzallus-ek beste maila intelektual bat dute. Jardunaldi horiei beste maila bat emango zien.
Eta Maialen eta Amets horren maila handikoak badira zergatik ez dira joan eta dituzten iritziak agertu? Nik dakidala ez die inork debekatu. Zentzura ezker abertzaleak eta ingurukoek praktikatzen dute ahal duten guztietan.
Ah! Ba nik ez nekien bilera horretara edonor joan zitekeenik. Ziur zaude hori horrela dela? Bi izen horiek aipatu ditut Euskitzek baino buru gehiago dutela agerikoa delako, ez beraiek izan dezaketen iritzi politikoengatik, niri hori bost axola. Eta beldur naiz Euskaltzaindia nahastera ez ote diren joan hor joan diren guztiak. Utzi Euskaltzaindia pakean! Gelditzen zaigun prestijiozko erakunde bakarra da, bere lana akademikoa da eta geldoa, karka eta beste eztakit zenbat lora botatzen badizkio jendeak ere, lana ondo egiten du eta asko estimatzen dut. Euskaltzaindiaren aurreko krisi hura itxi al da? Hor ere zer gertatu zen azkenean? Lana azkarrago egin behar dela eta ez dakit zer eta badakit zer. Gizartearen beste arlo guztietara mediokridadea iritsi den bezala, Euskaltzaindian ere mediokreek eskua sartu nahi, besterik ez. Eta oraingo honek ere beldurra ematen du egia esan, ez dakit zer lanetan jarri nahi duten Euskaltzaindia. Eta Euskaltzaindia EAJrena dela esaten duena anormala da, besterik ez.
Bai. Ziur nago. Nik webgunean eman nuen izena eta ez zidan inork eragozpenik jarri. Badakit batzuek ezin izan zutela joan,, tokirik ez egoelako. Baina sasoiz ibili ginenok ez genuen arazorik izan. Aurkeztutakoei buruz, berriz, denetarik egon zen. Baina txostenak aurkeztu nahi zituztenei ez zitzaien mugarik ipini, nik dakidala. Aurkezpenak egiten ibili ziren batzuek esan zidaten eskertuta zeudela eta harrituta Euskaltzaindiak horren modu irekian, denok parte hartzeko moduan, gonbita egin zuelako.
Eskertuta zeudela Euskaltzaindia hain modu irekian aritzeagatik… jakina! Bigarren krisi bat ekiditzearren egin du hori Euskaltzaindiak, “ala! etorri zaitezte nahi duzuen guztiak, sentitu zaitezte zerbait bazaretela eta horrela denak pozik, bestela hor hasiko zarete zaunkaka beste mundu batean bizi garen karkak garela eta bla, bla, bla…”, horrela pentsatuko zuen ziuraski Andres Urrutiak. Eta joe! Ze gustura jendea eh! Lan mundua euskalduntzea omen da hurrengo erronka, hori da Patxi Saez-en ondorioa. Guztiz ados, hori horrela da. Baina esaidazue Euskaltzaindiak ze demontre egin dezakeen gai horretan! Euskaltzaindiak autoritatea omen du, hori dio Patxi Saez-ek… eta horrek zer esan nahi du? Euskaltzaindiak esandakoa besterik gabe beteko dutela CAFek, Nafarroako VWek eta Mittal familiak, ala? Euskaltzaindiak hainbesteko superbotereak zituenik ere! Hori politikoek egin beharrekoa da, baina politikoek ezer egingo ez dutela badakigunez, desesperatuta Euskaltzaindiarengana jo dugu prestigioa duela eta mirari eske.
Dirua da gakoa https://twitter.com/euskaltzlang
“Baina esaidazue Euskaltzaindiak ze demontre egin dezakeen gai horretan! Euskaltzaindiak autoritatea omen du, hori dio Patxi Saez-ek… eta horrek zer esan nahi du? Euskaltzaindiak esandakoa besterik gabe beteko dutela CAFek, Nafarroako VWek eta Mittal familiak, ala? Euskaltzaindiak hainbesteko superbotereak zituenik ere! Hori politikoek egin beharrekoa da, baina politikoek ezer egingo ez dutela badakigunez,…”
Guztiz ados.
