Madalenak 2015 eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

Madalenak eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

Madalenak 2015

Haurren lehenengo txupinazo txikia, aniztasunaren islada

(Errenteria-Orereta)

Madalenak eta Haurren lehenengo txupinazo txikia

Udaberrian Oarsoirrien deiari erantzunez, haurrek eta gaztetxoek ilusio handiz landu eta adostu zituzten Madalenetako proposamenak. Hori horrela, haien ametsetako jaiak gauzatzeko asmoz, Oarsoirriok Mila koloretako txupinazo txikia antolatzen lagunduko dugu, Jai Batzordearekin batera, festen lehen egunean, hau da, uztailaren 21ean.

  • 16:30etan Gamon zumardian: Batuburrunba izeneko ekimena bat antolatu da. Gamon zumarditik abiatuta, Koldo Mitxelena plazara (Esmalteria) joango gara, Zo Zongo perkusio taldeak lagunduta. Perkusio instrumentuak material birziklatuekin egitea proposatzen zaizue familioi.
  • 17:30etan, Esmalterian: Mila koloretako txupinazo txikia botako dugu, kanoi txikiekin koloretako konfetiak erabiliz eta Zo Zongoren eta gure burrunbaz alaituz.

Herriko haurren lehen txupinazoa izango denez, familia irrizaleoi dei berezia egiten dizuegu haurrekin batera batuburrunban eta txupinazo txikian parte hartzeko. Horretan laguntzeko, perkusio instrumentuak eskuz egiteko gida bat duzue hemen, txupinazoaren aurretik ere etxeko txikiekin batera parte hartu dezazuen. Batukadan erabilitako materiala ere eraman dezakezue.

Haurren jai batzordeak adostutako egitaraua hemen eskuratu dezakezue.

Gora Madalenak!

Oarso Irriak

madalenak-haurrak

artikulu interesgarriak ...