ETB, euskarazko filmak alferrik galtzen
ETB, euskarazko filmak alferrik galtzen
Aspaldiko partez, 2016an ETB atzerriko filmak ematen hasi da euskaraz. Baina noiz eta astelehenetan, gaueko 24:00ak aldera. Nork ikusiko ditu? Ez al da alferrik ematea/botatzea?
Hona hemen 2016an ETBk alferrik eman dituen euskarazko filmak:
- The town. Urtarrilaren 25ean, astelehenean, 23:55-1:55
- Konplituta. Otsailaren 1ean, astelehenean, 23:50-1:55
- Hanna. Otsailaren 8an, astelehenean, 23:45-1:30
- Sare soziala. Otsailaren 15ean, astelehenean, 00:05-2:00
- Hamaseigarrenean aidanez (hau Euskal Herrikoa). Otsailaren 22an, astelehenean, 00:05-1:00
- Shutter island. Otsailaren 29an, astelehenean, 23:50-1:00
- Munduaren inbasioa. L.A. bataila. Martxoaren 7an, astelehenean, 23:50-1:40
.
Berriak esan zigun filmak emateak diru asko balio zuela, atzerriko filmak euskaratu dituztenek lan handia egin dute… Eta hori dena alferrik galdu behar da, film horiek astelehenetan gauerdian emanez?
Zergatik?
ETB, euskarazko filmak alferrik galtzen
EITB-k eta eusko jaularitzak euskara bultzatzearena ematen du derrigortuta edo gogo txarrez egiten duela. Inork ere ez du ikusiko eta gero esatera ez dala rentablea eta zinema euskaraz ez degula gogoko etab.
Bada, ni oso gustura ikusten ari naiz Zinez programaren barruan, askoz ere ordu txukunagoetan, ematen ari diren filmak. Eta lasai, ordu txikitan emandako horiek errepikatuko dituzte berriro, berandu baino lehen, eta behin baino gehiagotan ;-).
Eta bitartean gaur 22:00 etan Mocedadesen kantaldia…
EITB arma estrategiko bat da. Espaiñiak kontrola nahi zuen kosta ala kosta eta betiko kolaborazionisten (pnv) da gaurko akonplejatuen (ezker abertzalea) laguntzarekin lortu du.
Kaka ikusteko, hobe beste edozein kate.
Nik ahal dudan guztia ingelesez ikusten det, nire munduarekiko ikuspegia aldatu du, hona euskeraz kaka iristen zaigu eta españolez zensura, ikusiko bazenute bai albistegietan bai beste programetan ze senzura dagoen españian, Alemanin,Ingalaterran, EEBB etan,ematen dituzten albisteak, haiek beste mundu batetan daude, badakite mundu mailan zer gertatzen den, gu hemen euskerazko medio kolaborazionistetan eta españiako medioetan ingenuitate ta ignorantziazko uharte batetan gaude.
EEBB?? CNN, FOX eta enparauak. Erreferentzia bikaina zentsuratik ihes egin eta mundu ikuspegia zabaltzeko.
Bai kaka bat izango dira CNN, FOX etab, baina ikuspegi zabala izan nahi baduzu ezin duzu begi bat itxi ezta?
Aspaldi ikasi zuten espaniarrek eta kolaborazionistek EITB euskalduntzeko herraminta hona dela.Zenbat gazte erdaldunek ikusten zuten Dragoi Bola euskeraz?? EH ko gazte GUZTIEK.
Hori ezin da berriro gertatu, beraz 6 urtetik aurrera erdalduntzea EITB ren zeregin nagusia da.
Zorionak EITB, ez etorri nire herrira, ez zarete ongi etorriak .
oso ondo
Gaur, 22:00etan, “Bypass”. :))
Asteko bigarren filma, “Izaki basatien lurraldea”, gauerdian. :((
oso ondo
EITB iada ez det ikusi ere egiten, gerra batetan etxaiari bere hizkuntzan idazten zaizkion panfletoak bezalakoa da guretzat.
Eguraldi sailean jartzen duten post “patxi” lopez garaiko mapa kamuflatua bezela.