Euskaltzaindiak «jaurtigai» arautu du, ez «proiektil»
Euskaltzaindiak «jaurtigai» arautu du, ez «proiektil» –
Euskaltzaindiak «jaurtigai» arautu du, ez «proiektil»
- Batzuetan, jaurtigai hitzaren sinonimoa balitz bezala erabiltzen da jaurtigailu.
- Bada, hiztegiaren arabera, ‘jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen den tresna’ da jaurtigailu bat. Beraz, jaurtigai eta jaurtigailu ez dira sinonimoak.
Zenbaitetan, horrelako esaldiak irakur daitezke han-hemen: «Lau proiektil zeuden egurrezko kaxa batean sartuta», «Jaurtigailuz jositako bisonte baten irudia aurkitu dute kobazulo horretan», «Zortzi zibil hil dituzte islamistek botatako jaurtigailuek», «Gomazko piloten inguruko eztabaidaren ostean, jaurtitzaile berriak erabiltzen hasiko dela adierazi du poliziak».
Hiztegi arauemailean ez da proiektil hitza agertzen. Are gehiago, proiektil bilatuz gero, jaurtigai sarrera aurkitzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiko bilatzaileak, eta honako mezu hau bistaratzen du: «Ez da bilaketa-irizpideak betetzen dituen emaitzarik aurkitu. Hau bilatzen duzu?». Izan ere, hori da (jaurtigai) ‘eskuaz edo jaurtigailu batez jaurtitzen den gauza’ adierazteko arautu den forma, ez *proiektil.
Bestalde, kontuan hartzekoa da batzuetan jaurtigailu erabiltzen dela ‘jaurtigai’ adierazteko. Bada, hiztegiaren arabera, ‘jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen den tresna’ da jaurtigailu bat. Beraz, jaurtigai eta jaurtigailu ez dira sinonimoak.
Azkenik, jaurtitzaile hitzak ‘zerbait, bereziki jaurtigai bat, jaurtitzen duen pertsona’ adiera du, hiztegi arauemailearen arabera. Alegia, ez dio erreferentzia egiten ez zerbait jaurtitzeko erabiltzen den tresnari, ez jaurtigaiari, baizik eta zerbait jaurtitzen duen pertsonari.
Ohar horiek kontuan hartuta, horrela idatziko genituzke gorago aipatutako esaldiak:
«Lau jaurtigai zeuden egurrezko kaxa batean sartuta», «Jaurtigaiz jositako bisonte baten irudia aurkitu dute kobazulo horretan», «Zortzi zibil hil dituzte islamistek botatako jaurtigaiek», «Gomazko piloten inguruko eztabaidaren ostean, jaurtigai berriak erabiltzen hasiko dela adierazi du poliziak».
Euskaltzaindiak «jaurtigai» arautu du, ez «proiektil»
proiektil hitza optikoki edo grafikoki hiper itsusia da. Hain zuzen ere, proiektu hitza bezain zantarra: itsusi, deforme eta desatsegina.
Anglesez eta frantsesez projectile idazten dute eta gaztelaniaz proyectil.
Euskaran projektil eta projektu politagoac lirateke, baina jota espainolaz ahoskatzen ez balira, noski.
Zeharo hitz internazionala da, Euskaltzaindiak ez badaki ere.
Adeitsuki
Oraintxe igorri berri dut beheko mezua Telegrameko interlingua lekura non hitzegiten baitut “proiektil” eta beste hitz internazionalei buruz, zeinen kontra lan egiten baitute Euskaltzaindiak eta beste euskal elkarte ia gehienek. Ikusiko duzue erraz erraza dela euskaldun guztiontzat lingua international (interlingua) hori.
Adeitsuki
Ecce un versiculo del Nove Testamento in basco classic de 1571 traducite per le navarrese independente (isto es, ni espaniol, ni francese) Joannes Leiçarraga:
Hebraicoac 13:16 Leiçarraga
Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac.
Nos appella naffarrera (navarrese) iste euscara (lingua basc) classic.
Nos pote vider supra le sequente parolas de Interlingua: beneficentia, communicatione, sacrificio e placer.
In le traduction actual in basco official iste versiculo non contine alicun parola international.
navarrese = basco + interlingua
Isto es, un lingua hybride.
In su lucta suicida contra le parolas international Euskaltzaindia (le Academia del Lingua Basc) ha decidite le passato die 15 que in basco on non potera usar le parola “proiektil” e que in su loco sia usate le parola “jaurtigai = objecto lanceabile).
In navarrese illes qui vole usar “jaurtigai’ pote facer lo, e illes qui vole scriber como illos pronuncia (proyectil in espaniol, projectile in francese) pote facer lo equalmente assi: projectil.
Amicalmente