ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du?

ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du? –

Posible al da hizkuntza bat normalizatzea hizkuntza horretan pelikulak edo telesailak ikustea ezinezkoa denean? Fikziorik ematen ez duen telebista batek esan al dezake euskararen normalizaziorako beharrezkoak diren eremu formal eta informal guztiak jorratzen dituela? Hots, telebista osoa dela?

ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du?Gabezia handiak antzematen ditugu guk ETB-1eko programazioan. Urtez urte nabarmen areagotzen ari diren gabeziak. Izan ere, eta Joxe Manuel Odriozolaren terminologia erabiliz, esan daiteke ETB-1 telebista etnikoa dela, ez telebista nazionala; kultura tradizionala bitxikeria moduan eta ez nazio baten kultura klasiko gisa aurkezten duen telebista; kulturaren neurri politikoa ezkutatu eta bizitza sozialeko anekdoten kontakizunetan gelditzen den telebista. Herri zapaldua gara baina ETB-1 asko jota euskalduntasun etnikoa ari da sustatzen bere programazioaren bidez, politika kolonialaz hitzik ere ez. Eta hori guztia euskalduntasun nazionalaren kalterako. Funtsean, funtzio sozial hegemonikoetan erdara bakarrik erabiltzea esan nahi du horrek, euskara funtzio sozial lokal eta oso informaletarako uzten den bitartean. Espainiako funtzio nazionalak betetzen dituen hizkuntzaren aurrean, ohiko erreferentziak barne, ETB-1ek sinetsarazi nahi digu mendeko funtzioetarako soilik dela gure hizkuntza, eta horren arabera dihardu: horretaz jabetzeko, ikusi besterik ez dago programazioaren arloan ETB-1en eta ETB-2ren arteko alde izugarria.

NAZIOGINTZAk espainiar estatuko 6 telebista-kanalen programazioa aztertu du 14 egunetan (2019ko azaroaren 28tik abenduaren 11 arte). Errepikatutako saioak ez dira aintzakotzat hartu. ETB-1, ETB-2, Kataluniako Telebista (TV3), Galiziako Telebista (TVG), ANTENA 3 eta TELE 5. Lehenengo laurak, telebista publikoak, eta azken biak pribatuak. Eta emaitzek ez dute zirrikiturik uzten zalantzarako: ETB-1 da kanal guztien artean telebista “generalista” izatetik urrutien dagoena. Ikus dezagun zergatik:

FIKZIOA: Egundokoak dira ETB-1en gabeziak fikzioari dagokionez. Ia miraria baita pelikulak edo telesailak euskaraz ikusi ahal izatea. Aztertutako epean, ETB-1 izan da fikzio gutxien eman duen telebista: 3 saio besterik ez (pelikula bat eta telesail baten -GOAZEN- bi saio). Aldiz, ETB-2an fikzioaren 17 saio eman ziren, TV3an 25, TVGan 16, ANTENA 3an 60 eta TELE 5ean 7. Euskarazko bikoiztaile profesionalen etorkizuna, bistan da, ilun baino ilunagoa da.

SAIO KULTURALAK: Galiziako Telebista (TVG) da saio kultural gehien eman zituena aztertutako egunetan: 14; ETB-1 izan da bigarrena: 8; TV3 hirugarrena: 5; ETB-2 laugarrena: 4; eta kate pribatuek (TELE 5ek eta ANTENA 3k) bat bera ere ez.

ERREPORTAJEAK ETA DOKUMENTALAK: Telebista publikoen artean TVG eta ETB-2 izan dira liderrak kategoria honetan: 7; ETB-1ek 5 eman ditu; eta TV3k 4. Kate pribatuek bat bera ere ez.

KULTURA OROKORREKO LEHIAKETAK: Berriz ere ETB-1ek du gabeziarik handienak izateko ohorea arlo honetan, telebista bakarra delako kultura orokorreko lehiaketarik eman ez duena. Saminez oroitzen dugu MIHILUZE arrakastatsu hura. Gainontzeko telebistek ia egunero eman dute bat, Galiziako Telebista izanik gehien emititu dituena (22).

Zenbakiek bakoitza bere tokian jartzen dute. ETB-1eko arduradunek jarrai dezakete pentsatzen euskaldunok alergia diegula pelikulei, telesailei edo kultur-lehiaketei, eta sukaldeko saioek eta larunbat gauetako mariatxiek, aldiz, zoratu egiten gaituztela. Baina gogoratu beharko lukete ETBren funtzio nagusia, teorian, euskararen normalizaziorako tresna eraginkorra izatea dela, eta horretarako jaio zela. Praktikan besterik da, ordea, eta etxe barruan du bera eta bere helburuak zukutzen dituen tresna: ETB-2, espainieraz eta berari dena jaten diona, aurrekontua, programazioa, lehiaketak (El Conquis, etab.), ikuspegia, naziotasunik eza, etab.

Laburbilduz, ETB-1eko gaurko programazioa oso herren gelditzen da anbizio handiko helburu hori (euskararen normalizazioaren funtsezko tresna izateko) betetzeko, telebista osoa izatetik lekutan dagoelako.

ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du?

Euskal kontzientzia nazionala lantzen duen taldea

78 pentsamendu “ETB1-ek euskararen normalizazioan laguntzen al du?”-ri buruz

  • Beste zerbait ere komentatu behar da.

    ETB1 izeneko horri eta hura bideratzen laguntzen duten guztiei (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Plangintzakoak barne) ahaztu egiten zaie ETB1 ere “arnasgune” izan beharko lukeela, ez baitira arnasgune herri euskaldunak bakarrik. Birtuala eta sinbolikoa nahi bada, baina ARNASGUNE perfektua izan beharko luke ETB1ek.

    Eta zer esan nahi duen horrek?

