Erdaltzale amorratua

erdaltzale amorratua – 

Euskaltzaindiaren Hiztegia:

erdaltzale
adj. Erdararen euskararen baino zaleagoa dena. Euskaldun erdaltzaleaElizgizon erdaldun edo erdaltzaleakErdaltzaleago direla neskatxak mutilak bainoHar dezagun, adibidez, Leizarraga erdaltzale amorratua.

erdaltzale amorratua

Erdaltzale amorratua? Nor eta Joannes Leiçarraga?

Baina nola eduqui daitequeen honelaco aurpegui gogorra eta hain lotsa guti eracutsi!

Eta norc erran çuen, bada, “Leizarraga erdalzale amorratua” cela?

Ez daquiçue? Bai, erranen derauçuet: Koldo Mitxelena edota Luis Michelena delaco batec utzi çuen holaco perla hori idatziric.

Penagarria eta penagarriac!

erdaltzale amorratua

NAFFARRERA

9 pentsamendu “Erdaltzale amorratua”-ri buruz

  • Holaco eritzi merkea botatzen duena ecereztatua gueratzen da niretacotz behin bethicotz. Lotsagaldua!

  • Michelenac 1964. urthean, erdalzale amorratua deitzen derauco Joannes Leiçarraga naffarrari.
    Are latz eta graveagoa da oraino aiphu hori eguitea “Euskaltzaindiaren Hiztegia”n. Barkaecina, nire ikuspunctutic.
    Ken deçatela berehala gueçur itsussi eta malçur hori hiztegui academicotic!

  • Eta harriduraz dakussat orain ecen “Orotariko Euskal Hiztegia”n ere aguercen dela naffarreraren aitaren aurkaco irain lazgarri hori!

    erdaltzale.
    erdeltzale (AG 975).
    Aficionado al erdara o a los ‘erderismos’. v. erdarazale.
    Bizkattarr ona bazara, ta ez erdeltzalia, bai euzkeltzalia, abegi zabala emongo dautsozu ingurti oneri. AG 1019. Gauza guzien tegia, edo gaurko eguneko erdalzaleak esango luketen bezela, zentralizazioa . Urruz Ezale 1899, 12b. Euzkeraz ari dan erdalzaleak, bear dituan euzkerazko itzak billatzen nekea eta eragozpena izaten dulako, errezenera jotzen du. Ayerb EEs 1914, 230. Andra erdeltzalen bat / Badaukazu, gixona, / Ta nai botso umiai / Jarri erdel-ixena. Enb 200. Baña biotzez euskera itxita / erdera maitatzen gabiz, / olango euskaldun erdelzalia / obe zan jaio ez balitz. BEnb NereA 87. Euskaldun erdalzale, / nun dek ik biotza, / orrela baztartzeko / amaren izkuntza? NEtx LBB 322. Euskaldun erdal-zale oiek ez dezute errurik txikiena izango. Ataño TxanKan 18. Har dezagun, adibidez, Leizarraga erdaltzale amorratua. MEIG VI 180.

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia:

    erdaltzale. adj. Erdararen euskararen baino zaleagoa dena. Euskaldun erdaltzalea. Elizgizon erdaldun edo erdaltzaleak. Erdaltzaleago direla neskatxak mutilak baino. Har dezagun, adibidez, Leizarraga erdaltzale amorratua.

    Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian:

    erdaltzale. izond. (1914; erdeltzale *1896, 1897; erdarazale 1879). Erdararen euskararen baino zaleagoa dena. Euskaldun erdaltzalea. Elizgizon erdaldun edo erdaltzaleak. Erdaltzaleago direla neskatxak mutilak baino. Har dezagun, adibidez, Leizarraga erdaltzale amorratua.

    Ibon Sarasola da, jaquinaren gainean eguinic, aiphu horren behin eta berriz aiphatua içanaren erançunquiçunduna.
    Errudunac, ordea, itsuqui obeditu deraucoten “euskaltzain” guztiac.

    Adeitsuqui

  • Hamasei careto hasserre!
    Persona bakar batec marcatzen ahal ditu, incognito modura sarthuric behin eta berriz. Telephonotic beretic eguiten ahal den trampa eta iruçurra da.

  • Ni amorratu eguin nau, amorraraci nau, Ibon Sarasolaren jucutria ethengabeac. Cikin jocatze malçurra!
    Adeitsuqui

  • Irainçaileac Michelena eta, oroz gain, Ibon Sarasola içan dira. Sarasolac classicoac eta euscalquiac gorrotatzen ditu, nahiz eta bera incapaça den euskara batua ahoz erabiltecotz.
    Adeitsuqui

  • Anso VI.a Jaquitunac, Iruñeco eta Naffarroaco regueac:

    Lingua Vasconum Lingua Navarrorum Est:

    Euscaldunen hizcunça naffarren hizcunça da.
    Euscara naffarrera da.
    Hizcunça bat eta bakarra.

  • Euskaltzaindiac kendu berri du Leiçarragaren aiphu desegoqui hori.
    Bravo! Milla esquer bihotz bihotzetic.

    Orain:

    adj. Erdararen euskararen baino zaleagoa dena. Euskaldun erdaltzalea. Elizgizon erdaldun edo erdaltzaleak. Erdaltzaleago direla neskatxak mutilak baino.

    Adeitsuqui