Etxarri Aranatzeko Alderdi Popularra (eta euskara)

Etxarri Aranatzeko Alderdi Popularra (eta euskara)

«16 urtetik gorako etxarriarren lautik hiru euskalduna da». Halaxe zioen, orain egun batzuk, Guaixe Sakanako aldizkariaren lerroburuak. «Euskaldunen tasa 2001etik 2017ra bere horretan mantendu da: % 74,85 da gaur egun».

Aurten egin den soziolinguistika-inkestak emandako emaitzak dira aldizkariak aurkeztu dituenak, 2001eko datuak eguneratzera zetorrena; orduan, % 77,55ekoa zen euskaldunen kopurua. Ordutik hona, euskara ezagutza maila oso altuko herria izaten jarraitzen du Etxarri Aranatzek. Eskolan, esaterako, D eredua da bakarra egun, eta bi neurketen arteko alderik esanguratsuena honako hau da: etxarriar heldu gazteenak euskaldundu egin direla. Alta, lagunartean eta etxean erabilerak behera egin omen du.

Euskarari bultzada ematearen inguruan ere galdetu zaie etxarriarrei, eta % 76,99arentzako egokia da udalak euskara sustatzeko egin duen lana.

Egun, euskaraz dakitenen kopurua % 74,85ekoa da; 2001ean % 77,55koa zen. Etxean euskaraz hitz egiten dutenak %49,99 dira; 2001ean %61,12 ziren.

.

Gainbehera

«16 urtetik gorako etxarriarren lautik hiru euskalduna da», esan dugu hasieran, eta beraz, lautik batek euskaraz ez dakiela ere esan dezakegu. Baina euskaldundu nahi ote du elebakar horrek? Alderdi Popularrekoa bada, ez!

Popularrek bi zinegotzi dituzte Etxarri Aranatzeko udalbatzan -2015eko udal hauteskundeetan 189 bozka jaso zituzten, %14.32-, eta aurkeztu berri ditugun datuen irakurketa propioa egin dute. PPk «Gaitzesgarritzat» jo du Udalak dirua soziolinguistika-inkesta egiteko «xahutu» izana, beraien esanetan euskara »beherantza datorren hizkuntza» ei da-eta.

.
Etxarri Aranatzeko Alderdi Popularra (eta euskara)Etxarri Aranatzeko Alderdi Popularra (eta euskara)

16 pentsamendu “Etxarri Aranatzeko Alderdi Popularra (eta euskara)”-ri buruz

  • Bi arazo handi xamar dauzkagu euskaldunok Nafarroan:
    Bat, españolismo amorratuaren (PP-UPN-PSN) eraso etengabea. Batzuetan IzquierdaUndida-Baztarrekoak elkartzen zaizkie gainera.
    Bi, eragile abertzaleen politika planifikaturik eza.
    Susmoa daukat gaixoari bezala, euskaldunoi ere analisiak egiten dizkigutela bost urtez behin, gaitza hedatzen ari dela ondorioztatzeko, baina sendabiderik ez bilatu, ez eman barik.
    Sakanako (eta Etxarriko) Euskara Biziberritzeko Egitasmorik ezaguko ote dugu inoiz?
    Artean, segi bezate espantuka, baina kieto-geldo, politikari abertzaleak, españolistek eraso egiten diguten aldiro (astean behin edo).

    • Etxarri Aranazko Udalak berehalako erantzuna eman zion komunikatu baten bidez PPNkoen idazkiari, baina hori ez duzue argitaratu.

      • Jarri esteka, ba.

      • Egitasmo zehatzak eta planifikatuak behar dira premiaz, beti defentsiban jardun ordez.
        Badu horrelakorik Etxarriko udalak edo Sakanako Mankomunitateak?

        • Ez, ez du. Sakanako Mankomunitatearen euskara zerbitzua eta bertara urtero bideratzen den dirutza zertarako erabiltzen den? Ba, auskalo.

