eusKañol eta eusPañol

eusKañol eta eusPañol –

Euskañola zer den aski ezaguna da: euskaraz egiten dugunean, erdara tartekatu (Hegoalden, español sartzen dugu, horra “euskara+español” lotura).

 

EUSKAÑOL: EUSKARA+español

Lagunarteko hizkeran, ahoz, ematen da barra-barra. Medio ofizialetan, gutxitan ikusten dugu (Gaztea irratian, Aitziber Garmendia aktoresa…), baina gizartean oso zabaldua. Are gehiago, euskaraz “erabat”, inolako bustidurarik gabe egiten dutenak gutxi dira gaur egun.

Demagun kasu erreal bat: Bi neska gaztetxo elkarrekin hitz egiten ari dira, euren kontuez. Bietako neska batek, asteburuan, mutil batekin ligatu zuen, musukatu eta hortik bi egunetara autobusean topatu zuen, kasualidadez. Hona hemen haien arteko elkarrizketa:

eusKañol: ofizialki jarraitzailerik ez, baina praktikan, gehienok pratikatzaile

“—Autobusera jun nintzen, ta… hor ikusi nun. Jo tiooo… ¡que vergüenza! Eske, larunbatian berarekin errollatzea, ta bi egunetan, autobusean eserita nengon atzeko partian, ta bera etorri zan ere, justu horra. Buah, txabal, ¡que casualidad! No me jodas, tio.

[“tio“=nahiz eta neska batek beste neskari aritu, nerabeek erabili ohi duten hitza]

Baina, ze, ez zintun deitu hurrengo egunian? Edo egin zuen, en plan, paso de ti mazo?

—Eske hori izan zan, tipiko rollete. Azken tabernan, goizeko seitan, bakarrik gerau ginen. Baina, keba, nik ez dut nahi, berakin, eh? Eske izan zen hola, de borrachera, baina… sin mas, jajaja”

 

 

  • Jo tio, que vergüenza!? Jo, txo, hura lotsa!/Ze lotsa!
  • Buah, txabal, ¡que casualidad! No me jodas, tio. Buah, neska, ze kasualidadia!
“No me jodas” horri ez diot parekorik aurkitu. Proposamenik?
  • Edo, egin zuen, en plan, paso de ti mazo?  Edo, zutaz paso eiten det modun, egin zuen.
“en plan” horri ez diot parekorik aurkitu. “modun” erabili dut.
“mazo”: itzel, aski… izan zitekeen?
  • hori izan zan, tipiko rollete? hori rollete tipikoa izan zan.
Erdarakada ohikoa eta hedatua: euskarako esaldiak erdararen araberako ordenean egitea (euskarakada eginez hauxe litzateke: “ese, rollete tipico fué”)
  • de borrachera? mozkor-mozkor/mozkortua/mozkorr(i)az
  • sin mas? besterik gabe/besteik gabe

EUSPAÑOL: euskara+ESPAÑOL

[castellaño txirene bezala ere ezaguna]

Baina, zer gertatzen da gazteleraz ari garenean? Euskara tartekatzen al dugu? Ba, bai, baina era guztiz apalagoan eta konfiantza gutxiagoz (konfiantza falta inkontzientea, askotan).

Aurreko elkarrizketa, euspañolez:

eusPañol: ikurriña gehiago behar dituen fenomenoa

“—Me fui al autobus, y… jo tiooo… ahi lo ví, tio, ze lotsa! Es que, enrrollarme con él el sábado, y en dos dias, me siento en la parte de atrás del bus, y justo ahí se tiene que sentar él. Buah, neska, kasualidadea, bai?! Daflipat!

—Pero, ¿no te llamó al dia siguiente? O hizo en plan, zutaz paso eiten det?

—Es que, ese, tipico rollete fué*. En el último bar, a las 6 de la madrugada, nos quedamos solos. Pero, que vá, yo no quiero con él, eh? Es que fué así, de mozkorra, pero… besteik gabe, jajaja”

Euskaldunoi, kosta egiten zaigu euskarako hitzak edo egiturak sartzea. Askotan, ez gara ezta atzerritar/gazteleradun amorratu bati, Euskal Herrian bertan gaudelarik, “egun on”, “gabon”, “eskerrik asko”, “lasai”, “barkatu”… esatera ausartzen .


Spanglish: hizkuntza nahasketaren adibide.

Baina, ez al ditugu ba tartekatzen beste hizkuntzak? Ingelesa gaztelanian bertan izugarri sartzen ibili da azken 50 urteotan (Rock&Roll, penalty, OK, please…), eta butzada bat egon da azken 15 urteotan (batez ere internet-eko hedapenaren eskutik):

“He hablado con el teacher, para que me envie el link con la pagina web sobre los runners de la carrera de Donosti. Le he dicho: enviamelo, please, es urgente! Necesito tener un listado con los nombres. Estoy full de trabajo y no puedo perder el tiempo buscado los nombres por mi cuenta.

