Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean

Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean –

Unibertsitatea.net atarian Ixa taldeak.

Baliabide gutxiko hizkuntzentzat lagungarri izan daitekeen txosten bat onartu du Europako Parlamentuak asteartean:

Hizkuntzen berdintasuna garai digitalean (Language Equality in the Digital Age)

Galeseko Jill Evans parlamentariaren iniziatiba izan da. Botazioa gehiengo handiz irabazi zuen txostenak: 592 parlamentarik alde, 45ek kontra eta 44 abstentzio.
ZORIONAK!
.

Jill Evans parlamentariak hau esan du:

  • «Oso pozik nago, Europako Parlamentuak bat dator nire ikuspegiarekin, neurriak hartu behar dira digitalizazioan Europako hizkuntzen arten dagoen aldea murrizteko».
  • «Europako hiritarrak mundu digitala bere hizkuntzan erabiltzeko aukera izan behar du, hizkuntza minoritarioak barne. Hori lortzeko inbertsioa eta lidergoa beharko da Europar Batasunaren aldetik».
  • «Europar Batasunarentzat aukera itzela da hau hizkuntzen berdintasunerako konpromisoa erakusteko, Europako hizkuntza guztietako hiztunentzat, galesa barne».

.

Txostenak eskaera hauek egiten dizkio EBri:

  • hizkuntza-teknologia sustatzeko azpiegitura instituzionalak hobetzeko.
  • ikerketa-politika berriak sortzeko, Europan hizkuntza-teknologiaren erabilera zabaltzeko.
  • hezkuntza-politikak erabiltzeko, era digitalean hizkuntzen arteko berdintasuna ziurtatzeko.
  • enpresek eta administrazioek hizkuntza-teknologiak hobeto erabil dezaten laguntza emateko.

Jill Evans parlamentariaren iniziatiba izan da, baina urtarrilean lehen zirriborroa osatzen lagundu zioten gure taldearen ezagun batzuek katalana aztertzen duen Maite Melero-k, Galesa aztertzen duen Delith Prys-ek, eta euskara aztertzen duten Iñaki Irazabalbeitia eta Kepa Sarasola-k.

Europako parlamentuak onartu du txostena: Hizkuntzen Berdintasuna Era DigitaleanIrailaren 27an Language equality in the digital age jardunaldia izango da Europako Parlamentuan. Parlamentariei azalduko zaie hizkuntza teknologia zer den baita Europako hizkuntzei eskaintzen dizkien aukera teknologikoak ere. Jill Evans, Maite Melero, Delith Prys eta Montse Maritxalar Ixakidea bertan izango dira (Ikus programa).

Onartu dena ez da lege bat, baina Europako Parlamentuak egin duen txostena  erreferentzia orientatzaile bihurtu da Europa osoan. Orain arte ez zegoen baliabide gutxiko hizkuntzak teknologikoki babesteko lege edo adierazpenik. Hizkuntzak teknologikoki lantzeko erabaki guztiak gobernu lokalen eskuetan geratzen ziren. Administrazio lokalek arazorik gabe baztertu zitzaketen hizkuntza horiek, tratamendu konputazionalari irtenbidea eman gabe. Orain onartu dena ez da lege bat, ez; baina Europak markatu duen erreferentzia bat den heinean aurrerapauso bat izan da.

Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean Hizkuntzen Berdintasuna Era Digitalean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.