EITBren adierazpenen hizkuntza tratamendu berria: euskarari mesede?
EITBk “adierazpenen hizkuntza tratamendua” arautu duela jakinarazi du. Hedabide barrutik zein kanpotik sortutako mugimenduek bultzatu dute erabakia. Aurrerantzean, irizpideak zera dio: elkarrizketatuaren hizkuntza-hautua errespetatuko da. Euskeraren aldeko neurria al da?
“Euskarari leihoa zabaltzea gaztelaniazko hedabideetan” dauka xede adierazpenen hizkuntza tratamendu berriak. Arauak zalantza asko sortu ditu, halere. Irizpide berriari zehatz lotuta, “euskarari leiho bat zabaltzeko” neurria da… baina baita erdarei euskarazko kateetan tokia egingo diena ere.
Solaskidearen hizkuntza hautu libreak ez du zertan EITBren helburua bete: Nork dio elkarrizketatu elebidunek euskara lehenetsiko dutenik? Erdarazko prentsaurrekoetan euskarazko “kortea” eskatzeari uko egingo al diote EITBko kazetariek? “Hautu libreak” hizkuntza gutxituaren aldeko emaitza izango al du? Erdarak hartuko du tokia euskarazkoetan ala alderantziz? Merezi ote du arau berri honek?
Pentsaezina da orain arte euskarazko adierazpenak eskatu diren tokietan -instituzioen prentsaurrekoetan, adibidez- kazetariak aurrerantzean gaztelaniarekin konformatzea. Araudiak hori babesten duen arren, irizpidearen helburuak ez du inondik inora horrelakorik iradokitzen. Hasi baino lehen araudia berria urratuko da? ala arriskua hartuko dute? Argitu behar luke egoera hau EITBk.
Esan gabe doana: euskara ETB2n
Hitzetara bezain beste begiratu behar da arauaren izpiritura. Hizkuntza tratamenduaren araudi berriaren zergati inplizitua honakoa dirudi: adierazpenak gazteleraz ere egitera bultzatzearekin amaitzea. “Eta orain gaztelaniaz, mesedez”, ospetsua. Hizkuntzaren normalizazio prozesu batean egonik, praktika desegokia da erabat. ETB2n konpon daiteke berehalakoan egoera hau, azpitituluak erabiliz. Horixe bera eskatu zuten kultur eta kirol munduko hainbat lagunek apirilean.
Hautu libre baldintzatua
Aurrerantzean, kazetariak solaskideari galdetu behar lioke zein hizkuntzatan nahi duen erantzun (hori bera zein hizkuntzatan galdetzen den ez da zehaztu). Aldagai asko daude herritarrak hautua egiterako orduan, eta kazetariak badu zirt edo zart horretan zeresana. Erabakitzea gauza ederra da, baina ez du zeure interesen aldeko emaitza bermatzen.
Nola lagun dezake beraz irizpideak euskarari tokia ematen erdarazko hedabideetan? Neurriak “Gaztelaniaz, mesedez” zakarretara botatzetik haratago arrakasta izan dezan -elkarrizketatuaren hautua errespetatuz- hainbat urrats eman behar ditu kazetariak: solaskideari lehenbizi euskaraz egin, eta eroso atzematen bazaio, horretan segi, bai grabazioaren aurretik eta bitartean. Deseroso badirudi, euskaraz egingo duen galdetu, aukera logikoena hori bailitzan. Erdara nahiago duela iradokitzen ez duen arte, aukera hori ez aipatu. Hala balitz, erdarara. Hau da, bidea egin behar da euskara hutserantz, baina azken erabakia solaskideari utziz. Araudi berrian faltan sumatzen da gisa horretako neurririk.
Irizpide berria ez da beteko
Oztopo gaindiezinak daude gaur gaurkoz euskaraz egiteko eskubidea gauzatzeko. Esaterako, erdal irratietan euskara menperatzen ez duten langileak daudelako. Bestetik, adibidez, tertulia batean, elebidunak eta elebakarrak nahasten direlako. Salbuespen zerrenda luzea da.
Audientzia elebakarra galtzeko arriskua, euskarak luze jotzen badu. Telebistako zuzeneko emisio batean azpitituluak jartzea ez da erraza. Irratietan, zeresanik ez. Ez da gutxiesteko kontua, audientzien diktadura garaiotan.
EITBren oharrak dio ikus-entzuleek ez dutela informaziorik galduko albisteetan, “azpidatzi eta kazetarien azalpen bidez osatuko baita informazio guztia”. Kazetariak solaskideak esandakoa bat batekoan erdarara itzultzea egokia da?
Neurria hartu behar zaio, erabaki gehiago hartu, noraino heldu nahi den zehaztu, eta ñabardura eta salbuespenetan sakondu, irizpidea erabat efizientea izatea nahi bada. Etxeko lanak sen onari uztea ez da arduratsua, horretarako berdinetan segi zitekeen.
