Ekitaldi kulturala, urriaren 13an Iruñean
Ekitaldi kulturala, urriaren 13an Iruñean –
Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon deitu duen manifestazioa babesteko eta euskara jasaten ari den oldarraldiaren aurrean, bihar ostirala, urriak 13, ekitaldi kulturala antolatu du Iruñean.
Bertan izango dira, Justizia Jauregiaren plazan eta eguerdiko 12.ooetan, Sustrai Colina bertsolaria, Jose Luis Otamendi poeta, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzerkigileak zein Olaia Inziarte, Ibil Bedi eta Arkaitz Miner musikariak, baita Duguna dantza taldea ere.
Azken hauek, soka-dantzan arituko direla-eta, dantzara gonbidatu ditu bertaratzeko asmotan direnak, eta tutorial bat prestatu dute horretarako:
.
Ekitaldi kulturala, urriaren 13an Iruñean