  • Alpargatero 2017-12-18 11:38

    Politikari ustez euskaltzaleak koherentagoak balira bere jardun eta erabakietan. askoz emaitza hobeak lortuko lirateke baliabide gutxiagorekin. Arazoa zera da: errezago zaie zerga-ordaintzaileen dirua xahutzea eta horrekin euskaltzaleak pozik uztea benetako erabaki eta praktika desorosagoak aplikatzea baino.

    • PPN-koen idazkian esandako gezurrak egitzat hartu dituzu informazioa kontrastatu gabe. Irakurri duzu udalak ateratako komunikatua? Ikerketak ez du kosterik izan. Gezurra da. PPk asmatutakoa. Lastima euskalgintzatik ere PPko jendillajearen gezur-estrategia segitzeko prest dagoen jendea egotea, eta eukararen alde lanean ari denari udal bati merke-merke etxetik egurra ematea. Extremerak eskerrak eman beharko dizkizu bai…

      • Alpargatero 2017-12-18 14:16

        Egoera orokorraz ari nintzen, ez kasu honetaz zehazki. Politikarientzat oso erraza da plan bat onartzea, edo guztionak diren diru-baliabideak, baina gero ez dira gauza polemimoak edo desorosoak izan ltezkeen erabakiak eta praktikak aurrera eramateko. EAEn dirutza handiak gastatzen ari dira euskaren alde, baina gero ez dira gauza administrazio-atal txikienean ere euskara lan-hizkuntza izan dadin beharrezkoak diren erabaki praktikoak hartzeko, besteak beste.

        • Ez bazara kasu honetaz ari zertarako erabiltzen duzu kasu hau hori esateko?

          Eta EAE zertara dator? Ufff… Nafarroan vascongadismoaren kutsuaz nekatuta gaude.

  • ETXARRI ARANAZKO UDALAREN OHARRA

    Juan Antonio Extremerak zabaldutako berri faltsuak ukatzeko
    https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=766876110187064&id=644936945714315

  • Txontxongiloari begira denak… trixtea. Gauza da Etxarrin erabilera jeixten ari dela!! Bost ajola zer dioen Peperoak!!

  • Jende honek ez du gure lurrean bizitzerik merezi. Eta beraiek esaten dituzten pitokeriei kasu egin baino hobe dugu geurean jarraitzea, herria euskaratik eta euskaraz eginez.

  • Auzolotsa ematen du zinegotzi horri notizia bat ematea, eta ez inkestari berari.

    Auzolotsa Etxarriko ezagutza eta erabilera emaitzak kritikatzea. Ojala herri guztietan erabilera eta ezagutza datu horiek egongo balira. Urteetan herrian egin den lanari esker izan da, kontrako faktore guztien kontra.

    Auzolotsa zuetako batzuek Extremerak egindako inkestaren irakurketarekin bat egitea. Egia da jaitsi dela “euskara hutsezko” erabilera “esparru familiarrean”. Baina ez euskararen beraren erabilera. Familiak mixtoak direlako. Zur eta lur geratu gara foro honetako hitz arinekin.

    Auzolotsa irakurtzean Udalak ez duela plangintzarik eta Mankominitateak ezta ere. Ez da egia, inondik inora. Etxarrin lana egin da eta egiten da euskararen alde, era planifikatu batean. Jarri bestela harremanetan herriko eragileekin eta Euskara Batzordearekin. Baina nonbait zuetako batzuk etxarriarrei lezioak emateko prest zaudete, eta eremu intimoan euskara nola gehiago bultzatu badakizue.

    Ez dezagun errudunik bilatu. Jarrai dezagun lanean, beharra badago, eta ez da batere erraza.

  • Ez gauzak nahastu mesedez.
    Non dago Etxarrin edo Sakanan euskara biziberritzeko egitasmo planifikatua?

  • Alderdi eta eragile españolistak egurra eman eta eman ari zaizkigu euskaldunoi etengabe, eta ia erantzunik gabe. Non daude alderdi abertzaleen egitasmoak?