Eroskiri komunikazioak euskeraz eskatu
Eroskiri komunikazioak euskeraz eskatu –
Eroskiri komunikazioak euskeraz eskatu eta tabernetan 10 zentimoko deskontua ala saria!
Apirilaren 26an, ostegunean, lagun edo familiarekin egiteko proposamena:
a) Eroskin: euskerazko etiketajea ondo ez duten produktu zuriak kutxazainei utzi, gaztelerazko deskontu-baleekin batera.
b) Tabernetan deskontua ala saria
- Deskontua: 5 zentimo gutxiago ordaindu euskeraz ahoz egiten ez digutenean beste 5 gutxiago prezioak, oharrak… euskeraz ez daudenean. Guztira 10 zentimo gutxiago.
- Saria: Ahoz euskeraz artatzen bagaituzte 5 + eta prezioak, oharrak… euskeraz badaude 5 , hau da, 10 zentimoko eskupekoa, dena gure hizkuntzan eskaintzen digutenean.
Gurekin egin nahi baduzu, zatoz apirilaren 26an, 18:00etan, Eibarko Eroski handiko goiko aparkalekuko sarrerara. (Info: www.biltzarre.eus).
.
Euskaldunok ez gara 2. mailako bezeroak!!!!!
Izioki taldeak euskeraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du, beste gauza batzuen artean. Gure hizkuntza, 40 urteetako autonomismoa eta gero, ez dugu zabaltzen lortzen eta egunero erdera nagusi ikusten dugu nonahi. Erantzule asko dago baina askotan, bertoko enpresak edo negozioak dira euskerari barre egiten diotenak.
Eroski adibide bat da. Bezero euskaldun fidelei esker merkatu handia lortu du baina gero ogi apurrekin itzuli dio herri honi berarengandik jaso duena. 40 urteetan ez da gai izan bere produktu zurien etiketaje osoa, tiketak, errotulazioa… gure hizkuntzan egiteko. Bertako langile askok, euskeraz egiten badiezu ere, erderaz erantzuten dizute, inolako begirunerik eta oinarrizko arreta egiteko gaitasunik gabe, etxera askotan publizitate pertsonalizatua gaztelera hutsean bidaltzen dizute…
Bestalde, tabernena beste mundu bat da baina leku askotan gero eta euskera gutxiago ikusten da prezio eta idatziko agirietan, eta gero eta indar gutxiago egiten dute zerbitzariek euskerazko arreta berma dezaten. Eta horren aurrean euskaldunok erantzun behar dugu. Horregatik hilaren azken ostegunetan Iziokik ekintza bat proposatuko du, 2. mailako herritarrak ez garela aldarrikatzeko.
Apirilean Eroskik Matienan duen zentrora joan, hartu etiketajea euskeraz osorik ez dituzten produktu zuriak eta kutxetan utzi genituen, deskontu baleekin eta tiketarekin batera: Eroski ala Vendoski (egindakoaren bideoa). Eroskiri-aski-dela-esango-diogu-euskerarekin-atzerantz-doa-eta: Eroskira bidalitako gutuna
Ostegun honetan, hilaren azken ostegunean, gauza bera egitera gonbidatu nahi zaituztegu, hau da, joan edozein Eroskitara lagunekin edo familiarekin eta euskeraz ez dauden produktu zuri batzuk hartu (adi egon, batzuetan izena besterik ez dago euskeraz, beste batzuetan informazio pixka bat lau hizkuntzetan dago euskeraz barne -%20-30 inguru- eta produktu gutxi batzuetan dena euskeraz dago) eta gero kutxazainei utzi, esanez, ez dutela euskal legea betetzen, produktu ilegalak direla, euskeraz bizitzeko eskubidea dugula.
Horrez gain, egun berean beste ekimen bat ere egiteko adoretu nahi zaituztegu: tabernetara poteatzera joanez gero, ostegun horretan tabernariei euskeraz egin eta gure hizkuntzan artatzen ez bagaituzte ordaintzeko orduan esan 5 zentimoko deskontua egiteko, erdaldunei ematen zaien baino zerbitzu kaxkarragoa ematen digutelako euskaldunoi. Hau askotan gertatzen da dendetan, produktu bat ondo ez badago, deskontua aplikatzen dute. Ba hemen gauza bera.
Eta idatzizko gauzak (prezioak, oharrak…) euskeraz ez badaude, beste 5 zentimo gutxiago deskontatzeko. Hau da, ahoz eta idatziz gazteleraz artatuz gero, 10 zentimo gutxiago ordaindu. Tabernaria ados ez badago, hau da, bezero guztiak modu berean tratatzeko prest ez badago, atera ondorioak.
Bestalde ahoz euskeraz artatuz gero 5 zentimoko eskupekoa ematea ere proposatu nahi dizuegu, tabernariei eskertzeko. Eta dena idatziz euskeraz badago beste 5 zentimoko eskupekoa. Hau da, gure hizkuntzan normal artatuz gero, 10 zentimoko eskupekoa ematea.
Jatetxeetan askotan eskupekoa uzten da. Ba, ez litzateke hobeto ematea osorik euskeraz artatzen gaituztenean? (eta janariarekin pozik geratzen bagara noski). Izan ere hizkuntza bada zerbitzu bat baloratzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpidea.
Erakundeek ez gaituzte babesten.
Euskeraren etorkizuna, berriz ere eta betiko lez, euskaldunon esku dago.
Biltzarre-Izioki. 2018ko apirilaren 23an
Beste aukera; euskaraz zuzendu eta ahaleginik egiten ez badute, ez erosi eta adierazi ez duzula erosiko. Arrazonatuz eta irribarre batekin ahal bada. Ze gorrotoa ez da lortu behar.
Batzuetan, hobeto da irakatsi: perdon se dice barkatu, egun on significa buenos dias…
Si lo dices, te lo agradecemos. Eskerrik asko.