    Bada, EUSKARA HUTSEZKO izatera jo beharko lukeela, edo gutxienez alboetako BI HIZKUNTZA HEGEMONIKOEN presentziarik gabekoa, bi horiek baitira normaltasunetik itotzen gaituztenak, elebitasunaren normaltasunetik geure burmuinetaraino etengabe sartzen ari zaizkigunak.

    Bai, egia da frantsesari ez zaiola tarterik uzten, hegoaldetarroi nonbait arrotzegia eta ulertezina egiten zaigu-eta frantsesa. Baina egia ere da gaztelania-espainolari edozein unetan irekitzen zaiola atea ETB1ean. Ohituta gaude, adibidez, Oholtza izeneko saioan gaztelaniaz entzuten; ohituta BASQUETEAMeren inguruko saio askotan gaztelaniaz entzuten eta, okerrena dena, eguneroko berriak EUSKARA HUTSEZ entzun nahi dituenari sistematikoki sartzen zaizkio hainbat eta hainbat pilula gaztelaniazkoak auskalo zein politikari, kirolari, profesional edota oinezko monolinguek (espainol elebakarrak, por supuesto) botatakoak, suposatutzat hartzen baita hemen, Hegoaldean, denok dakigula gaztelaniaz eta nonbait gaztelaniaz entzuten segitu nahi dugula etxean bakarrik gaudenean ere.

    Eta ez du balio horrelakoetan azpitituluekin jokatzen dela esateak. Iruzurra da hori, iruzur hutsa.

    Gure belarriek ere EUSKARA HUTSA NAHI DUTE. BEHAR DUTE.

    Eta birtuala izan arren, ETB1 euskaldunon ARNASGUNE linguistiko indartsu hori izan liteke. Eta izan beharko luke.

    Gutxien-gutxienez hori, otoi!

  • Zaila da jakitea akatsa izan den ala hemen esandakoarekiko konplizitate keinua egin nahi izan duten.

    Kontua da gaur gaueko Gaur Egun delakoaren ondoren eta Andoni Aizpururen Eguraldiaren aurretik, Euskal Energiaren Erakundearen iragarki bat BOTA digutela GAZTELANIA HUTSEAN. Euskarazko katean, ETB1ean.

    ESKERRIK ASKO, ETB1!!!!!!!

  • Peru_Gabiriko 2020-01-22 13:57

    Galdera bat plazaratu nahi nuke hemen, ea foro honetako irakurleren batek erantzun “kabala” eman diezadakeen. Honenbestetan “normalkuntza” edo “normalizazio” hitza darabilzuelarik, zer esan nahi duzue preseski? Zer da euskara normalizatzea? Euskara gure lurraldean gaztelaniaren (edota frantsesaren) pare ezartzea?

    Hizkuntza nagusi hauek betetzen dituzten funtzio guztiak euskarak bere gain hartzea?

    Zer da euskara normalizatzea?

    Mila esker

  • Josu Lavin

    Peru_Gabiriko„
    Neuc ere jaquin nahi nuque cer den euscararen normalizationea edo normalcunça.
    Milla esquer!

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-22 15:47

    Bai Jaunak galdera biziki interesgarria, nehor ez baitzen ausartu galdegitera
    Nago ez den “Euskalgintzak” asmatutako kontzeptu “tekniko” bat.
    Bainan enetako “Euskalgintza” bera ere nahikoa misteriotsu eta lausu egiten zait

  • Asko gustatzen zaizkigu pilulatan kontzentratutako kontzeptuak eta definizioak, baina une honetan farmazian ez dago horrelakorik eta, adibidez, Zalbidek aspaldi idatzitako artikulu honi begiratu bat ematea duzue egokiena, batik bat IV.3 puntutik aurrera:
    http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1056974834

  • Peru Gabirikori: Euskara normalizatzeak esan nahi du euskaldunok egunero diskriminatuta ez sentitzea. Euskara normalizatzeak esan nahi du euskal herritar bati euskaraz zuzentzen garenean “erdaraz, mesedez” ez entzutea. Euskara normalizatzeak esan nahi du Euskararen Herrian euskaraz bizi ahal izatea, erdaldunek hemen erdaraz arazorik gabe bizi diren bezalaxe (baita EH-ko tokirik euskaldunenetan ere!). Euskara normalizatzeak esan nahi du telebistetan, zinemetan, interneten, prentsa eta aldizkarietan euskarazko aukera izatea erdaldunek duten maila berean. Euskara normalizatzeak esan nahi du gure Herrira etortzen diren migrante berriak naturaltasunez euskara ikastea. Euskara normalizatzeak esan nahi du Iparraldean edo Nafarroako Erriberan euskara hizkuntza koofiziala izatea. Euskara normalizatzeak esan nahi du Iberdrola, BBVA, CONFEBASK edo hemengo enpresa handien presidente guztiek euskaraz hitz egitea. Euskara normalizatzeak esan nahi du, hitz batez, benetako berdintasun linguistikoa izatea, euskara eta gure Herriko bi erdarak euskal gizartean maila berean egotea…..Zaila? Utopikoa? Bai, baina aurrera egiteko utopiak behar-beharrezkoak dira.

  • Josu Lavin

    Naziogintza Taldeac dioscu:

    “Euskara normalizatzeak esan nahi du, hitz batez, benetako berdintasun linguistikoa izatea, euskara eta gure Herriko bi erdarak euskal gizartean maila berean egotea…..Zaila?”

    Hau da, espainolaren eta francesaren presencia behin bethicotzen da. Gure Herrico bi erdarac direlacotz!!!

