Duela 80 amama Paleolitoan geunden… eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan

Duela 80 amama Paleolitoan geunden… eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan

Batzuetan, Twitterriko informazio-saltsa honetan txio batek sekulako zabalkundea izaten du. Horixe bera gertatu zait duela aste batzuk txio honekin:

Bistan denez, txioaren bidez nabarmendu nahi nuen kosmopolitismoaren eta euskara baztertzearen arteko kontraesana, eta ia txio guztiak bezala oharkabean pasako zela uste nuen, baina ez! 106 bertxio, 56 “atsegin dut”… Twitterrek berak ematen dituen datuen arabera, 16.656 impressions. Ez dakit zehazki horrek zer esan nahi duen, baina bistan da kopuruak handiak direla, eta uste baino jende gehiagorengana iritsi zela txioa.
.
“Atsegin dut” horien artean, atentzioa eman zidan Kelerrenak. Kelerrek “atsegin dut” eman diola txio horri? Horren harira, barre pixka bat ere egin genuen Ander Gortazarrek eta biok.

.
Egun pare baten bueltan, Kelerren erantzuna. Espero zitekeenaren estilokoa:
Duela 80 amama Paleolitoan geunden... eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan

Orduan, akordatu nintzen lagun batek Kelerren kanpaina bati kexa jarri ziola 2009an, eta nonbait gordeta nuela kanpaina haren kartela. Buala!

Hori txiokatu bezain laster, Kelerren erantzuna desagertu egin zen, eta azalpena eskatu nienean elkarrizketa hau izan genuen:

 Ez da nire asmoa marka jakin batek egiten duena salatzea edo batere eraginkorrak ez diren boikotak egiteko deia egitea, baina uste dut eztabaidaren azken esaldi horietan dagoela arazoaren muina: Kelerrekoentzat ez dago ezer kanpaina horren atzean. Niretzat, asko dago: euskaldunak baztertzen dituen ideologia kosmopolita.
.
Eta hortxe dago gakoa. Izan ere, duela 80 amama Paleolitoan geunden, eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan. Eta hori ez da Kelerren kontua bakarrik.
.
Duela 80 amama Paleolitoan geunden… eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

4 pentsamendu “Duela 80 amama Paleolitoan geunden… eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan”-ri buruz

  • Begi bistakoa da Keler-en kontua ez denik, aitzitik, komunikabideetan eta nonahi dakusagun iragarki eta jarduera guztietako kontua baizik.
    Keler-en kontua besterik ez balitz, pozik geundeke den-denok.

  • Peru Dulantz 2016-05-17 09:17

    Berriro ere ia oharkabean sartzen ari zaigun ziria: ingelesa “aitzaki” euskararen erabilera murrizteko/baztertzeko; hala irakaskuntzan nola publlizitatean. Kosmopaletismoa gailentzen ari zaigu, baip!

  • “Lixiba partitu behar dute?”
    -Santi Leone, 2016

  • Euskaldunok gero gutxiago izan eta españolak eta kanpotarrak gehiago, gutxiago pintatuko dugu edozein erakunde, enpresa edo administraziorentzat.