EiTBko euskararen estilo liburu proposamena
EiTBko euskararen estilo liburu proposamena
Aurrekoan idatzi nuen artikuluaren karietara, eta bertako iruzkin eta iradokizunak aintzakotzat hartuz, hona hemen EiTBko euskararen estilo liburu proposamen bat.
- EiTB Euskal Herriko telebista publikoa da. Euskara bultzatzeko sortu zen eta beraz, berau du lehentasunezko hizkuntza.
- EiTBk euskara lehenetsi behar du hizkuntza komunitateari beharrezko ikusgarritasuna emateko. Nola gure hizkuntza berezko duen lehenengo katean, hala bigarrenean,
- Kale inkesta, elkarrizketa, erreportaje eta bestelako kazetaritza generoetan, euskaraz dakien orori galderak euskaraz egingo zaizkio soilik. Katea dena delakoa izanik ere.
- Erdaretan egindako adierazpen oro euskaraz azpititulatuko da, behar bezalako letra tamainarekin, eta kolore irakurgarriz.
- ETB2ko tertulietan euskarari presentzia minimo bat emango zaio: tertulia kideek nahiz telefonoz deitzen dutenek beraien adierazpenak euskaraz egin ahal izango dituzte.
*Eztabaida izan dugu, azpitituluen aldekoen eta bikoizketaren aldekoen artean.