Bilbotik Bartzelonara Correscales, korrika prekarioa

Bilbotik Bartzelonara Correscales, korrika prekarioa

“Prekarietatearen aurkako martxa” da Correscales, Bilbao eta Bartzelona arteko 800 kilometroak laurogei erreleboko arineketa baten bidez lotuko dabezan aldarrikapena.

.

«Konplizitateak saretu nahi ditugu, Bilbotik Bartzelonaraino 800 km korrika, borrokan dihardutenen bihotzak partekatuz, horretan jarriko dugu gorputza eta ahalegin eta ilusio guztia»

“Correscales gara, eta edozein txokotako ehunka kolektibo, mugimendu, talde eta pertsonen moduan esplotazioa, metaketa, injustizia, errepresio eta prekarizazio baldintzen aurka altxatzen gara, bizi-baldintza duinen alde. Correscales deritzogun 80 errelebuko ibilbidea partekatuko dugu, gure ahalegin eta poztasuna garatu eta abian jarrita, elkartasuna eta esperientzia eskertu eta aintzat hartzeko. Horri esker, laguntza eskaini eta gurekin partekatzen duenari eskertzen diogun moduan -langile eta mugimenduak-, prekarizazioaren ardura guri leporatu eta amore eman edo errepresioa onartzea nahi duten horiek salatu nahi ditugu. Ez gara beldurraren aurrean ahulduko, eta ez dugu bakarrik utziko oinarrizko lan-baldintza eta bizitza duinen alde erresistentziatik, adimen kolektibotik eta desobedientzia zibiletik borrokan aritzeagatik salaketak, kaleratzeak eta gaitasungabetzeak pairatu dituzten lagunak. Gure sektoreak izan ala ez, lan-kontuegatik izan ala ez”.

.

Duintasunaren aldeko bideak lau egunetan -zezeilaren 18tik 22ra-, eta 80 arineketalariri esker, Bartzelonara heltzea ei dau asmoa.

Bilbotik Bartzelonara Correscales, korrika prekarioaAtzo Gasteizen aurkeztu ostean gaur jarriko da martxan Correscales Bilbaon -18.30ean da hasiera ekitaldia-, eta hiru egunetan ibiliko da Euskal Herrian zehar, eguenetik zapatura, Aragoin sartu eta Kataluniarako bidean jarri baino lehen.

Donostiara bariku eguerdi partean ei da heltzekoa, eta Iruñeara ilundu eta gero, afalorduan gutxi gorabehera.

Lasterketa bukaeran, astelehenez, Bartzelonako Mobile World Congress azokarekin egingo dau topo Correscales-ek.

Azken asteotan gizarte mugimenduen aldetik babes eta bat egite handia jaso dau ekimenak; asko dagoz honezkero prest, txandala jantzita, korrika prekarioan parte hartzeko.

Fidel ja s’ha apuntat a córrer a Osca. I tu, a què esperes? #correscales2016

A photo posted by Correscales (@correscales2016) on

Bilbotik Bartzelonara Correscales, korrika prekarioa
Correscales, duintasuna, korrika prekarioa, langileen borroka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude