Euskaldun super-super jatorraren erasoa
Euskaldun super-super jatorraren erasoa –
Berriro jaso dut albistea, ohi bezala ikasturte hasieran: ikasle batek euskaldun super-super jatorraren erasoaren berri eman dit. Ez dut gogoratzen oraingoan euskaldun super-super jator hau Azpeitikoa, Ondarrukoa ala Goiherrikoa zen. Berdin dio, erasoa antzekoa da beti: “hori ez da euskara”, modu batean edo bestean; gure kasuan arabar gazte bati esanda, unibertsitate giroan, eraso hauen ohiko lekuetako bat.
Garai batean bazeuden hizkuntza-garbitasunaren zaleak, eta euskaraz aritzen zirenei aurpegiratzen eta lotsarazten zitzaien jarduna “cashero”, “aldeano” eta honelakoekin. Helburua argia zen: euskaraz hitz egiteari utz diezaiola.
Hizkuntza-garbitasun berriaren zalea, hau da, euskaldun super-super jatorra, bide beretik doa, baina beren gustuko euskara egiten ez duena, arabarra kasu, erabiltzen duen euskaragatik lotsagarri uzten saiatzen da. Helburua, zein? Euskaraz hitz egiteari utz diezaiola gazte horrek? Izan ere, frantsesez edo gaztelaniaz egitean oso ezohikoa da inork inori ezer aurpegiratzea bere hizkera dela eta. Baina euskararekin badirudi beti dagoela norbait prest euskaraz aritzen dena lotsarazteko, modu batean edo bestean.
Euskal Herrian euskaraz oso era desberdinetan egiten da berba. Ez dira soilik euskalkiak eta beren barneko hizkera desberdin ugariak; zorionez euskara gero eta gauza gehiagotarako erabiltzen da eta erregistro desberdinak ditu. Esparru sozial eta geografiko berriak bereganatzen ari da gure hizkuntza eta horrek nahitaez hizkuntzaren aniztasuna eta aberastasuna dakar. Gasteizen egiten den euskara ez da izango Berrobikoa bezalakoa, baina Berrobikoa ere ez da Zeanurikoa, Behorlegikoa edo Iruñakoa bezalakoa. Euskara desberdinak egotea normaltasunez onartu behar genuke. Gainera, hizkuntzan guztietatik guztiok ikas dezakegu, hizkuntza batean etengabe ikasten ari baita hiztuna, beti dago hitz berriren bat, esamolderen bat, erabilera bat…
Arrazoia, Joxean!!! Eta badago euskaldun sssuper-sssuper jatorren beste eraso mota bat: gaitzespen-laudorioa… Seme-alabek, baita lagunen seme-alabek ere kontatuta: Aizan/k, Arabarra izan da earrrki itteen/k euskaraz…
Zer espero zuten, ba?
Josean Buenok aipatuto hainbat konturekin ados. Nolanahi dela, ingeleses gaizki aritzen direnak alde guzietan, lagun artean, irratian, telebistan, nonahi xaxatzen dituzte. Azentua du txarra, ez da Oxfordkoa, aditza ez darabilte ongi, zenbait hitz nahasten dituzte…Eta, jakina, horrengatik, hanbeste egonaldi Ingalaterran edo AEBetan. Hainbeste ikasraro euskara hobetzeko…eta zer esan etxeko egongelan bertan ingelesezko pelikula, dokumental…
Benetan, nik ez ditut súper-súper horietako inor ezagutu izan,
Eta zer puta, elkarri erakustea bekatu al da?
Edo bost axola zaigu gure hizkuntza eta ez dugu deus gehiago ikastekorik? Edo auzoak guk baino gehiago jakiteak ematen digu min?
Hik niri erakutsi? Nik nahiko euskara bazelkiat!!!!
Utzi bakean. Horrek berekin dakar esatea utzi ezjakin izaten, analfabeto. Ez dakite, zuk ez dakizun neurri berean, Ez zaie enttenditrzen espainolez ari direlako, eta euskaldun batetk, euskaldunak ez die entelegatzen, eta heldu askori ere ez, espaniola jakin gabe. Eta horiek ez dira euskaldunak, ez diete beren seme-alabei euskaraz eginen.
Goierri “H”z idazteak erakusten du, frogatu egiten du, ez probatu, ez zarela hiper ezer. Kontua da alfabetatua izatea ala ez, Eta gazte asko ez dira ez bata ez bestea, Nire alabak ongi asko ikasi du giputz ergel, babu, analfabeto horier uxatzen. Probintziano babu halakoak!
Ñabardura bat. Ez da egia ez dela ohikoa gaztelaniaz egitean hizkera kontuak aurpegiratzea; azentua, euskarakadak. Makina bat horrelako bizitakoa naiz, hasi herritik eta unibertsitateraino, eta 1989an jaio nintzen. Gainontzekoan, ados!
Halako euskallduenn mailakatze bat salatzean Joseanekin ados nagoen arren, ni euskararen kalitatearen aldekoa naiz, hau da, ezin dugu “euskalki” edo “norbere hitzegiteko era” bezala edozein gauza onartu.
Hala ere, egia da (eta Joseanek arrazoi du honetan) akats bat gazteiztar edo bilbotar batek giten duenean gogorrago hartzen dela arnasguneko batek egiten duenena baino, orduan “herriko hizkera” baita; edo baita maileguekin: “batuadun hiriko” batek erabiltzen baditu “erdarakada” da, arnasguneko batek erabiltzen badu “gure herrian tradizio handia duen mailegua”, eta abar.
Esate baterako, izanen da inor, dudarik gabe, esanen duena beren hizkera GAZTEIZ esaten dela, Vitoria esanagatik, GASTEIZ, faborez, mesedez, otoi eta arren! Eta ez ahantzi euskaldun alfabetatu geihenak, idatzi eta irakurtzen dakitenak, eta horixe egin-egiten dutenak, ez direla hats-guneetan bizi.