Adiskidetasuna

Adiskidetasuna – 

ADISKIDETASUNA
Adiskidetasun sendoenak ahulenak ere badira

.

Euskaltzaindiaren arabera adiskidetasuna bi pertsonak elkarrengana duten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena da. Nire ustez adiskidetasuna pertsonen arteko harremanetan oinarritzen da, pertsona horren edo pertsona talde horren aldetik zerbait biltzen duzu eta trukean zuk hari edo haiei zerbait ematen diezu. Har eta eman horien bidez adiskidetasun maila norainokoa den jakin daiteke, zenbat eta har eta eman gehiago egon orduan eta adiskidetasun handiagoa egongo da pertsona horien artean.

Adiskidetasuna oso handia denean beste eragile bat sartzen da jokoan, konfiantza. Faktore honek erabateko eragina du harreman estuetan, adiskidetasun horien oinarria delako. Adiskidei gure konfiantza eskaintzerakoan gure bihotza erabat zabaltzen diegu, horrek izan dezakeen eraginean pentsatu gabe. Ziur gaudelako ez digutela minik emango. Bizitzan zehar erabateko konfiantza pertsona gutxirekin lortzen dugu, baina pertsona horiekin egiten dugun adiskidetasuna bezalakorik ez dago ezer munduan. Lagun horiekin badakigu nahi adina gauzataz hitz egin dezakegula, haiekin gaudenean bakea izango dugula, arazoak izanez gero haien laguntza izango dugula…

Joseba Sarrionandiak, adiskidearen egoskortasunazMunduko gauza guztiek bezala, horrek ere badu bere alde txarra. Adiskide horiei bihotza erabat zabaltzerarakoan gauza onak era azkarrean jasotzen ditugu, baina, gauza mingarriak ere era azkarrean biltzen ditugu. Edozein pertsonak guri zerbait txarra eginez gero ez diogu inolako garrantzirik ematen eta normalean paso egiten dugu. Baina, pertsona hori benetako lagun bat denean gauza txikienak ere mintzen gaitu. Adiskidetasun hori zenbat eta sendoagoa izan eta pertsona horrekiko dugun konfiantza zenbat eta handiagoa izan orduan eta txikiagoa izan daiteke mindu ahal gaituen gauza, bihotza erabat zabaldu diogulako eta edozein txikikerik lur jota utz gaitzakeelako.

Beraz, adiskidetasun sendoak beste adiskidetasunak baino arriskutsuagoak dira, min emateko eta lur jota uzteko aukera handiagoa dutelako. Baina, adiskidetasun sendoa duzun lagunekin bizitako esperientziek ez dute zerikusirik adiskidetasun normala duzun lagunekin bizitako esperientziekin. Azken finean, adiskidetasun sendoak besteak baino mingarriagoak izan daitezkeen arren besteak baino askoz hobeak dira denboraren %99an. Horren ondorioz, mingarria den %1 denbora hori alde batera utzi behar dugu garrantzi gutxiago emanez eta denboraren beste %99ari eman behar diogu garrantzia, adiskidetasun hori sendo mantentzeko eta harremanaz gozatzeko.

Adiskidetsuna

3 pentsamendu “Adiskidetasuna”-ri buruz