“Errementari” Netflixen euskaraz, gaurtik
“Errementari” Netflixen euskaraz, gaurtik –
Berriak dakar gaur: Errementari Netflxen dago euskaraz ikusgai gaurtik. Handia eta Errementari dira egun Neftlixen euskaraz ikus daitezkeen film bakarrak. Garain batean Planet 51 ere ikus zitekeen euskaraz, baina jada kendu dute.
Kasualitatez, Hispanitatearekin batera zinema euskaraz ikusteko eskaintza ederra iritsi zaigu. Netflixekoaz gain, hona hemen zinema aretoetan euskaraz ikus daitezkeen filmak:
.
Horman erlojua duen etxea
Smallfoot (euskaraz)
Gure oroitzapenak
Black is Beltza
Oreina
.
Aukeratu euskarazko bertsioak. IKUSI ZINEMA EUSKARAZ!
Horman erlojua duen etxearen trailerra
Eta, euskara ikasleendako baliagarri, euskarazko azpitutuluak aukeran.
Netflixek pelikula honetan euskarazko azpitituluak jartzen ditu? Dvd-k behintzat ez ditu. Horrela balitz, albiste ona, baina, gainerako film eta serietan ere jarriko balitu… Berri mundiala!!!
Ongi segi Nafarroan!
Aspaldiko artikulua izanik ere, hau berria da:
Guillermo del Torok “Errementari” filmaren publizitatea egin du
https://twitter.com/RealGDT/status/1083207125151580160