Erantzukizunez
Erantzukizunez –
Igandean hurrengo lau urteetan Nafarroako hizkuntza-politikan eragin handia izango duten Parlamentuko kideak hautatuko dira.
Ezjakintasuna nagusi da Nafarroan; inkestek aukera desberdinak erakusten dituzte; urduritasuna non-nahi eta zenbat-nahi.
Eta, geu ere zurrunbilo horretan gaude. Izan ere, badakigu igandeko emaitzek hurrengo hilabeteetako gure jardunean eragingo dutela. Parlamentu berriaren zein Gobernu berriaren osaerak, eta horiek garatuko dituzten politikek, birposizionatzea eskatuko digute.
Azken egunotan behin eta berriz esan dugu erantzukizunez jokatuko dugula hurrengo legegintzaldian, baina argi gera dadila erantzukizunez jokatzea eskatuko diegula eratuko diren Parlamentu zein Gobernu berriei.
Eta, argi dugu, emaitza edozein delarik ere, herri gogoak indartsu jarraituko duela, orain arte bezala, euskaraz bizi ahal izatea posible izan dadin lanean. Horretan ez dezala inork zalantzari izan. Ez, horixe!
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko maiatzaren 21ekoa]