Donostia 2016ko nahaspila ulertzeko gida

odon-elorza-alcalde-izagirre-2016Ostiralak asteburuari begira harrapatu gaitu denok, eta gaurko eguna antzu xamarra izan da albisteei dagokienean. Baina ez larritu, gaurkoan asteko titular eta eztabaida gehienak bere egin dituen Donostia 2016 proiektuaren nahaspila itxuraz deszifra ezina ulertzeko gida ehundu dugu, han hemenka topatutako albiste, bideo eta iritzi artikuluekin. Hona, igandeko familia bazkarian,  Iruñeako abortuaren aldeko manifestazioan zein Gasteizen ospatuko den Euskaraz bizi egunean taxuzko iritzia eman ahal izateko irentsi beharreko eduki sorta:

– Odon eta Izagirreren besarkadatik, Itziar Nogerasen dimisiora 20 pausotan (Kulturaldia)

Donostia 2016 dardarka utzi duten bi egun (Gorka Bereziartua, Argia)

– Itziar Nogerasen prentsaurrekoa dimisioaren arrazoiak azaltzeko (EiTB)

– Juan Karlos Izagirreren azalpenak (Airean, EiTB1)

“Elkarbizitzarako  beharko lukeen proiektua jaurtigai bat da orain” (Mikel Lizarralde, Berria)

Inoren alde egotekotan, Itziar Nogerasen alde (Juan Luis Zabala, Berria)

Donostia 2016k badu zuzendaritza berria: Xabi Paya, Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia (HamaikaTB)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

6 pentsamendu “Donostia 2016ko nahaspila ulertzeko gida”-ri buruz

  • Oso penagarria Donostia 2016an gertatu dena. Baina oso autokritika gutxi ikusten dut inplikatuta dauden pertsona eta erakunde guztien aldetik. Beti da besteen errua.

    Eta beti bezala, koloreen arabera doa dantza. Hedabide ohikoenak egokiera ederra ikusi dute Bilduren kontra betiko egurra emateko. Baina, beste zenbaiten aldetik ere erantzukizunak eskatzeko gogo gutxi ikusten dut, ez daitezen “gureak” haserretu.

    Txapuza ederra. Guztien aldetik.

  • Horrelako gauzetan normala da tirabirak sortzea. Aurreko hiriburuan, Lisboan, hilabete bat falta zenean zuzendariak dimititu zuen.

  • Ohikoa izatea eta normala izatea ez dakit gauza bera diren.
    Eta beste lekuren batean gertatu izanak ez du gurearen itxura eskasa garbitzen.

  • amonamantangorri 2014-04-07 10:40

    Eskertzekoa da testu horien estekak paratzea, kontu honekin nahiko nahasia nengoen eta. Ez nekien nor zen nor. Orain behintzat tartean dauden izen-deitura eta erakunde batzuk ezagutzen ditut. Hala ere. oraindik ez da ulertzen zehazki zergatik gertatu den hau guzia: presio politikoak aipatzen dira, besterik ez.
    .
    Eta azkenik: hedabide bakar batean ere ez dut aurkitu xehetasunik jakiteko zein meritu dituen Xabier Paya bertsolari eta literatoak proiektu honen buru izateko.

  • […] Donostia 2016ko zuzendari nagusiak dimisioa aurkeztu du, eta antza horren gibelean alderdien arteko lehia dago, ea nork aterako dituen Donostia kultura hiriburua izatearen etekin politikoak. Baina, trankil, […]