Enplan nazkagarri hori
Enplan nazkagarri hori –
Asteburu honetan, San Fermin Txikito. Sanferminetako egun batean igo ginen Iruñera, baina enplan lasai, bermuta hartzera, kroketa bat, marianito, baina azkenik luzatu ginen eta beste pintxo bat eta eskuetatik joan zaigun, enplan marianito bat bestearen atzetik. Okerrena giri bat, australiarra edo amerikar horietako bat, hasi zen enplan holligan, nahi zuela Nabarreriako Iturrira igo, enplan, nahi dudana egiten dut nik eta botatzen badut hartuko nauzue, eta guk enplan, aber, ez izan tontolaba, oraingoa ez da iturri bera, ez zaitugu hartuko, zu ez zara hemengoa, ez dakizu jandeak paso egiten duela horretaz eta bera enplan eeeh banoala! Giriekin, beti berdin. Eta gero, gin-tonikak, baina enplan infantila e!; ze gustura! Eta orduan, pues, beste bat, enplan limoiarekin eta guzti. Gero, arratsaldean Katakraketik atera ginen kalera eta elektrotxaranga bat, enplan musika a tope eta gero ikusi genuen antitaurinoak zirela, enplan jendea buruan adar gorrirekin eta zezen bat, enplan mozorro eta ez gara rollo horretakoak baina tira, parranda, pues parranda.. eta hori bazkaldu gabe, bueno bi pintxo enplan azkar eta kitto. Eta Kale Nagusian ginela agertu ziren giri batzuk, enplan eeeh atomarporkulo, eta sartu ziren erdira eta hasi ziren sangria botatzen gora, enplan txupinazo edo zer-dakit-nik! Eta azkenik hitz egin nuen haiekin, enplan lasai, benga, ez duzue ikusten jendeak ez duela hori egiten ja, kontrolatu pixka bat, ari zarete denak zikintzen… baina enplan pasatua… enplan nazkagarri. Eta asteburu honetan, San Fermin Txikito.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko irailaren 17koa]