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-22 22:26

    Bi (edo hiru) hizkuntza berdintasunean eremu poliko bakar batean ezinezkoa iduritzen zait.
    Ba ote da etsenplurik munduan? jakin nahi nuke.
    Zeren eta, ezinezkoa bada, utopia izan baidaiteke guretzat amarru edo ilusio larri

  • Josu, “gure Herriko bi erdarak” esaten genuenean gure Herrian hitz egiten diren bi erdarak esan nahi genuen, noski. Inondik inora bi erdara horiek Euskal Herriko berezko hizkuntzak izatea.

  • Peru_Gabiriko 2020-01-22 23:13

    Errespetu guztiarekin, Naziogintza Taldea:

    Zerrendatu dizkidazun definizio-modu horietan guztietan… zenbatek dauzkate oinak lurrean… eta zenbatek begiak izarretan?

  • Peru_Gabiriko 2020-01-22 23:31

    Aurrera egiteko utopiak behar-beharrezkoak direla? Oinak lurrean izatea ere ez duk ba txar-txarra!

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 08:56

    “Normalisazioa” baldin bada 2 edo 3 hizkuntzen arteko “berdintasuna” lurralde bakar batean, Josuk laburbiltzen duen bezala, badut beldurra nekez aukituko duzuela, munduan edo Historian, esperantza eman lezakegun “normalizazio” etsenplurik
    Aldiz bada kasu interesgarri bat. Berrikitan irakurtzen nuen Karmelo Ayestak idatzitako testu interegarri bat, Suitzari buruz, nun Estatu konfederal batean 3 edo 4 hizkuntzek lortzen baitute elgarrekin bizitzen aspaldi danik.Bainan nahiz 3 hizkuntzak ofiialak izan Suitza guzian, hizkuntza bakoitza legez dominantea da bere lurralde propioan, muga zehatz batzuren artean. Eta ohitura hartu dute , adibidez, lurralde alemaniarrean alemanez egitea bainan bietarik bat alemarekin gaizki moldatzen bada frantseduna delako, berdin bada frantsesez, orduan askotan inglesez mintzatzen entseiatzen dira nehor ez desabantailatzeko. Gehienek nahikoa untsa ba omen dakite hizkuntza horretan.

  • Kastillanoa Euskal Herriko inguru batean ERE jaio zen, ez da kanpoko erdara arrotz bat, eta filologo denek dakite hori, baita abertzaleenek ere. Frantsesa, ordea, Euskal Herritik kanpo jaio zen.

    Esaten denean kastillanoa dela “la lengua de Franco”… Ba ez, Galiziara kanpotik joan zen kastillanoa (eta Andaluziara eta…) eta arrotza da Galizian ikuskera historikotik; Euskal Herrian, ez.

  • Pako Sudupe

    Oinak lurrean, baina zerua lortzeko itxaropenez Peru Gabiriko. Mila aldiz esan zuen Txillardegik hizkuntza-eskubide indibidualekin hegaldi kaxkarrak egingo genituela; lurralde eskubideak behar genituela. Sozialki elebiduna den gizarterik ez dago inon, eta ez da posible, nik uste. Baina helburu utopiko hori ez da aldarazi nahi, horren ordezkoa kaxkarragoa izango delakoan.
    Errazena amore ematea da, baina erresistente jarraitu nahi dut.

  • Josu Lavin

    Xakhtec erraiten duena eguia borobila da. Gaztelania gure lurretan jaio cen. Ipharralfeco erdara naturala gascoina içan cen. Francesa, ordea, guztiz imposatua içan da Iraulçaz gueroztic.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 10:23

    xakht
    Ez naiz aditu bat arlo honetan , alta, nahi zintuzket untsa ulertu
    Diozu;
    Kastillanoa “Euskal Herriko inguru batean ERE” sortu zela
    Gero
    ” Frantsesa, ordea, Euskal Herritik kanpo jaio zen”.
    Zer erran nahi duzu?
    Espainolaren sor lekua hurbilagoa zela frantsesarena baino?
    Ala espainola euskal Herriaren barruan sortu zela?
    Ezbaita gauza bera

  • Beñat, kastillanoa jaio zen lurralde batean puska bat Euskal Herriaren barruan duena, Euskal Herriaren mendebaldean.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 10:46

    Josu ez nuen ikusi zure azken iruzkina, eta zuretzat ere galderak baditut
    “Gaztelania gure lurretan jaio cen” bainan noizko gure lurretan.
    Oraiko zazpi lurraldetan? ala lehenagoko eremu euskal edo proto euskadunetan?
    Gero diozu:
    “Ipharralfeco erdara naturala gascoina içan cen, frantsesa , ordea, guziz inposatua..”
    Lehenik ez dakit Lapurdin gaskoiera hain erdara natural izan den sekula. Gainera nola oraiko gure lurretan ez den sortua, segur, suposatzen dut bera ere inposatua izan zitzaigula frantsesa bezala. Beharbada Nafarroako erreinuaren bitartez inposatua .
    Zer deritzozue ?

  • Oraiko zazpi lurraldeetan jaio da kastillanoa.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 10:52

    Milesker xakht
    Konkretuki nun? oraiko Bizkaian?

  • Oraiko Bizkaian eta Araban, sartaldean beti.

  • Jesus jauna! Nolako trebezia gai nagusitik desbideratzeko!

  • Pako Sudupe

    Gaztelania Gaztelan sortu zen latin arruntetik. Nafarroan nafar erromantzea, XV-XVI. mendetik aurrera gaztelaniak ezabatua. Amerikaren konkistaren ondotik, eta bereziki XVIII. eta XIX. mendetik aurrera inposizioz hedatu da Euskal Herri gehienean, eta hori da gogoan hartu beharrekoa. Zer esan nahi duzue? Euskal Herrian, kokagune jakin batzuetan gaztelania aspaldikoa delako geurea dela, eta kontu handiz zaindu behar dugula, eta euskarak ez diola inolako kalterik egin behar, eta abar. Hori mendeetako inposizioari eustea da, bere horretan atxikitzea

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 11:28

    Barkatu Meredith, ene kuriositatea handiegia da, bainan azken galdera bi eta fini! hitza hitz!
    Zer garaian gertatu Castillanoaren sortze hori Bizkaian eta Araban?
    Sortze arai horren aurretik zer zen toki horietako hizkuntza?

