Elkarretaratzea egin dugu, NAAren euskarafobiari aurre egiteko

Elkarretaratzea egin dugu, NAAren euskarafobiari aurre egiteko – 

ELKARRETARATZEA EGIN DUGU, NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAREN EUSKARAFOBIARI AURRE EGITEKO

Euskararen Defentsarako Sareak egin du gaur bere ibilbidearen bigarren ekintza: Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean bildu gara hainbat lagun, erakunde honen euskarafobia salatzeko.

Eskandalua da: Nafarroako Administrazio Auzitegiak lanpostu elebidunak debekatu ditu edo euskararen merezimendua kendu du Antsoainen, Atarrabian, Berriobeitin, Berriozarren, Lizarran, Orkoienen, Zizur Nagusian… Erasoa etengabea da.

Euskararen Legeak eremu mistoko udalei espreski ahalbidetzen die lanpostu elebidunak sortzeko eta euskaraz jakitea meritu moduan baloratzeko, Administrazio Publikoetan euskaldunok euskaraz egiteko dugun eskubidea bermatzeko.

Legegilearen papera hartu du eta ahalmen hori nabarmen murrizten ari zaie, gu euskal hiztunon kaltetan.

Legea betearazteko dagoen erakundea legea urratzeko funtzionatzen ari da, bere burua legegileen gainetik jarrita, euskarafobia ikur.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA

Elkarretaratzea egin dugu, NAAren euskarafobiari aurre egiteko

Administrazioan Euskaraz Taldea