estortsio

estortsio – 

Euscal Hizcunçaren Academiac honetara dakar definituric hitz international hau:

estortsio
iz. Zuz. Mehatxuak edo indarra erabiliz norbait hertsatzea, dirua edo bestelako onuraren bat lortzeko helburuz. Zenbait enpresabururi estortsioa egitea leporatu diote alkateari. Diru-estortsioa.

Euscal gazteec hitz hau extortion edo extorsion forma pean ikassi behar dute gure inguruco hizcuncetan

en: extortion

fr: extorsion

es: extorsión

extorsio ez dute onçat eman. Francesetic edo espainoletic hurbilegui, nombait!

Euscaraz extorsione edo extortione içan litequeenic ere burutic passatu ez, academico jaun andreei.

Cer apportatzen derauco estortsio hitzac euscarari?  Inferioritate complexua berceric ez bada!!!

estortsio

NAFFARRERA

9 pentsamendu “estortsio”-ri buruz

  • Ekainaren 2an, BERRIAn, Ramon Saizarbitoria idazle bicainaren hitzac:

    «Beti uste izan dut euskara salbatzekotan, desagertzeko arriskuan baitago, bikaintasunari eta prestigiori lotuta izango daitekeela bakarrik, ez baserritarkeriaren eta jatorkeriaren bidetik».

    «Bata, nire lehendabiziko nobelan erabili nuen gaia, abortua alegia, mende erdi ondoren gai eztabaidagarria izaten jarraituko zuela; bestea, mende erdi ondoren, euskara batua mesprezatuko zuen jende gaztea egongo zela. Zin dagizuet hobeto ulertzen ditudala, besterik gabe, nagikeriaz euskara abandonatzen dutenak, jatorkeriaz, harrokeriaz beren bailarako edo mendi puntako ‘euskerie’ aldarrikatzen dutenak baino».

    Video, rugby edo extorsio idatzi beharrean, bideo, errugbi eta estortsio idazteac cein prestigio, cein bicaintassun emaiten derauco euscaldunen hizcunçari?

    ‘euskerie’ defenditzea gaizqui dago eta estortsio idaztea ongui?

    Ez dut ulercen! Ez dut ulercen ahal!

    Adeitassunez

  • Elcanoco Liçarragac extorsio erabili luque eta Leiçarragac extorsione edo extortione.

    estortsio forma deformatua erabilceac calte berceric ez derauco eguiten euscarari. Calte içugarria!

  • Ezin toleratuzkoa da, toleraezina da, hau da, intolerablea da alde guztiz eta zeharo, euskaraz estortsio, errugbi eta bideo, hiru adibide triste aipatzeagatik, idatzi behar izatea, extorsio, rugby eta video idatzi beharrean, europar normalen gisan. Intolerablea da horretara kondenatzea gure herria, gure gazteak, gure etorkizuna.
    Aski da gustu txarreko txantxa hauekin, graziarik gabeko broma hauekin!
    Nora eraman nahi gaituzte Euskaltzaindiak eta Euskal UniBerTsitateak?
    Euskara prestigiatzen al dute honela?
    Bikaintasunera eramaten al gaituzte erabaki lotsagarri eta lotsagaldu hauek?
    Ez, ez gaituzte normaltzat hartzen. Agian ez garateke normalak. Ez dakit.
    Esan bezala, intolerablea da alde guzti guztietarik.
    Adeitsuki

  • Graziarik gabeko broma baino greziarrik gabeko broma dela esan daiteke.

  • Demagun, suposa dezagun, memento batetakotz, ezen euskaldun guztiok /estortsio/ ahoscatzen guendukeela, ez baita egiatan hola. Honek baimena emanen liguke estortsio idatz genezan?
    Ez, inola ere ez.
    Hitz hau ez da Orotariko Euskal Hiztegian agertzen. Ez da euskal hitz patrimoniala bilakatu, hitz guztiz internazionala da, rugby eta video bezalaxe, hala ere. Beraz, gure gurea.
    Honelako hitz baten kasuan atxiki behar dugu idazkera internazionala, barregarri eta negargarri ez gertatzekotan munduaren aurrean.
    Adeitsuki

  • Euskahaldun 2022-06-07 13:53

    Tira Josu, dramatismo gutxiago mesedez. Euskararen gainbehera ez da zuk aipatutako nimiñokeri hoiengatik izango, kolonoek euskara derrigorrezkoa ez den bitartean ikasteko asmorik batere ez dutelako baizik. Euskaltzaindiak hainbat eta hainbat batzordeetan adostutako arauak dira eta euren arrazoiak izango dituzte. Baina gustatu ala ez arau batzuk ezarri dira eta on gutxi egingo dio euskarari berekasa edozein kontestutan sudur puntan jartzen zaion eran hitzegin edo idazten duen horrek. Hortan datza prestigioa.

  • Dramatismoa?
    Ea cein colono convencitzen duçun çuc estortsio, bideo eta errugbi idatz deçan!
    Othoi!

  • Euskahaldun 2022-06-07 18:23

    Çuc çure naffarera classicoarecin baino gehiago seguru!

  • extorsio(ne) / extortione, rugby eta video idaztea ceharo normala da.
    estortsio, errugbi eta bideo idaztea ceharo suicida da.
    Explicatu behar ukaitea ere!
    Erabaqui nefastoac dirade.
    Adeitsuki