  • Josu Lavin

    Gaztelania Gaztelan minço cen lingua romana rusticoa cen.
    Gaztela hau duela milla urthe Naffar Resumari cegoquion Sancho Handiaren demboran. Burgoseco ipharraldean ceuden naffar gazteluec icena eman ceraucoten. Castellaren errannahia “gazteluac” da. Castella honec gaurco Cantabriaco parte batzuc ere harcen cituen costalderaino.
    Castella honetan jaio cen guero gaztelania icenaz eçagutzen den erdara.

  • Gaur egun ‘kastillano’ izena daraman erromantzea jaio zen oraingo Kantabriako sortaldean, oraingo Burgosko iparraldean eta oraingo Arabako zein oraingo Bizkaiko sartaldean. Hori, berriz diot, filologo guztiek dakite eta ez da zalantzazkoa komunitate zientifikoan.

    Jaio aurretik zalantzak dituzte adituek eremu horretan hitz egiten zen hizkuntzari buruz:

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Autrigoi#Jatorria

  • Patxi, honekin guztiarekin esan nahi dudan bakarra da sarri hartzen dela kastillanoa kanpotik etorria balitzaigu bezala, eta ez da horrela.

  • Beñat, gaur egun ofizialki hauek dira kastillanoz idatzitako lehen aztarnak dituzten testuak:

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Valpuestako_kartularioak

    https://eu.wikipedia.org/wiki/Valpuesta

  • Bi galdera, Josu: oraingo Euskal Herriaren mugak nork finkatu ditu?, aspaldikoak dira?

  • Josu Lavin

    Xakht,
    Hemen:
    https://zuzeu.eus/euskara/cantabria-bizcaian/
    demonstratzen dudan beçala, Bizcaia ascoçaz handiagoa cen duela bi mendera arte.
    Gaztelania jaio cen lurraldea Bizcaicoa içan da gutienez sei mendetan.

  • Eskerrik asko.

  • Josu Lavin

    Gaztelania ez da sorcen Gaztela Çahar horretan ecerecetic. Duela mende bat hassi ciren horretan idazten.
    Duela milla urthe Finisterretic (Galicia) Romaraino joaiten ahal cen lingua romana rustican minçatzen eta elkar ulercen.
    Hizcunça hau romatar legionarioec ekarri çuten duela bi milla bat urthe.
    Legionarioec elkarren arteco minçoa cen. Idazteco forma berhecia çuten latino deitzen ceraucotena. Latinoa idazleec berec sorthurico hizcunça litterarioa cen grecoa calcatuz eta copiatuz punctu ascotan. Julio Cesar bera grecoz minço cen Brutus semearequin.
    Naffarroan eta Aragonen romance proprioa ere erabilcen çuten. Baina hauec eta gaztelania hizcunça berbera cen. Erdalqui amiñi bat differenteac, baina euscalquien arteco differenciac ascoçaz handiagoac dira.

  • Josu Lavin

    Duela hamar mende erran nahi nuen, hassi cirela idazten gaztelaniaz.

  • Josu Lavin

    Mundu guztiac daqui, edo jaquin behar luque, gaztelania dela euscal ezpainetan formaturico romancea.
    Halaber, gascoinera ere.
    Duela milla urthe gaztelauec eta gascoinec elkarri ulercen ceraucoten çailtassun berheciric gabe.
    Aragonesec ere mugaz berçaldeco gascoinera ulercen çuten perfectuqui. Orain ez da possible, francesac berea ez den lekua occupatu duelacotz.

  • Josu Lavin

    Joseph Ochoa de Arin, Leiçarraga, Laçarraga eta berce euscal classicoen liburuac originalean iracurriric conturatzen gara nola euscara hori hizcunça hybridoa den, anglesa den beçala. Euscal parteari eransirico romancearen (batez ere gaztelania eta gascoinera) eta latinaren apportationeac ikusten dira ethengabe. Euscalqui minçatuetan ere dirauen tendencia da.
    XIX. mendean sorcen da iraulça nefastoa euscal lettretan. Graphia aldatzen da artificialqui, classicoac ignoratzen dira nahita, eta garbiçalequeria edo sasipurismo lexico eta syntacticoa sorcen da.
    Euscal Herria mende batetic bercera analphabeto bilhacarazten dute gure genio linguistec.

  • Zer lortu nahi dute XIX. mendeko iraultza horrekin? Egongo da helbururen bat.

  • Josu Lavin

    Helburua behin ere ez dut comprenditu. Alboco herrietaric differenciatzea?
    Consequencia, ordea, palpablea da.
    Gaur eguneco euscal textuac ikussiric emaiten du euscara Escandinaviaco hizcunça dela. Dena x, z, k.
    Gaizqui goaz bide horretaric. Haguitz gaizqui.
    Normala ez den hizcunça çail da normalizatzen!

  • Josu Lavin

    Adisquide batec orain igorririco esteca:
    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/17/17001097.pdf
    Cartulario de Santa Maria de Valpuesta.
    Dembora hartaco gaztelaniac cerikussi guti du espainol idazle classicoec aurkezten duten ereduarequin eta gaur egungo gsztelania idatziarequin.

  • Peru_Gabiriko 2020-01-24 10:33

    Atzo ispiracio handico eguna ukhan cinuen, Iosu Lavin.

