Doraemon

Doraemon –

Portalera jaitsi eta bizilagunak hasi dira nor bere botoa ematen. Ezetz atera da, ez dutela antena ukituko; hau da, bizilagunen gehiengoak erabaki duela etxe horretan ez dela ETB3 ikusiko. Ez, ez da metafora bat, nafar batek Twitterren salatu duen errealitate gordina baizik. 

Doraemon

Zentsuraren aldeko botoak eta euskararen kontrako jarrerak hauspotzen dituzte Sergio Sayas edo Ana Beltran eskuindarren gezur eta esajerazioek. Egun, ETB3 ez da ikusterik Sakanan edo Baztanen, eta hori 2022an konponduko dutela iragarri dute. Sutan paratu dira eskuindarrak, eta Doraemon bailiran, sakelatik ohiko dituzten trikimailuak atera dituzte abertzaleen mehatxuaren banderarekin errealitatea ezkutatzeko.

Irri egin dugu, eta, egia esan, irrigarria da haien jarrera. Katu kosmikoa, abertzalea ere bada? Zer darama Dorak motxilan? Haurren buruetan reset eginen omen dute Ene Kantakekoek. Kontua da esajerazio hori abisu bat baizik ez dela: “Kasu! Euskara normalizatzeko eman dezakezuen urrats txikiena ere baliatuko baitugu oihuka hasteko”.

Bestalde, ez nau harritzen kezkaturik egotea. Aditu duzue Doraemonen hasierako kantaren gaztelaniazko bertsioa? Ba hori: Gora eta gora beti, Doraemon!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 25ekoa]

Doraemon

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Doraemon”-ri buruz

  • BILDUri eskerrak eman behar, Espainiako gobernuari ETB3ko seinalea Nafarroara behar bezala hel dadin. Bazen garaia, demontre!

  • 🙂 🙂 🙂