Epaileak Berriobetiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz
Epaileak Berriobetiko Udalari –
Epaileak Berriobetiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz
18/1986 Euskararen Legeak eremu mistorako hau dio:
“Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko.
Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatutako administrazioek honako hau egin dezakete:
a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.
b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea”.
Berriobeitiko Udalak ahalmen hori erabili zuen eta zenbait lanpostutan euskarazko hizkuntz profila jarri zuen. UPNko kide baten helegite baten ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak zenbait lanposturen kasuan ezabatu zuen: Idazkariaren, kontu-hartzailearen, aparejadorearen, gazte-teknikariaren eta aguazilen lanpostuetan.
Udalaren helegitearen aurka, Administrazioarekiko Epaitegiak berretsi du orain hizkuntz profilak ezabatu izana. Auziaren kostuak, gainera, Udalak ordaindu behar ditu.
Antza denez, lanpostu horiek ez dira egokiak euskara erabiltzea bermatzeko. Epailearen ustez, lanpostu horiek lortuko dituztenek ez dute lanean behin ere hitz eginen hurrengo 30 urteetan Berriobeitiko herritarrekin, itxialdian, konfinamendu bete-betean lan eginen omen dute.
Legeak Administrazioei ematen die ahalmena hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko, baina epaileak ahalmen hori kendu egiten die. Berriz ere botereen banaketa klasikoa apurtu egin dute. Legea aplikatu beharrean, demokratikoki aukeratutako ordezkarien gainetik kokatu dira berriz epaileak.
Bada garaia euskaldunok eta euskaltzaleok erreakziona dezagun, epaileen aurrean erabat babesgabe gaudelako eta konturatzen ez garela ematen du.
Epaileak Berriobetiko Udalari hizkuntz profileko lanpostuak zehazteko ahalmena kendu dio, botereen banaketa berriz urratuz
Ez garela konturatzen, bai, hori da egia, Joseba. Lozorroan gaude. Ez, lozorroan ez, lorian gaude.
Maldan behera.
Hala ere, Joseba, ez etsi, nork daki, halako batian iratzartzen hasiko gara.