    Handietan handiena hauxe:

    XIX mendeko idazle mankaburro batzuec bortchaz eçarri çaukuten “graphismo” extravagante hori :x,k,z… Cer debru-guisa dira horiec guciac?? Escandinavia aldetic hona ecarria, gure naffarrera classicoari despit eguinez, non ezbaitugu handic houna bururic berritz goithitzen ahal.

    Arraçoin cinez bikhaina çurea, Lavin iaona, debrien bisaia…

  • Maddi Alvarez

    Oinak lurrean edukitzea aipatzen zuen batek eztabaida honen hasieran…
    Horixe nahi nuen nik, oinak lurrean, zer egin euskara egunero jasaten ari den zanpaketa honi buelta emateko, hori baita idatziaren gaia, ez zuek darabilzuen eztabaida, erabat hutsala euskararen indartzerako!

  • Peru_Gabiriko 2020-01-24 13:09

    Luar
    Hizpide zuzenera itzuliz, zer egin dezakegu zapalketa honi buelta emateko?
    Hona nire ekarpen xumea.
    Oinak lurrean eduki behar ditugu, dudarik gabe, lur hori hainbestetan hotza lehorra eta antzua bada ere.
    Zer nahi dugu, Gasteizko Zeledonen jaitsieran plazako jende guztia euskara batuan irri-zartaka entzutea? Hori ez da gertatuko sekula, Luar. SEKULA. Horren antzeko ametsak burutik uxatu beharrean gaude.
    Nahi ala ez, gure euskara apal xume hau gaztelaniarekin batera elkarbizitza duin bat izatera kondenaturik dago, onik onenenean ere!

    Ez dakit gaztelania gure lurretan noizbait sortu ote zen, baina argi dago, eta hau ezin da eztabaidatu, gaur egun gure artean barne-muinetaraino sarturik daramagula, nahi ala ez.

    Euskarak ez du sekula gaztelania ordezkatuko. Hori da oinak lurrean edukitzea.

    Zer egin menpekotasun egoera honi buelta emateko?

    Nahi baduzue, has gaitezen poliki-poliki zer EZ egin eztabaidatzen. Nire uste apalean, gaztelania vs euskara etsai moduan elkarren oposaketan aurkeztea, ez da biderik inteligenteena.

    Lurralde honetan, elkarren aberasgarri aurkeztu behar ditugu biak. Euskaraz ikasten duen orok, gaztelaniaz gain, beste zerbait osagarri jaso dezan. Gaztelania ederra dela, baina harekin batera, euskarak ere merezi duela kontura dadin.

    Eta bai, arrazoi du Naziogintzakoak. Helburu horretan ETBk ikaragarrizko garrantzia dauka.

    Zer iruditzen zaizu? Agian sinplekeria hutsa da nirea? Izan liteke… Zer dio bestek?

  • Ados, Peru_Gabiriko.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-24 14:58

    Iparraldetik zuen optimismoak inbidia emaiten dit: Bortxatua naiz ene galdera errepikatzera:
    Nun ikusi duzue, munduan, bi hizkuntzen arteko elkarbizitza duina edo berdintasuna eremu berean, jakinez gainera bietarik bat dela Estatuaren hizkuntza ofizial bakarra?

  • Mendebaldetik ere bai, Beñat. Zenbaiten optimismoak harridura eragiten digu askori. Eta ez. Inon ez dago bi hizkuntzen arteko elkarbizitza duinik. Hasteko, ez direlako hizkuntzak elkarbizi behar dutenak, komunitateak baizik.
    Hemen ere ez dago elkarbizitza duinik inon. Ezta Amoroton ere, adibide bat jartzearren. Hemen ordezkapen prozesu bortitz eta azkarra pairatzen dugu, inor gutxik onartu edo aipatu nahi duen arren.
    Amoroton ere, erdalduna nagusi da eta euskaldunak erdarara makurrarazten ditu, horretan erakutsi baitigute (h) hagintari españolek lehenik, eta bertokoek ondotik: makurtzen, menpeko jokatzen.
    Alabaina, (h)agintarien zapalkuntzaren luzearen eraginez, euskaltzale askok ere sinistu du (edo nahi du) borondatezko elkarbizitzaren eta itunaren ipuina, zeinak argazki berean elkartzen dituen Jon Juaristi eta Pachilo supremazista erasokorrak, euskara eta euskaldunak desagerrarazteko ekiten dutenak, lehen lerroko euskaltzaleekin, EAJ “Calatrava” (zubigile erran nahi baita).
    Iruzur konpletoa.

  • Eta EiTB euskararen ordezkapenerako tresna indartsua bilakatu da. Askoz inbertsio handiagoa egiten du euskaldunak erdalduntzeko kateetan (ETB2, Radio Euscañí, Gastea?), euskarazko (eta ez guztiz) kateetan baino.
    Lotsagarria da. Eta negargarria euskalgintzaren eta eragile abertzaleen pasotismoa.

  • Maddi Alvarez

    Zer esango dizut, Peru. Zure lerrootatik honako hitzak nabarmenduko nituzke:
    Euskarari lotzen dizkiozunak: APAL, XUME, (beste zerbaiten) OSAGARRI; Gaztelaniari: EDERRA
    Dena esanda dago!

  • Peru_Gabiriko 2020-01-24 19:23

    Ederrez, hizkuntza guztiak dira eder, ederki erabiltzen direnean

  • Josu Lavin

    2001. urthean Interlingua Romanica iceneco hizcunça plaçaratu guenuen:

    https://sites.google.com/site/parlainterlinguaromanica/que-est-la-interlingua-romanica?authuser=0

    Argui ikusten ahal denez, hizcunça romanicoac Romanica horren aldaerac berceric ez dirade. Hona textu bat:Romanicaz idea bat eguin deçaçuen:

    DECLARATION UNIVERSAL DE LOS DERECTOS HUMANOS:

    Proclama la presente Declaration Universal de los Derectos Humanos como le ideal commun a attinger per totos los populos et nationes, a fin que totos los individuos et totos los organos de la societate, habendo ista Declaration constantemente in mente, se effortien, per le inseniamento et per le education, a disveloppar le respecto a istos derectos et libertates et a promover, per mesuras progressivas de character national et international, lor recognoscentia et lor application universal et effectiva tanto inter los populos de los Statos Membros mesmo como inter los de los territorios sub lor jurisdiction.

    https://es.m.wikipedia.org/wiki/Lengua_rom%C3%A1nica_com%C3%BAn_unificada

  • Peru_Gabiriko 2020-01-24 21:05

    plaçaratu guenuen?? baina nork hori? Horretan ere sartuta al zaude ba?

    Atzoko markak apurtu nahian bazabiltza zaila daukazu, lagun. 🙂

    Eta non daukazue laborateguia?

  • Josu Lavin

    Peru,
    Eguiatan plaçaratu nuen, baina gueroztic lagunçaile asco eduqui ditut.
    Gaztelania ez erabilceco asmoz sorthu nuen eta hala eguin nuen urthe lucetan.
    Gaur egun euscal eta naffar gaiec occupatzen dute nire dembora librea.

    https://parlainterlinguaromanica.blogspot.com/?fbclid=IwAR1TPcXhitlTj2Yw7DOEnHOxKZK4_DzbqCUgeLaxqV2QZPhK8atyVlshqv4&m=1

    Hau leku hobea da.

  • Laborateguia ziurrenik laboreak kontzeko tokia dugu, ez da hala Peru Gabiriakoa? Bestela, izendapen horrek Behe Erdi Aroko usaina dakarkit. Peru Gabiriakoa? Ba al da gure artean horrelako izenik duenik? Izan liteke, zergatik ez. Neronek, ahal izatera, Peru GabiriAko Iputza nahiago.

  • Laburbilduz eta ahaztuz herorrek errandakoa. Flandrian egoera okerragoa zen duela 100 urte, eta gaur egun flandiar guztiak, baita valon askok ere, flandieraz mintzo dira. Finlandian berdin.

  • Josu Lavin

    Nagore,
    Osso gaizqui educaturico euscaldun eta naffar guiçon bat çarade.
    Naffarroaco Cantabriarat udan joaiten naiz gustura.

  • Josu Lavin

    Nagore jaun preciatua,
    Jesarri lassaiquiro, ecen neuc bethi bakea emaiten baitut.
    Amulsuqui

  • Galdera bat dut Gasteiz euskalduntzea ezinezkoa dela dioten horientzat: Israelen gaur egun hebraiera hitz egitea, Jainkoaren dohaintza dela uste duzue?
    Galdera bat dut gaztelania euskal herritarra dela diotenentzat: 1878an Gipuzkoako Diputazioak egindako zentsoaren arabera, gipuzkoarren %97 euskalduna zen, eta %3a “kastellanoa”, Donostia eta Irunen kontzentratua bizi zena. Gaztelania gipuzkoako hizkuntza da, euskararen maila berean?

  • Peru_Gabiriko 2020-01-26 14:27

    Joe, berriz ere hemendik dabil tipo hau eztabaidak pozointzen…

    Ez da lehenengo aldia esaten dizuedana, ZUZEUko moderatzaileok: Nagore horri moztu egin behar zaizkio hegalak. Ez du inoiz ekarpenik egiten. Matraka eman besterik ez…

  • Aspaldi ez dela gauze beretsua esaten zuten Valoniarrek Belgikan, flandiarra baserritarren hizkuntzal zela, ezin zezakeela bete jendarte moderno baten eskakuzunak, Ber gauza Finlandian. Eta egun?

  • Ekarpenik? Zer da, bada, eztabaida? Hiri amen egitea, gabiriarra?

  • Ba Ote-ri.

    Nik argi esan dut kastillanoa jaio zela gaurko Bizkaiko eta gaurko Arabako mendebaldean, besteak beste, jaioterria hori baino zabalagoa baita. Gipuzkoan, ez, eta jatorriz ez da Gipuzkoako hizkuntza; Gipuzkoara kanpotik joan da kastillanoa.

  • Hebreerak estatu bat du, Belgikan nederlanderaz hitz egiren direnak gehiengoa dira estatuan. Ez bata ez bestea ez dira euskararen egoera.

    Azkenez, irlanderak ere estatu bat du, hizkuntza kontuetan ezertarako ere inoiz balio izan ez duena.

    https://www.berria.eus/paperekoa/1863/008/001/2017-12-20/oxigenorik-ez-irlanderarentzat.htm

  • Aurrekoan, “hitz egiten dutenak”, noski.

    “mintzo direnak” idazten hasi, gero aldatu, laguntzailea bere horretan mantendu…

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-27 10:24

    Duela guti izan nitzan San Millan de la Cogollako 2 monasterioak bisitatzen. Bazen andere gidatzaile aditu bat biziki untsa esplikatu ziguna nola Castillanozko eta euskarazko existentziaren idatzizko zantzu zaharrenak horko toki bertan eta garai berean idatziak izan zirela. Erran zuen ere euskarazko marjinako nota famatu haiek idatzi zituena seguraz ere jatorriz Euskal probintzietatik zetorrela seguraz ere.
    Ondo azpimarratu zuen bakarrik zantzu idatziaz ari zela ez eta hizkuntzen ahozko pratikaz.
    Orduan galdegina nion kiskun kaskun nun sortua ote zen beraz espainola.
    Erantzun zuen hori berak ez zakiela eta norbaitek bazakien ere ez.

