EITB: etsaien zakurkeria eta gure zozokeria
EITB: etsaien zakurkeria eta gure zozokeria
Euskararen etsaiek gauzak argi dituzte. Diario de Noticias egunkariak gaur azaltzen duenez, 2009. urtean, EITBri buruz negoziatu zuten Patxi Lopezen (PSE) eta Miguel Sanzen (UPN) gobernuek.
Hona hemen puntu interesgarri batzuk, euskarari dagokionez:
–“[Nafarroan] Eman ditzagun euskarazko irratiak LTD (Lurreko Telebista Digital) bidez. Hor oso jende gutxik adituko ditu, eta esanen dugu Hizkuntzei buruzko Europako Ituna betetzen dugula”
PSEk esan zuen Nafarroan Euskai Irratia eta Euskadi Gaztea behintzat eman behar zirela, bestela “abertzaleek jan eginen gaituzte”. Eta huraxe izan zen UPNren erantzuna: eman daitezela LTD bidez, inork aditu ez ditzan.
–“[Nafarroan] haurrendako euskarazko telebista ematen ez badugu, abertzaleek jan eginen gaituzte”
PSEk ETB3ri dagokionez ere gauza bera esan omen zien UPNkoei: ETB3 Nafarroan eman beharra zela, bestela abertzaleek egur ederra emanen zietela. Baina UPNk oso argi izan zuen ez zizkiola ETBri ate gehiago ireki nahi. ETB1 eta ETB2rekin nahikoa eta sobera zela.
.
Zer gertatu zen? Zer gertatu da?
2009. urtetik 2015. urtera ETB3rik gabe egon gara Nafarroan, haurrendako euskarazko programaziorik gabe, eta bost pito inporta izan zaigu. Oso merke atera zaie.
Euskadi Gaztea ez da inoiz ongi aditu Iruñerrian, Nafarroako biztanle gehien bizi den eskualdean, baina hori ere berdin zaigu. Euskaltzaleei ez zaigu inportantea iduritu. Geroa Bai gobernura iritsi zenean, LTD bidez aditzea izan genuen (berriz ere etena izan arte), baina, UPNk oso argi dioen bezala, inork ez du irratia aditzen LTD bidez.
Hilabete honetan sinatuko da akordio berri bat EITBri buruz. Zerbait adostuko ote da Gaztea irratia Nafarroan irratian aditzeari buruz? Lepoa eginen nuke ezetz.
.
UPN impuso condiciones ideológicas para captar ETB
EITB: etsaien zakurkeria eta gure zozokeria
Izenburu egokia jarri duzu. Zeu aritu zara ahaleginean. Ez dakit zer pentsatu, batzuetan ematen du makroekimenetan aritzea euskarazko marrazki bizidunen alde egitea baino erakargarriagoa dela.
Alderdi abertzaleak itxurakeriatafqko nahi dute euskara. UPNren gorrotoa oso ondo datorkie txilio batzuk egiteko noizbehinka, eta “euskaltzale” agertzeko. Unionistek sekulako egurra ematen digute euskaldunoi. Qbertzqleek kasu pitorik ez. Ez dakit zer den okerrago.
auzolotsa eta nazka!!
herri gizarajo honetan, hainbeste urtetako borrokaren ondoren, halako nagikeria politikoa bizitzea oso kezkagarria da…
Patxiloren beldur funtsik gabeak:
“[Nafarroan] haurrendako euskarazko telebista ematen ez badugu, abertzaleek jan eginen gaituzte”
Abertzaleek unionistak jan?
Miazkatu akaso, baina jan?