Eman izena Enpresarean Foroan: ULMA
Eman izena Enpresarean Foroan: ULMA –
“Enpresarean Foroa: kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak; ULMA” – Ekainak 15 ULMA Taldeko Oñatiko zentralean
Ekainaren 15ean, ostegunean, Enpresarean Foroa egingo da ULMA Taldeko lehendakaria den Raul Garciarekin; 9:00etan hasiko da hitzaldia kooperatibaren egoitza zentralean (Garagaltza Auzoa, 51, Oñati) eta “kooperatibismoa, erantzukizun soziala eta formula berriak”, eta euskararen balioa izango dira hizpide. Ekitaldia irekia da eta interesatuek ondorengo galdetegi HAU bete behar dute.
ULMA Taldeko lehendakariak, Raul Garciak, ondorengo bi ardatz nagusi jarraituko ditu: alde batetik, ULMA fundazioaren ikuspegi berriaren inguruan arituko da Raul; izan ere, bere esanetan, “kooperatiben aspirazioa gizartea eraldatzea izanda, taldearen asmoa da gizarteari begira izaera sozial hori islatzea eta bideratzea”. Beste alde batetik, euskararen balioaz arituko da lehendakaria, kooperatibismoan, barne pertsonen harremanetan, negozioetan eta berrikuntzan duen garrantzia eta eragina nabarmentzeko. ULMA kooperatiba osatzen duten pertsonek euskararen balio profesionalean sinesten dute eta horren adierazgarria da Bai Euskarari Ziurtagiria, “Zerbitzua euskaraz” maila, hain zuzen ere.
Solasaldiaren ostean, gosaria egongo da parte-hartzaileen elkar-ezagutza eta ideien partekatzea sustatzeko asmoz.
.
Enpresarean Foroa
Enpresarean Foroa Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean proiektuaren zati bat da. Enpresen eta profesionalen arteko hausnarketa eta elkarrekintzarako gune bat da. Enpresarean Foroaren formula da aditu bat(zu)en eskutik (gosari-)hitzaldi bat eskaintzea, ideiak eta hausnarketak partekatzen lagunduko duena, eta ondoren elkarlana bideratzeko topagunea.