  • Badakit euskarak ez duela estaturik. Horregatik ekarri dut Israelen adibidea. Inork hitz egiten ez zuen hizkuntza liturgiko erdi-hil bat berpiztu dute, eta gaur egun eguneroko hizkuntza da 8 milioi judurentzat. 100 urtetan egin dute hori. Juduek egin zuten, guk zergatik ez? Ez dugulako estaturik.
    Gorago Peru_Gabiriko-k idatzi zuen Gasteiz ez dela sekula euskaldunduko. Nik hori zalantzan jartzen dut. Argi dagoena da marko autonomiko-regionalista honetan Gasteiz ez dela euskaldunduko. Alderdi batzuek marko autonomikoan euskararen biziraupena ziurtatua dagoela defendatu dute, eta hori gezurra da. Hori bazen Peruk esan nahi zuena, ados nago. Ez dut uste ordea, hori zuenik buruan.
    Ez dakit estatuarekin salbatuko dugun euskara, estatu gabe ziur hilko dugula. Euskararen salbaziorako bide bakarra, izatekotan, estatu propioa dela argi dut. Estatu (euskaldun) bat bagenu, ondo bidean Tutera ere euskaldunduko litzateke bizpahiru belaunalditan.
    Irlanda aipatu duzu, eta egoera historikoa ez da inondik inora konparagarria. 1841ean 6 milioi biztanle zituen, eta “independentzia” deklaratu zuenean (1922) 3 milioira ez zen iristen. Galera hori eremu gaelikoetan gertatu zen gehien bat. Euskaldunok pisu demografiko, politiko, ekonomiko, sozial… dezente handiagoa dugu gurean.
    Belgikan valoiek ez dakite nederlandera, guxtiengoa izanagatik, belgikako estatuak irmoki errespetatzen dituelako komunitateen hizkuntza eskubideak.

  • Kaixo, Beñat.

    Gezurra da San Millan de la Cogollan aurkitu direla kastillanoaren zantzu zaharrenak eta, gainera, haiek ere badakite gezurra dela.

    https://www.elmundo.es/elmundo/2010/11/07/castillayleon/1289123856.html

    Andere gidatzaileak beharbada ez du jakingo non jaioa den kastillanoa, baina argi dago Saturnotik ez dela jausi, ezta Argentinatik ere, ezta Ukrainatik ere, ezta Frantziatik ere, ezta Kataluniatik ere, ezta Asturiasetik ere… Horrela, balizko mugak mugatuz, aditu guztien ondorioa da kastillanoa jaio zela autrigoien lurraldean.

    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/lankidetzan/17/17001097.pdf

    17. orrialdea:

    “El área de Valpuesta pertenecía al territorio de los Autrigones, un pueblo mixto étnica y lingüísticamente, que se extendía desde el “Nerva” (Nervión) hasta Laredo y por el sur hasta Pancorbo; sus ciudades en Alava eran “UxamaBarca” (Osma de Valdegobía, cerca de Caranca y muy próxima a Valpuesta) y “Deobriga” (Puentelarrá o más bien la cercana Cabriana) y en Burgos “Vindeleia” (cerca de Pancorbo), “Virovesca” (Briviesca), “Tritium” (Rodilla), “Segisamonculum” (Cerezo del Río Tirón) y “Salionca” (Poza de la Sal). Los Autrigones limitaban al oeste y noroeste con los Cántabros, al sur con los Turmogos, al sureste con los Berones (celtas según Estrabón) y al noreste con los Caristios, pueblo probablemente de habla vasca, pero con nombre celta. Por tanto, esta zona, en la que más adelante surgirá el dialecto castellano, ha de ser considerada desde el punto de vista lingüístico de filiación celta o al menos muy celtizada, en estrecho contacto por el este con poblaciones de habla vasca, lo que supondría, si no un bilingüismo, sí un considerable aporte de elementos lingüísticos entre ambos territorios.”

    Eta eskerrik asko Josu Lavini esteka bidaltzeagatik.

  • Ba Ote!-ri.

    Bai, estatu bat behar du euskarak. Ados. Euskal Herriko biztanleak, ordea, ez daude horretara jarriak; gutxiengo dira independentistak.

    Zer egin?

  • Euskaldun eta euskaltzale ez-independentistei galdetu, ea zein den euskarak biziraun dezan euren plana. Oraindik ez baitakit zein den euren proiektua. Azal dezatela eurek nola egingo duten marko regionalistaren baitan euskara salbatzeko. Ehundalako dirutzak bideratu dira, marko politikoa ezbaian jarri gabe hizkuntza berpiztera, eta emaitzak direnak dira. Zein da soluzioa? Berdinean segitzea?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-27 17:01

    “Ez dakit estatuarekin salbatuko dugun euskara, estatu gabe ziur hilko dugula. Euskararen salbaziorako bide bakarra, izatekotan, estatu propioa dela argi dut”
    Horretan uste dut arrazoia duzula
    Bainan segidarekin, alegia, esaldi honekin
    “Estatu (euskaldun) bat bagenu, ondo bidean Tutera ere euskaldunduko litzateke bizpahiru belaunalditan”
    Optimistegia aurkitzen zaitut;
    Izan ere Tuterak berak onartuko du iraultza horrek suposatzen duen bizpahiru belaunaldiren koherzizio ezinbestekoa?
    Hain gaizki sentitzen ote dira oraiko beren giro espainolean?
    Odriozolak nunbait errana du euskararen galtzeak ez zuela bueltarik Herri batentzat, egia da Iparraldeaz ari zela ez eta Tuteraz.

  • Josu Lavin

    Neuc daquidan bakarra da ecen euscara vicico dela neu vici naicen artean. Hori da nire ardura principalena.
    Nire etchean euscaraz eguiten da.
    Lagunequin euscaraz aritzen naiz.
    Euscaraz idazten dut.
    Neuc ez dut neure bizcar hartuco, berce euscaldunei dagoquien ardura.