Uste dut euskaltzaleak antolatu eta alderdi nahiz sindikatuei presioa egitea beste aukerarik ez dagoela. Boterearen inguruan dabiltzanei alegia.
Espainiako konstituzioa ez aitatzia botatzen dut faltan. Ez dakit ihardunaldietan atera zuen norbaitek,.. Izan ere, hortxe dago koxka: Euskera jakitea eskubidea da, gaztelera obligazioa, betebeharra.
Nere ustetan euskaldunok ez ditugu gure hizkuntza-eskubideak lortuko erdal hiztunak euskera ikasteko beharra ez duten arte. Alegia, euskararen arnasguneetan erdaldunak beraien burua deseroso sentitu behar dute, artikuluan esaten den modura, euskera tresna eraginkorra dela ikusten duten unean, ikasi eta erabiliko dute, beste erremediorik ez dutenean. Ez da agian postmodernoena hau planteatzea, ez da politikoki zuzena, baina nere ustez euskera hutsezko eremurik gabe etorkizun iluna.
Interneten begiratu nahi baduzue, Ibon Sarasolaren hitzak dira ondorengoak, Euskaltzaindiaren krisian botatakoak: “Euskaltzaindia beste zerbaitetan bihurtu nahian dabiltza batzuk”. Eta askok Andres Urrutia bera egiten dute errudun, “Villasante eta Arixelar-ekin ez zen orain gertatzen ari dena gertatzen”, zioten ondoren. Oraingo jardunaldi hauetara euskaltzain osoak joan al dira? Jakin nahi nuke. Ez dut ezer garbirik ikusten.
Hara bestea! Ibon Sarasola eredugarria ote da? Mezpretxuz Euskaltzaindia euskaltzale kuadrila bihurtzen ari direla esatea ere. Euskaltzaindiari dezakeen guztia zurrupatu dionean, beharbada, ustezko krisia zurrupatzeko aukera ez emateak sortuko zuen. Mitxelenaren ondorengoa omen denakri Mitxelenaren familiak bizkarra erakutsi. Zergatik ote? Eta Sarasola eta Salaburu bezalako hantuste eta aurpegi gogorrak baino nahiago euskaltzaleekin geratu. Zeozergatik Vocento taldekoek eman zien haizea.
Bi pertsona aipatu dituzu baina dirudienez jende gehiagok iritzi bera zuen eta asko jarraitu nuen gaia eta niri gelditu zitzaidan sentsazioa da arrazoi zutela. Filologian doktoreak eta esperientzi handikoak ordez, euskaltzale taldea nahiago beraz? Etorkizun oparoa…
Nik Euskera agerkaria irakurri nuenez -bertan argitaratzen dira Euskaltzaindiaren agiriak- Zarautzen egin zuten bileran Salaburuk eskatu zuen bozketa eta bost edo seihileko boto jaso zuen, beraz, egia ote asko zirela berarekin asko Bat zetorrela? Ez dut uste Salaburuk izen handikoa denik. Esango nuke Euskaltzaindia eta Gramatika batzordea haien txoko partikular gisa erabili izan dutela. Norbaitek nahikoa dela esan dien arte. Hamaikatxo daude hori baino prestatutagoak baina sarbiderik ez zaie ematen eta Unibertsitate publikoaz ere baliatzen dira, ezin modu lotsagarriagoan. Batzuei estalpea kenduko balitzaie… eta Sarasola? Hobe ez hitz egin.
Istoria honek unibertsitatean ikasle garaian somatzen nuena dakarkit gogora: plazarik ez duen irakaslea irakasle titularraren aurka, irakasle titularra katedradunaren aurka… Inbidia zikina ez dakit zenbat gezurrekin kamuflatuta. Hau da, gaztea zaharraren aurka, baina ez horregatik gaztea hobea, okerragoa esango nuke nik. Beraz, bien artean hautatu behar izanda zaharrarekin eta esperientziarekin gelditzen naiz, hiztegiak egin dituenarekin, eta ez hiztegirik egin gabe hiztegigilea kritikatzen duenarekin. Ezagutzen dudan putakumea nahiago, ezagutzen ez dudan putakumea baino. Ni gaztea naiz, badaezpada diot.