El correoren Bizkaiak

El correoren Bizkaiak –

El correoren Bizkaiak
Josemari Pastorren “Bizkaia maite” artikuluak jarri ninduen gertakariaren arrastoan. Antza denez, Barakaldoko bizilagun talde bat, Berriatuako baserri batera jo zuten astearte goizaldean (goizean goiz, 4:30 aldera) bertako baserritar bati marihuana landareak lapurtzeko asmoz. Baserritarra esnatu, eta etxe inguruan lapurrak igarrita, oihu egin omen zien, eta ondoren tiro, lapurretako bat zaurituz.

El correo (español) arrakastatsuaren bertsioak, indio eta bakeroen film bateko laburpena dirudi baina: “La Ertzaintza requisa cuatro escopetas al acusado de herir a un joven en Berriatua”;
“un grupo de unos siete chicos habían quedado en Bilbao para desplazarse en al menos dos coches hasta la Bizkaia interior, concretamente a Berriatua”.

“Siete chicos”. Ez lapur, ez Correok hain maite duen “individuos”, “chicos”, mutikoak baino. Eta mutiko bihurri hauek nora abiatuko, eta Bilbotik “Bizkaia interior” aldera jo omen zuten, Berriatuara hain zuzen, (kostaldetik 6 kmtara). Bada, Berriatua “Bizkaia interior” bada, zer da El correorentzat kostaldetik are urrunago dagoen Bilbo? Bizkaia “profunda” sakona?

“Alguien estaba cultivando marihuana”
“Una vez allí, protegidos por la oscuridad de la noche, los jóvenes se apearon y se dirigieron hacia la plantación. Sabían que por allí alguien estaba cultivando marihuana, que precisamente en septiembre se encuentra en plena floración, momento en que es recogida para su consumo”. Mahatsa edo masustak biltzera joan balira bezala, aizue. Bazekiten “han nonbait” marihuana landareak zeudela, eta uzta garaia zenez, bilketara joan ziren, garaian garaikoa!

“Les gritó en euskera y empezó a disparar”…
Cuando los chicos se encontraban junto al invernadero fueron descubiertos por el dueño de la vivienda. El hombre, armado con una escopeta y con una linterna en la otra mano, y acompañado por otro individuo, les gritó en euskera, y empezó a disparar”.

Euskaraz egin eta tiroka hastea, dena izan zen bat. Erasoa erasoaren atzetik! “Barnealdeko” Bizkaiko “hombres-individuos baserritarras vascohablantes” armatuak, “mutiko” abenturazale zibilizatuen aurka…

Kaxetari Elcorreotarrak argi uzten du goiburutik liskarraren jatorria non omen dagoen. Baserritarrak lau eskopeta omen zeuzkan etxean. Eskopetero konpletoa zen, alegia, eta euskalduna eta belarzalea! Baserriaren inguruko lantegi bateko langileren batek -ez du argitzen “chico” ala “individuo”, zer den- hitzak omen: “Pensábamos que la Policía estaba aquí por la marihuana. Ayer (por el lunes) hacía mucho calor y olía hasta en la carretera. Debe de haber por aquí alguna plantación”

Horra auzia argituta! Mutiko Bilbohanditarrak firin-faran txangoan Bizkaia basatian barne, Enid Blytonen “bostak” bailiran. Marihuana-kiratsa usaindu eta zer ote den ikustera joango ziren… Baina hara non, patu gaiztoak “baserritar-individuo-vascohablante” armatuarekin (jakina) egin dute topo, eta tiro egin die gainera (noski).

El correo (español) da, euskalerritarrok (eta euskaldunok) gehien erosten dugun kazeta.
Horrela doakigu.

El correoren Bizkaiak

Oinezkoa

3 pentsamendu “El correoren Bizkaiak”-ri buruz

  • Txurriano erdalzaleek euskaldunotaz eta eskualde euskaldunenetaz hori pentsatzea ba bueno ez dut harritzekoa aurkitzen, beren ezjakintasuna medio. Okerrena da euskaldun askok irentsi dutela diskurtso hori eta hiria eta erdara “aurreratuago” baliran bezala ikusten dutela, aiton-amona euskaldun petoak eta arbasoen baserria (inkontzienteki) mespretxatuz. Kolonizazioaren ajeak

  • Baita ere! Baina Euskal Telebistan ere ez al zioten horrelako jitea eman? Nik ez nuen batere garbia ikiusi berri hau. Bai, bai, horrelako egunkariek horrelako emaitza ematen ari dira.
    Guretako bakoitzak, aldamenean aurkitzen dugun adiskide edo lagunei, lotsarik gabe: baino oraindik egunkari “hori” irakurtzen duk?

  • Erabat zurekin bat nator, JJ Agirre.