Epaileen euskarafobia, haien aurrean arbuiatuta

Epaileen euskarafobia, haien aurrean arbuiatuta –

EPAILEEN EUSKARAFOBIA, HAIEN AURREAN ARBUIATUTA

70 lagun inguru bildu gara gaur Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean epaileen euskarafobia gaitzesteko.

Zizur Nagusiko Udalak obretako lanpostu batean ezarritako profil elebiduna Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak baliogabetu zuen. Horrek profil elebidunak jartzeko Udalaren ahalmena bertan behera uzteaz gain, euskaldunok Administrazioari euskaraz zuzentzeko eskubidea murriztu zigun, Udalaren ahalmen hori eta gure eskubidea Euskararen Legeak aitortzen baditu ere.

Hau gertatu da Zizur Nagusian, aurretik Euskal Herrian beste leku askotan gertatu den bezala, euskaraz ez dakitenen ustezko diskriminazioaren aitzakiapean, Eskualdeetako Hizkuntzen Europako Gutuna kontuan hartu gabe.

Eraso honen aurrean epaileen egoitzara gure arbuioa eramatea beharrezkoa iruditu zaigu. Epaileek kaltetutako hiritarrak izan bagarela noizbait kontura daitezen.

Baina ba ote dute haiek horretaz jabetzeko ahalmen hori?

ZIZURKO EUSKARA TALDEA, HIZKUNTZA ESKUBIDEEN BEHATOKIA, EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA, EHE, ELA, LAB, STEILAS, ZIZUR NAGUSIKO GEROA BAI ETA ZIZUR NAGUSIKO EH BILDU

Epaileen euskarafobia, haien aurrean arbuiatuta

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude