Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”
Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria –
Dante Bastian Uribe Ricok (Mexiko, 1998) hizkuntzalaritza ikasten du eta unibertsitatean bertan hasi zen euskara ikasten. Ikasitakoa praktikatu nahi zuenez eta inguruan ez zuenez aukera handirik, irakasleak Mintzaneten berri eman zion.
Nagore Etxezarreta zarauztarra da bere bidelaguna eta eskoletan ikasten duen euskara batuaz gain, gipuzkoarraren euskalkia ikasten ari da Mintzaneten: “Gainera, hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”.