Enplegu publikoa Nafarroan, euskara eta “errelatoa”
Enplegu publikoa Nafarroan, euskara eta “errelatoa” –
Nafarroan, deialdi publiko gehien-geheinetan euskara ez da ez asko ez gutxi baloratzen: ez da baloratzen. Deialdi gutxi batzuetan balioesten da, gehienetan Osasunbidean, baina halakoetan alemanaren, ingelesaren eta frantsesaren azpitik.
Eta, hala ere, UGTk, CCOOk, APSk, etab., lortu dute horri buruzko “errelatoa” nagusitzea, alegia:
ASTAKERIA DA GOBERNU HONEK ZENBAT BALORATZEN DUEN EUSKARA.
Zertan oinarritzen dira? Euskarari buruzko ustezko foru dekretu batean. Baina ez dago batere argi ez noiz onetsiko den foru dekretu hori, ez zer edukirekin, ez noiz aplikatuko den, ez zein lanpostutan, ezta hortik aurrera euskarak beti alemanak baino gehiago balioko duen… Garbi dagoen gauza bakarra da deialdi gehien-gehienetan orain arte bezala euskara ez dela batere baloratuko.
SUP eta Sindicato Médico de Navarra izan dira festara batu diren azkenak:
Baina ez da harritzekoa haien “errelatoa” nagusitzea. Hezkuntzako zerrenda bakarraren gaia kenduta, inork ez die aurre egiten, inork ez du beste kontakizunik sortzen. Ez Gobernuak, ez ELAk, ez LABek… Haiena da bertsio bakarra.