0.0 herria

0.0 herria

0.0 herriaCivitacampomarano Italiako herrixka bat da, 400 biztanlekoa. Paraje honek badu berezitasun zinez esanguratsua: ez dauka ez internetik ez mugikorrentzako estaldura zerbitzurik. Honek Biancoshock artistari zer pentsatua eman zion; milandarrak kaleko artean zentratzen du bere lana, bereziki, eta herri honekin zer edo zer egin zezakeela nabaritu zuen: web 0.0 proiektua.

Interneten erabiltzen ditugun hainbat zerbitzuren 0.0 baliokidea bilatzen du artistak, homologoa errealitatean; eta niri bezala, ziurrenik zuei ere irribarre txiki bat sortaraziko dizue.

Oso ohikoa da gure inguruan teknologiaren aurkako diskurtso hutsal eta hipokrita samarra entzutea. Esaterako, ziur baduzuela inguruan norbait bideo hau erakusten diozunean honakoa esango duena: “ederki geundeke gu ere horrela bizi bagina, kalterik ez, hainbeste teknologi eta hainbeste teknologo!” Ezin uka bideoak irribarre batez gain zer pentsatua ere ematen duela; dena den, gauza bat herria bisitatzeko gogoa da, baina bertan bizitzea, beste kontu arras ezberdin bat.

0.0 herria