Eskolak ez du D ereduan ere euskalduntzen, egoera kritikoa da
Eskolak ez du D ereduan ere euskalduntzen, egoera kritikoa da –
Hezkuntza Legearen aferan izan ditugun azken aldaketekin kezkatuta, txio-kate bidezko hausnarketa egin du Galder Gonzalezek, azpira dakarguna:
.
Gaur #HezkuntzaLegea|rekin gertatu dena hain da larria, nire Twitter pixkanaka utzi eta hariak ez egiteko erabakia izoztuko dudala. Ze oso larria da. Ea azaltzerik dudan.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Orain dela 25 urte jada konturatu ginen hezkuntza mugimenduan genbiltzanak (garai hartan ikasle mugimenduan nengoen) ereduen politikak porrot egin zuela.
Horren inguruan jada hitz egin nuen hemen, beraz hurrengo pantailara: https://t.co/eQZwZfH5Ph
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Gauza da aukera zabaldu zela, lehen aldiz Buesa hezkuntza sailburu izan zenetik, berak ezarritako logikari buelta emateko.
Ereduak baino, helburuak.
Eta helburua ez nolanahikoa: B2 lortzea euskaraz ikasle guztiek.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Une honetan egoera kritikoa da. EAEn gehiengoak D eredua hartzen du hezkuntzarako, baina eskolak ez du D ereduan ere euskalduntzen. Ikasleak, baita D eredukoak ere, gaztelaniaz ari dira eskolan. Unibertsitatera iristen dira euskaraz bi esaldi jarraian esaten jakin gabe.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Ez nago exageratzen. Azken sei urteotan unibertsitatez unibertsitate aritu naiz, eta karrera guztietako (literalki) ikasleak ezagutu ditut. Euskaraz galdera bat egiteko gai ez diren ikasleak daude euskaraz matrikulatuta unibertsitatean.
Baita irakasle eskoletan ere.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Hau da, etorkizunean ikasleen irakasle izango direnek ere ezin dute hitz egin euskaraz, nahiz eta bizitza osoa eman duten D ereduan.
Ez badidazue sinisten, galdetu zuen inguruan duzuen unibertsitateko edo batxilergoko irakasle bati.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Bazegoen aukera leiho txiki bat honi buelta ematen saiatzeko. Saiatzeko… ze agian ez zen lortzen. Agian ez dugu lortzen.
Euskaraz hitz egin dezakeen azken belaunaldia nahi ez badugu behintzat.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Kontsentsu zabala zegoen hezkuntza komunitatean, hezkuntza sareen artean, baita alderdi abertzaleen artean ere. Eta jokatzera atera zen EH Bildu, nik uste kalkulua erratuz. Pentsatuz partida guztiz irabazita zegoela, eta ez zela gogorarazi behar zer zen jokoan zegoena.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Ze tarte horretan agertu dira beste eztabaida batzuk, oso interesgarriak direnak, eta heldu beharrekoak; baina ez ziotenak erantzuten galdera garrantzitsu bati: prest al gaude hau izateko euskaraz ikasiko duen azken belaunaldia?
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Eta EH Bildu dedikatu da beste eztabaida horiek irabazten saiatzera, galduz partidaren erronka. Galduz xake-jokoko erdialdea. Presionatu gabe aurrean. Baloia alde batetik bestera nola zihoan begira, pentsatuz eztabaida horiek bideratuta bestea irabazita zegoela. Eta EZ.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Gaur Urkulluren gobernuak hartu duen erabakia ez du soilik euskararen biziraupena jokoan jartzen. Beste hipotesi bat ere bertan behera uzten du: posible dela abertzaleen artean minimo batzuk adostea.
Hipotesi hori ere bertan behera utzi du.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Aukera bat zegoen. Zubia erre du. Eta orain ez dut uste inork nahi duenik zubi hori berreraiki.
Bitartean, azken belaunaldiak jasoko ditu euskaraz bi esaldi sortzeko gai ez diren irakasleak gelan, profesionalak Osakidetzan, zaintzaileak geriatrikoan, ingeniariak lantokian.
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) October 3, 2023
Azaleko argazkia: Hala Bedi.
Eskolak ez du D ereduan ere euskalduntzen, egoera kritikoa da