Laburbilduz, euskarari EITBko erdal hedabideetan toki handiagoa egitea posible da. Zuzendaritza, kazetari zein herritarren borondatea da horren gakoa. Hizkuntzaren hautu librea neurri euskaltzale batzuekin uztartzen bada aurrerapauso handia izan liteke erdal munduari euskara ezagutarazteko. Araudiak bere horretan, sakondu gabe, aukera bezain beste arrisku ditu.
Eztabairako plaza libre 😉
…
Euskararen erabilera handiagotzea bada helburua ez dago beste biderik: euskararen presentzia areagotu ETB2 eta erdarazko komunikabideetan eta doblatu edo azpidatzi eradarazkoak ETB1 eta euskarazko komunikabideetan. Ez da hain zaila ere. Heklburua beste bat bada, ixiltzen naiz.
Euskararen erabilera handitu nahi badute medio publikoetan derrigorrezkoa izan behar da denak euskaldunak izatea. Espainolak direnak joan daitezela medio espainoletara.
Espainola eta frantsesa 700 urtez erabiltzera BEHARTU gaituzte, ez badugu berdina egiten 200 urtetan ez da euskara geratuko jada.
Euskara zabaltzeko ETB1n Ingelesezko film ta dokumentalak Ingelesez botatzeari (azpidatzirik gabe gainera) uzten badute hobe. Ze demasa iruditzen zait ETB1n ia pelikularik ez jartzea ta jartzen dituzten erdiak Ingelesez dira.
Sugar, oraindik etb-ko audioa aldatu gabe? sakatu urrutiko agintearen audio botoia (batzutan botoi horia omen da audioaren botoia) behingoz!
Audioari eman behar omen diot,baina eman gabe pelikula batzuk Euskaraz bikoiztuak ikusten ditut ta beste batzuk ez. Beraz audioanbada ez dakit zergwtik film batzuekin gertatzen zaidan. Zergatik heste film batzuk ezndiitut gazteleraz ikusten audioaren gauza bada? Milesker halare,hurrenguan eingo dut ea badihuan.
Ta audioari enan behar bazaio gaizki ere. ETB1 Euskararentzako da, ez bakoitzak nahi duen hizkuntzarako.
Nik ez dut ulertzen ze pintatzen duen ETB2 kateak. Hain herri txikia izanik ETB1 eta ETB2 ditugu. ETB (Euskal Telebista) sortzearen arrazoia euskara zen, izenak berak dio, eta baliabide ekonomiko guztiak euskarazko kanal potente-potente bat sortzen ibili beharrean 2 katetan dirua xahutu besterik ez eta erdipurdiko bi kate jasan behar. Gaztelaniaz telebista ikusi nahi dutenek ez dute aukera faltarik, eh! Zertarako orduan ETB2?
Hori gezurra da adiskide. Hori sartu diguten ziria da. Euskal Telebista ez zen sortu euskarak kate bat izan zezan. Euskara aitzakia izan zen PNVk erdal telebista bat gara zezan EAEn. PNVko euskaltzale bakanei esker, Ramon Labaien kasu, euskarak pisu pixka bat gehiago izatera heldu zen, baina gerora ikusi dugu non amaitu den kontua. Jo ezazu hemeroteketara eta ikusiko duzu ez naizela ezer asmatzen ari.
Euskara pixu pixka bat gehiago izatera heldu zen. Barka akatsa
“Hortaz, modu naturalean, euskarari leiho bat zabalduko zaio ETB2ko albistegi eta aktualitateko magazinetan, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako saio eta albistegietan…”
Beraz, modu naturalean leiho (txiki) bat irekiko bazaio euskarari, aitortu gabe onartzen dute orain arte modu eznaturalean behartu dituztela euskaldunak españolez aritzera.
Sumisio-eskola bikaina, ETB.
.
“EiTBko kazetariek, adierazpenak eskatzeko orduan, garbi utziko dute EiTBk ez duela inposatzen euskaraz egitea, gaztelaniaz egitea edo bietara egitea”
Zoragarri! Euskal Telebista NEUTRALA da. Ez du ez inposatutako hizkuntza nagusiaren alde, ez gutxitutako hizkuntza txikituaren alde egingo. Xalomonenak egingo ditu. EAJ style.
.
“hainbat ikerketa eta txosten kualitatibok agerian utzi dute euskal audientziak begi onez ikusten duela euskarari leihoa zabaltzea gaztelaniazko hedabideetan”
Hots, badugu ugazaben baimena, gaztelaniazko EiTBn euskara pixka bat sartzeko.
Ez zaigu horretarako ESKUBIDEA onartzen, baina ugazaben parte batek begi onez ikusten dutenez, edo onartuko lukeenez, zirrikitu bat egingo digute indigena talibanoi.
Eskerrik asko, Maite Iturbe. Esker mila, Cristina Uriarte.
Idoia Mendia baino eskuzabalago ari zarete!