Donemiliago glosak eta gidari turistikoa
Donemiliago glosak eta gidari turistikoa –
Donemiliagako glosak Aemilianensis 60 latinezko kodexaren bazterretan X. mendearen bukaeran edo XI. mendearen hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz eskuz idatzitako oharpen txikiak dira, Errioxako Donemiliagan. Kopiatzailearen helburua latinezko testuaren zenbait pasarte azaltzea zen; baina mila urte beranduago, egun bertan dagoen gidari turistikoak bere uztako azalpenak ematen ditu.
…
Lehenik eta behin azal dezagun apur bat gehiago zer diren glosa horiek, wikipediaren laguntzaz. Filologian glosa horien garrantzia ez zen XX. mendera arte kontuan hartu, mila inguruko glosetatik ehun-edo erromantzez eta bi euskarazdaudelako eta hizkuntza bien lehendabiziko idatzizko lekukoa direlako. Eskuizkribuak San Millán de Susoko monasterioan aurkitu ziren.
31 eta 42. glosetan, euskarazko oharpen bi ageri dira:
- jzioqui dugu / guec ajutuezdugu
Interpretazioa ez da ziurra. Alde batetik, ez dago argi zehazki latinezko zein tarteri dagozkion. Printzipioz, hauek bide dira kidetasunak:
- jzioqui dugu / (lat.) (inveniri) meruimur, hots, ‘(aurkitzea) merezi genuen’.
- guec ajutuezdugu / (lat.) non nobis sufficit (non convienet a nobis), hots, ‘ez zaigu komeni’.
Bigarren glosari dagokionez, hasiera batean latinezko ne… nos… precipitemur eta haren erromantzezko glosa nos non kaigamusekin lotu bazen ere, euskal filologoen iritzian antzekoagoa da goian aipatutakoa izatea.
Halaber, euskarazko hitz batzuk bere horretan ezezagunak dira. Bi azalbide eman zaizkio izioki delakoari, betiere aditz partizipioa dela jakintzat emanda: batetik, izio ‘piztu’ aditzarekin lotu da, baina hori ez dator latinezko testuko ezerekin bat; bestetik, glosako <z> gaurko <tz>ren ordez balego, baliteke Leizarragak erabilitako itzeuki ‘-tzat hartu’ aditzarekin zerikusia izatea. Bigarren glosako aiutu-k geroago bizkaieraz ondo xamar lekukotzen den adiutu (aiotu, aiutu) ‘egoki’ adjektiboa dakar gogora; horrela balitz, aiutu dugu zera izan liteke: maite dugu egituraren antzekoa, hau da, [izenondo mugagabea + dugu] gisako egitura (behar dugu, iduri du, nahi du, gorroto dio… bezalakoa).
Glosagilearen jatorriari buruz, Menéndez Pidalek suposatu zuen nafarra behar zuela izan, eta ez errioxarra, dugu erabili zuenez gero, Mendebaldeko dogu-ren ordez. Alabaina, Mitxelenak gogoratu bezala, dut erako formak Arabako euskaran ere lekukotzen direnez (Landucciren hiztegian, adibidez), baliteke testua Errioxakoa bertakoa izatea. Ezaguna denez, euskarak gutxienez XIII. mendera arte iraun zuen Errioxako zenbait tokitan, Ojacastron adibidez, eta ugari dira toponimian euskarazko terminoak, garai batean Errioxa Garaiaeuskara-erromantze mugan zegoelako seinale. Hizkuntzalarien ustetan, glosetan euskal ezaugarri asko daude, eta hori idazle elebidun (euskara-erromantze) baten ezaugarria izan liteke. Dudatan daude, berriz, erromantzea sailkatzean: errioxar aurrerromantze, nafar-aragoiera edo errioxar-gaztelania. Badaude nafar-aragoierazko hitz asko, tartean muito, feito, honore (orduan femeninoa), plicare, lueco, cono, ena, eta abar.
Duela gutxi bertan izan zen Peio Galvez txiolaria, eta bere esperientzia kontatu zuen txio hari argigarri honetan:
Zehazki, beraien esanetan, glosa batzuk euskaraz idazteari buruzko hipotesiak bi izango liratezke:
– Bata, bertan euskaraz egiten zela eta herritarrei dotrina azaltzeko helburuarekin glosa batzuk euskaraz idatzi zituen monje ezezagun horrek (gaztelaniazkoekin egin zuen bezala). pic.twitter.com/hv7GU8bwod— Peio Galvez (@Peioxabier) July 31, 2018
Bigarren hipotesiaren alde egiten dute bertako gidariek (bi entzun nituen), glosa gehienak (proto)gaztelaniaz daudelako eta euskarazkoak gutxi direlako. Ondorioz, beti gidarien arabera, Glosak idatzi zirenean herritarren hizkuntza gaztelania zela demostratuta geratuko litzateke.
— Peio Galvez (@Peioxabier) July 31, 2018
– Toponimia. Adituen artesn eztabaida bakarra da ea euskara bertako hizkuntza zen historiaurretik edo beranduago iritsi zen (‘Errekonkistan’). Baina X. mendean eremu euskalduna/elebiduna zenik ez dago auzitan. pic.twitter.com/UBF3vIqgKv
— Peio Galvez (@Peioxabier) July 31, 2018
– Ojacastroko forua: 1240an Gaztelako Erregeak epaitegietan euskaraz egiteko baimena eman zien Ezcaray ondoko herri txiki honen herritarrei. Ojacastro Donemiliagatik 20 bat km-etara dago. https://t.co/xoEexiJxAS
— Peio Galvez (@Peioxabier) July 31, 2018
Dirudienez, XXI. mendeko Espainiako nazionalismoarentzat gaztelaniazko lehendabiziko idatzizko esaldiak eremu euskaldun edo elebidun batean idatzi zirela onartzea sakrilegioa omen da. Baina Europako naziorik zaharrena ez da Espainia (edo Gaztela). Inondik ere.
— Peio Galvez (@Peioxabier) July 31, 2018
Gaztelaniaren lehen agerpena, ordea, hau omen da:
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Valpuestako_kartularioak