Emun Aholkularitzak lan poltsa osatu nahi du
Emun Aholkularitzak lan poltsa osatu nahi du
EMUN Aholkularitzak lan poltsa osatzeko deialdia egiten du. Beharrak:
1.-EUSKARA PLANAK GARATZEKO TEKNIKARIAK
2.-PARTE HARTZE PROZESUAK BIDERATZEKO TEKNIKARIAK
.
.
Eskakizunak eta konpetentziak:
• Lizentziatua izatea.
• Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea).
• Euskara planetarako: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea.
• Parte hartze prozesutarako: parte hartze prozesuetan esperientzia edukitzea.
• Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea.
• Komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
• B1 gidabaimena edukitzea.
.
Baloratuko da:
• Hizkuntzen ezagutza (4.HE, ingelesa, frantsesa, katalana,…).
• Parte hartze masterra edo baliokidea.
• Emakume eta gizonen berdintasunerako masterra edo baliokidea.
• Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna.
• Talde lanean aritzeko gaitasuna eta jarrera.
• Hiznet eginda edo egiten egotea.
Probak, ekaineko lehenengo astean egingo dira eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.
Curriculuma sartu gure webguneko (www.emun.eus) “Lan bila?” atalean.
Azken eguna: maiatzaren 17a
Zorionak Danel Agirreri gaur Gipuzkoako Hitzan idatzi duen artikuluagatik. Hik bai potroak, Danel!
Nire partetik ere zorionak Danel Agirreri. Bikaina.