Guk horrelako bat egin dezakegu, inolako lotsarik gabe:

“He hablado con el [teacher] maisu, para que me envie el [link] la lotura/la esteka con la pagina web* sobre los [runners] korrikalaris de la carrera de Donostia. Le he dicho: envíamelo, [please] mese/mesedez, es urgente! Necesito tener un listado con los nombres. Estoy [full] a tope* de trabajo y no puedo perder el tiempo buscado los nombres por mi cuenta.”

teacher: modu informalean: profe

link: enlace? (euskaraz “lotura” ez da hain erabilia, are gutxiago “esteka”)

web*: red. Kasu honetan ez dago gizartean onartua “pagina red” (are gutxiago “pagina sarea”). Gehien jota “página de internet”.

please: modu informalean, “porfa”. Euskaraz “mese” esan dezakegu.

full: lleno, a tope* (“beteta”, edo kasu honetan “lanez lepo”/”lanez gainezka”, baina gehiegi litzateke).


Hemengo proposamena zera da: ez kikildu “eusPañol” egitean.

eusKañol eta eusPañol

ETB 2n Klaudio Landa dugu horren adibide (agurrak edo eskertzekoak esatean). Aurkezle askok, fijatzen bazara, kontzienteki egiten dute. Hori bai, segun eta norekin, euspañolari ere uko egiten diete [hor dago koxka, beraz, geureari eustean].

Euskaraz egin ezin baduzu, hau da, beste interlokutoreak ez badu ezagutza nahiko, txertatu euskara gaztelaniaz ari zarenean (irribarre batez, ahal bada): gure komunitate linguistikoa agerian utzi behar zaie. Nolabait “Aizu, hemen gaude, gu ere existitzen gara” gogorarazteko modua da.

agur, el aita, la andereño, el euskaltegi, la ikastola, Mari Jaia, en Aste Nagusia, arrantzale, la muga… etab. irabazi baditugu, zergatik ezin ditugu gehiago irabazi?

eusKañol eta eusPañol

Euskara irakasteko laguntza eta ekintza.

8 pentsamendu “eusKañol eta eusPañol”-ri buruz

  • Pizca bat es mutxo!

  • Eske = es que, keba = que va, hitz hauek ere gorriz jarri beharko zenituzke. Bestetik, “segun eta norekin” ere euskañola da.

  • “Gure komunitate linguistikoa” , ggrrrrrr…
    miñ ematen dit irakurtzeak ere. “Gure herriak”, eta kitto! Gurea ez da Manhattango emigrante komunitate bat !!!

  • Euskañola euskaldun osoen artean erabiltzeari arriskutsua baderitzot ere, ezinbestekoa zaigu erdaldunekin gurata erabiltzea, gure hizkuntza-komunitatea-herria BISIBILIZATZEKO,
    Nekatuta nago erdaldun amorratu eta amorrarazleei honakoak entzuten: es que apenas se utiliza, los que lo sabeis tampoco es que lo utiliceis mucho, solo lo utilizais por razones politicas… Nik konprobatuta daukat : zenbat eta euskara gehiago inguruan entzun, gehio egiten da. Baina zenbat eta gutxio, inguruko euskaldunak ere uzkur. Beraz, BISIBILITATEA , are nabarmentasuna, behar dugu. Bide horretan, Klaudiok eta bestek (Gorka Otxoak egin zuen programa) egindakoari txalogarria deritzot. Entzuten ez badigute, SOZIALKI HILDA GAUDE!

  • Zoritxarrez halako zerbait gara, komunitatea eta sakabanatua gainera. Gipuzkoa gehienean ez, baina Bilbo, Ezkerraldean, Gasteiz, Baiona, Iruñea… Nik ere nahiko nuke herria deitu… baina ezin. Zoritxarrez.

  • Barkatu, baina euskañola ez da hori, edo hori soilik ez.
    Ikastoletako haur erdaldun askok ikssten duten “hizkuntza” ri deitu izan zaio, gaztelerazko egitura duen sasi hizkuntzari.
    Lehengo egun batean Quim Monzó idazle katalanak ere izen berdintsua zerabilen han sortu de “hizkuntza” berriari, katañol.
    Euskaragara: uste dut zuk aipatzen duzun fenomeno horrek beste izen bat behar duela

  • Euscañola ez ezik, frantzeskuara ere badugu arront errotua gure artean.

    Bestalde, euscañolaren beste adibide mingarrietako bat (belarrirako nahiz gramatikarako) askoren ahotan entzuten den “los aitaS” da, eta ez preseski sexu bereko gizonezko gurasoez mintzo, baizik eta “los padres” (padre y madre) esan beharrean, ustez euskarazko ikutu jatorra emateko garaian alferregiak eta narratsegiak izaki, “el aita y la ama” luze xamarra saihesteko.

  • Euskañola eta frantzeskuara betiko hiztun erdaldunengan entzungo banituzke ez nintzateke kezkatuko. Kontua da euskaldun petoei entzuten diedala geroz eta gehiago, guaya eta normalizatua bihurtu dela ingurunerik euskaldunenetan ere. Euskaradunok kuantitatiboki hazi gara zerbait, baina kualitatiboki egundoko jipoia jasotzen ari gara alde guztietatik