INUN eta Karen, arnoz eta pornoz

INUN eta Karen, arnoz eta pornoz

INUN eta Karen, arnoz eta pornozMikel Inunziaga (Zornotza, 1983) ‘INUN’ kantagileak gaztaro osoa darama musikari lotua, hamabost urte ingururekin gitarra heldu zuenez geroztik; 2008an bere herriko maketa lehiaketa irabazi zuen. Bakarka zein hainbat musikarirekin era askotako proiektuetan ibili zen, tartean Oscar Gomez kubatarrarekin (Celia Cruzen ekoizlea) Bost taldean, desegin zen arte.

2014ko maiatzean bere lehen diskoa kaleratu zuen, ‘Berreginez’ izenekoa. Iazko urrian ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztu zuen. Hainbat euskal idazleren poema musikatu dakartza lan berriak, Miranderen ‘Oianone’ eta Itxaro Bordaren ‘Zure sahetsean’, besteak beste. 2017. urtean zehar, Inun hainbat plazatan arituko da bere diskoa aukezten. Hurrengo emanaldiak Bizkaian zehar eskainiko ditu:

.

DATA ETA ORDUA KONTZERTUAK
2017/06/16
20:30
INUN + Bihotz Gorospe
Plentziako Kultur Etxea, Plentzia
2017/06/30
00:00
INUN + banda
Dimako Plaza, Dima
2017/07/15
13:00
Eako Poesia egunak
Eako moila, Ea

.

Bideoklip hau eskegi du zornotzarrak sarean. Lan ederra da zinez, baina jakinmina sortu zait, ea Karen delakoa zein demonio ote den…

Bada Karen Lancaume porno aktorea frantziar bat zen, 1996-2002 artean jardundakoa. Arazo ekonomikoak tarteko, bere senarra zenak proposatu zion sektorean sartzea. 2000. urtean Virginie Despentes zuzendariak Canneseko jaialdian aurkeztu behar zen film baterako kontratatu zuen, “Baise-moi” (“Jo iezadazu larrua”, edo nahiago baduzue “zatoz hona, pitxin”),  film horretan sexu eszenak zeudelako (noski). Zuzendariarentzat Thelma eta Louisen antzeko aldarri feministaren gorazarrea egiten zen filmean, baina sexu eta biolentzia eszena esplizituekin.

Pelikulak hautsak harrotu zituen, euskaraz larrua jotzen den arren, eta ez “hautsak bota”. Filmeak lotutako sonari esker, Lancaumek pornografia utzi eta zinemagintzako beste arlo batzuetan murgildu zen, nazkatuta baitzegoen bere aurreko ogibideaz. Honakoa adierazi zuen elkarrizketa batean:

“Behin espermaz beteta negoen, hotzez dardarka, bustita, eta inork ez zidan eskuohial ziztrin bat ere eskaini. Eszena amaitu ondoren, ez nuen deus ere balio”

INUN eta Karen, arnoz eta pornoz

2005eko neguan Karen Lancaumek bere buruaz beste egitea erabaki zuen, Parisen. Aktore honen ibilbideak eta amaierak Itsasondoko (Gipuzkoa) idazle bat hunkitu zuten, Jon Arano, eta olerki bat idatzi zuen Lancaumeren omenez, “Zeruak eta ifrentzuak” liburuan. Poema hori bera da Inunen kantako letra:

ARNOZ ETA PORNOZ

Lehor eta erabakior esanda,

zu zinen zaurie,

o farlo Karen,

eta hil omen zare,

désédé,

betirako hil ere,

geratzen zaidan guztirako,

eternitate guztirako.

Sarean ikusi dinat

irla baten balizkotasunera joan haizela,

heure erara bizitzera,

eta guk sinetsi egin zionagu

hantxe irudikatzen baihaugu.

Edozein axeri femilista adina

larrutik konturatu hitzanen:

hire haragiak balio zuena,

besterik balio ez huena.

O Karen Gabonetako putta dultzea,

Jesusen bihotz gozoa: salba ezank!

Eraman nazan hirekin heriotzaren orenen,

O Karen, O Karen.

Deabruaren ogiaren, egiaren,

Eguberrietako xolomon dultzearen,

zu zara zaurie,

nigan bizi zare,

O Karen O Karen…

INUN eta Karen, arnoz eta pornoz

2 pentsamendu “INUN eta Karen, arnoz eta pornoz”-ri buruz

  • Jon mikel arano aramendi 2017-06-09 13:13

    Kaixo lagun@k: lagun batek adierazi dit blog esteka honen berriaz, eta ederto, Inun eta bere diskoa, kantak bidea egiten ari diren seinale, baita Karen kantak ere… Karen Lancaume edo Karen Bachen bizitza eta Baise moi edo Izorra nazank, bai liburua eta filma kristonak, poeman laburtu nituen (hemengo bertsinoa baino luzeago) eta Inunek askoz labur/aldaerago, baina bikain egina, bideo basatiagaz… Eskerrik asko Inunziagari, eta esker mila blogero horri Karenen izpiritua pizteagatik

  • Oso ondo, Pakito Ganbelain! Murgildu beharko nauk hire blogean, nobatoa nauk gauza hauetan, iruzkinak, e. a., baina mamirik ere izango duzuenez…