Donemiliago glosak eta gidari turistikoa

Donemiliago glosak eta gidari turistikoa –

Donemiliagako glosak Aemilianensis 60 latinezko  kodexaren  bazterretan X. mendearen  bukaeran edo XI. mendearen hasieran latinez, erromantzez eta euskaraz eskuz idatzitako oharpen txikiak dira, Errioxako Donemiliagan. Kopiatzailearen helburua latinezko testuaren zenbait pasarte azaltzea zen; baina mila urte beranduago, egun bertan dagoen gidari turistikoak bere uztako azalpenak ematen ditu.

Lehenik eta behin azal dezagun apur bat gehiago zer diren glosa horiek, wikipediaren laguntzaz.  Filologian glosa horien garrantzia ez zen XX. mendera arte kontuan hartu, mila inguruko glosetatik ehun-edo erromantzez eta bi euskarazdaudelako eta hizkuntza bien lehendabiziko idatzizko lekukoa direlako. Eskuizkribuak San Millán de Susoko monasterioan aurkitu ziren.

Donemiliago glosak eta gidari turistikoa31 eta 42. glosetan, euskarazko oharpen bi ageri dira:

jzioqui dugu / guec ajutuezdugu

Interpretazioa ez da ziurra. Alde batetik, ez dago argi zehazki latinezko zein tarteri dagozkion. Printzipioz, hauek bide dira kidetasunak:

jzioqui dugu / (lat.) (inveniri) meruimur, hots, ‘(aurkitzea) merezi genuen’.
guec ajutuezdugu / (lat.) non nobis sufficit (non convienet a nobis), hots, ‘ez zaigu komeni’.

Bigarren glosari dagokionez, hasiera batean latinezko ne… nos… precipitemur eta haren erromantzezko glosa nos non kaigamusekin lotu bazen ere, euskal filologoen iritzian antzekoagoa da goian aipatutakoa izatea.

Halaber, euskarazko hitz batzuk bere horretan ezezagunak dira. Bi azalbide eman zaizkio izioki delakoari, betiere aditz partizipioa dela jakintzat emanda: batetik, izio ‘piztu’ aditzarekin lotu da, baina hori ez dator latinezko testuko ezerekin bat; bestetik, glosako <z> gaurko <tz>ren ordez balego, baliteke Leizarragak erabilitako itzeuki ‘-tzat hartu’ aditzarekin zerikusia izatea. Bigarren glosako aiutu-k geroago bizkaieraz ondo xamar lekukotzen den adiutu (aiotu, aiutu) ‘egoki’ adjektiboa dakar gogora; horrela balitz, aiutu dugu zera izan liteke: maite dugu egituraren antzekoa, hau da, [izenondo mugagabea + dugu] gisako egitura (behar duguiduri dunahi dugorroto dio… bezalakoa).

Glosagilearen jatorriari buruz, Menéndez Pidalek suposatu zuen nafarra behar zuela izan, eta ez errioxarra, dugu erabili zuenez gero, Mendebaldeko dogu-ren ordez. Alabaina, Mitxelenak gogoratu bezala, dut erako formak Arabako euskaran ere lekukotzen direnez (Landucciren hiztegian, adibidez), baliteke testua Errioxakoa bertakoa izatea. Ezaguna denez, euskarak gutxienez XIII. mendera arte iraun zuen Errioxako zenbait tokitan, Ojacastron adibidez, eta ugari dira toponimian euskarazko terminoak, garai batean Errioxa Garaiaeuskara-erromantze mugan zegoelako seinale. Hizkuntzalarien ustetan, glosetan euskal ezaugarri asko daude, eta hori idazle elebidun (euskara-erromantze) baten ezaugarria izan liteke. Dudatan daude, berriz, erromantzea sailkatzean: errioxar aurrerromantze, nafar-aragoiera edo errioxar-gaztelania. Badaude nafar-aragoierazko hitz asko, tartean muitofeitohonore (orduan femeninoa), plicareluecoconoena, eta abar.

Donemiliago glosak eta gidari turistikoa

Duela gutxi bertan izan zen Peio Galvez txiolaria, eta bere esperientzia kontatu zuen txio hari argigarri honetan:

Donemiliago glosak eta gidari turistikoa

Zer duzu buruan “Donemiliago glosak eta gidari turistikoa”-ri buruz