Egiatarrak euskaraz
Egiatarrak euskaraz
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dut ekimenaren bitartez urtarrilaren 8tik martxoaren 4ra arte hainbat herritarrek euskara hutsean bizitzeko apustua egin dute Donostiako Egia auzoan. Astez aste lekuko sinbolikoa pasako diote elkarri, eta astebeteko txanda ezberdinetan parte hartuko dute herriko zenbait eragile eta norbanakok.
Euskaraz aritzerakoan izaten ditugun zalantza eta egoerei aurre egiteko estrategia berriak ikusarazi nahi dituzte: denda batean euskaraz ez dakitenean, solaskideak euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez denean, euskaraz ez dakien batek inguru osoa erdarara bultzatzen duenean…
Eguneroko egoera hauetan euskaraz aritzea eta hortik ikasitakoa konpartitzea da ekimenaren helburua; modu kolektiboan esperientziak trukatzea eta pausoak ematea.
Blog bat jarri dute martxan, eta bertan esperientzia ezberdinak jasotzen dituzten bideoak ikus daitezke. Argian ekimenean parte hartu duten hainbat kide elkarrizketatu dituzte eta, momentuz, pozik azaldu dira: “Uste baino gehiagorekin egin daiteke euskaraz”
Ekimena behar bezala bukatzeko Egia Euskaraz eguna antolatuko dute martxoaren 12an.
Euskaraz bizitzeko hautua egin nahi duten beste herri zein auzoentzat proposamen interesgarria izan daiteke. Zer deritzozu?
Horrelako ekimenen alde nago, halare uzte dut eraginkorragoa izango litzatekela, euskaraz aritu behar diran guztiak , batera arituko balira, pertsona gutxi batzuk txandakatzean, ez dut uste dendariei ta jendeari orokorrean, euskara gehiago entzuteko balioko izango zaionik.
Nik behintzat ekimen hau martzan jarri danetik, Egian erosi dudanean ,ez dut dendetan euskara gehiago entzun, lehen entzuten nuena baizik entzun dut.
Beno badirudi behintzat ekimenean parte hartu duten batzuk, horrela jarraitzen saiatuko direla diotela, hori bai izango zela gauz benetan ona ekimen hontatik aterako zana.
Ea ekimena bukatzerakoan, 20 pertsona txandaka izatearen ordez, 60 gehio ditugun horrela jarduten aldiro.
Bejondeiela parte hartu duten guztiei ta ea ekimena bukatu ta gero horrela jarraitzen duten.