  • Pako Sudupe

    Xakht eta Beñat, Juan Carlos Moreno Cabrerak bere liburu gomendagarri Errores y horrores del españolismo lingüístico liburuan honela dio 52. orrialdean: “Menéndez Pidal y Rafael Lapesa, dos de los mejores conocedores de la historia de la lengua española, afirmaron taxativamente que estas glosas [emilianenses] están en navarro-aragonés, tal como hemos tenido ocasión de comprobar”. Spillu (espejo), muitu (mucho), feito (hecho), geitat, aflarat, aplecat…azaltzen dira.
    Barka Luar gaitik ateratzeagatik ni ere. Oker ez banago, Kike Amonarrizek txostenen bat idatzi zuen ETB euskalduntzeko. Seguru asko tiraderan.

  • Josu, ulertzen dut diozuna, baina hizkuntzak ez dira (soilik) gehigarri pertsonal bat, norberak daramana. Zuk segi euskaraz bizitzen, noski, baina euskararen etorkizuna ez dago zure bizitzari lotua, euskal gizarteari lotua dago, eta konponbideak ezin du pertsonala izan, soluzioak kolektiboa izan behar du.

    Beñat, akaso optimista naiz Tutera ere euskaldunduko dela diodanean, baina begira zer gertatu zitzaion frantsesari, Iraultzaren ostean gobernuak irmoki sustatu zuenean. Henri Grégoirek 1794an egindako azterketaren arabera, 3 milioi “frantsesek” soilik zekiten frantsesa, 28 milioi biztanleko herrialdean. Iraultzaren ostean, hiru belaunalditan frantsestua zegoen Frantzia osoa. Dena den, gaur gaurkoz ia ezinezko ikusten dut zazpi herrialdeen independentzia (ez naiz hodeietan bizi), eta noski, badu zerbait irreala da Tutera euskaldundu batek.
    Azken aldian pentsatzen aritu naiz, eta hemen luzatuko dut galdera, ea zer iruditzen, ez ote duen Gipuzkoak independentzia deklaratu behar, 1794an egin bezala. Azken batean, zer inporta du EH 3+1+3tan, edo 1+2+3+3tan banatua egotea, horietako bat estatu subiranoa izanik?
    Greziako independentzia gerran gertatutakoa ikasgarri on bat izan daitekela uste dut: aro klasikotik, asia txikiko egeo itsasoaren kostaldea eremu greziarra zen, Peloponeso eta Konstantinopla-Istanbul bezalaxe. Iraultzaile greziarrek, behin Peloponeso eta egungo Greziako lurraldeak ziurtatuta zituztela, erabaki bat hartu zuten. Konstantinopla-Istanbul hartu beharrean, asia txikia inbaditzen saiatu ziren, panhelenismoaren izenean. Azkenean, bai asia txikia eta bai Konstantinopla, biak turkiarren esku geratu ziren.
    Analogia historikoa gurera ekarrita, beldur naiz zazpiak batera salbatzen saiatzeagatik ez ote ditugun zazpiak galduko. Iruditzen zait gaur gaurkoz poisible bada independentzia herrialderen batean, hori Gipuzkoa dela, eta Gipuzkoa independente batek gainontzeko herrialdeak mugiarazi ditzakeela zazpi herrialdeen independentzia helburu. Batzuentzat traizioa izango da, baina egia esan, ez diot zentzurik ikusten Gipuzkoak EAEn (Espainiak gure herrian ezarritako banaketa administratibo kolonialean) jarraitzeari, are gehiago EAJk (bereziki Bizkaian) independentzia proiektu politiko bezala baztertu duela gero eta argiago dagoenean.

  • Ba Ote, nola frantsestu du Frantziak herrialdea, zer eginez? Hori bera nahi al dugu Euskal Herriran?

  • Israelgo ereduak ez dizu balio, Frantziakoak ere ez. Esaidazu zuk orduan, euskarari uko egingo diogu eta bakea denontzat?

  • Finlandiera ere estatuarekin berpiztu zen. Beste adibide bat, ez frantsesarena bezain bortitza.

  • Ba, ados nago zurekin honetan: Gipuzkoak lortu behar du independentzia, eta aipatzen dituzunengatik. Errazagoa eta eraginkorragoa da hori Tutera euskalduntzen eta independentziara ekartzen saiatzea baino.

  • Galdera bat dut, Xakht, gipuzkoarra zara?
    Beste herrialdeetako euskaldunen iritzia jakin nahi nuke Gipuzkoaren balizko independentziaren gaiaz.

  • Araban bizi den gipuzkoarra naiz.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-28 12:18

    Ba ote
    Nik behintzat ez dut traizioaren zantzurik ikusten zure hitzetan, baizik eta hausnartzen entseiatzen den Herritar batena, ezbaita guti.
    Asko erran duzu eta ez niz gai aldi bakar batean dena iruzkintzeko.
    Tuteran ezin zara gaur portatu, frantsesek Iraultza denboran egin zuten bezala. Frantzia zen espansioan zen herri indartsu eta inperialista agresibo bat, “Argien ideia”k bere probetxura lotsarik gabe erabil eta desbideratzen zituena.
    Ez gara ez fisikoki kapaz, ez, eta, guziz moralki ados horrela egiteko. Bestetik hori portaera onena litzateke Tuteratarrak oro Espainiolen besoetara igortzeko behin betikotz.
    Hala ere dugu ahantzi behar han ere badirela ikastolak, gu bezain euskaltzaleak eta guzi. Ezin dira abandonatu. haien beharra badugu eta
    Estrategia orokor batean leku bat egin behar litzaiokeela 7 lurraldeko Tutera bezalako eskualdei.
    Duela zenbait hilabete aurreratu nuen kibutzaren hipotesia, arrakasta gutirekin egia da.
    Hala ta guziz, Ba Ote, pentsatzeko ordua da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude