dakarzkiokete

dakarzkiokete –

DAKARZKIOKETE

NOR: DA, na, ha, ga, za, za-te
erroa: KAR, rama, rau, ntzu… tor, bil, oa…
sg / pl: z-gabea, Z-DUNA
NORI: ki + t k n O gu zu zue e
ke-gabea/ KE-DUNA
NORK: t k n – gu zu zue TE

1
dakarzkioKEte

KE honek probabilitate / posibilitate zentzua ematen dio.

KE gabe:

dakarzkiote

2
Z-duna da, hau da, NOR plurala. Dakusagun NOR singularrean:

dakarkiote

3
Beraz orain arte lau:

dakarkiote dakarzkiote
dakarkiokete dakarzkiokete

4
Bukaerako TE horrec adierazten du HAIEK direla subjektua. Ken badezagu, orduan HARK 3. persona singularrekoa lortuko genuke:

dakarkio dakarzkio
dakarkioke dakarzkioke

5
TE horren ordez beste nork-atzizki bat ipin dezakegu:

NORK = atzizkia

nik = t (da)
hik (to) = k (a)
hik (no) = n (na)
hark = – (= atzizkirik ez)
guk = gu
zuk = zu
zuek = zue
haiek = te

dakarkiot  dakarzkiot
dakarkiok  dakarzkiok
dakarkion  dakarzkion
dakarkiogu dakarzkiogu
dakarkiozu dakarzkiozu
dakarkiozue dakarzkiozue

6
KIO horren ordez, beste nori-atzizkiren bat ipin dezakegu:

NORI = atzizkia

niri = kit (kida)
hiri (to) = kik (kia)
hiri (no) = kin (kina)
hari = kio
guri = kigu
zuri = kizu
zuei = kizue
haiei = kie


dakarkidazu dakarzkidazu
dakarkiguzue dakarzkiguzue
dakarkizut dakarzkizut

7
Edo sinpleki nori-atzizkiak ken ditzakegu:

dakar *dakarz / dakartza

Z barik, TZA erabiltzen da euskara batuan:

dakart dakartzat
dakark dakartzak
dakarn dakartzan
dakar dakartza
dakargu dakartzagu
dakarzu dakartzazu
dakarzue dakartzazue
dakarte dakartzate

Puntu gehiago iruzkinetan!

Adiskidetsuki

dakarzkiokete

NAFFARRERA

7 pentsamendu “dakarzkiokete”-ri buruz

  • 8

    DAkar DAkarTZA

    Hemen HURA edo HAIEK dira objektuak.

    DAkar-en.ordez,
    NAkar ipiniko dugu NI baldin banaiz objektua, edo HAkar, baldin HI bahaiz.

    DAkarTZA-ren ordez,
    GAkarTZA baldin objektua GU bagara,
    ZAkarTZA baldin ZU bazara, eta
    ZAkarTZATE baldin objektua ZUEK bazarete.

  • 9

    DA: es, está

    DA eta DA…TZA daukagu orainaldian, zeinak iraganaldira pasatzeko honela jarriko ditugu:

    ZE + eN

    ZEN: era, estaba

    zekarren zekartzan

    TErekin

    zekarten zekartzaten

    Alegiazkoa LErekin eta eN gabe:

    LE: fuese, estuviese

    lekar lekartza
    lekarte lekartzate

    Eta agintera BErekin:

    BE: sea, esté

    bekar bekartza
    bekarte bekartzate

  • 10
    Faltako litzateke iraganaldian eta alegiazkoan NOR-nork hauek ikus ditzagun:

    [10. honetan alegiazkoa eta 11.ean iraganaldia]

    ALEGIAZKOA

    ni-hik (to) = nindakark
    ni-hik (no) = hindakarn
    ni-hark = nindakar
    ni-zuk = nindakarzu
    ni-zuek = nindakarzue
    ni-haiek = nindakarte

    hi-nik = hindakart
    hi-hark = hindakar
    hi-guk = hindakargu
    hi-haiek = hindakarte

    gu-hik (to) = gindakartzak
    gu-hi (no) = gindakartzan
    gu-hark = gindakartza
    gu-zuk = gindakartzazu
    gu-zuek = gindakartzazue
    gu-haiek = gindakartzate

    zu-nik = zindakartzat
    zu-hark = zindakartza
    zu-guk = zindakartzagu
    zu-haiek = zindakartzate

    zuek-nik = zindakartzatet
    zuek-hark = zindakartzate
    zuek-guk = zindakartzategu
    zuek-hauek = zindakartzatete

    Eta NORK-nor hauek ere:

    nerakar nerakartza
    herakar herakartza

    generakar generakartza
    zenerakar zenerakartza
    zenerakarte zenerakartzate

  • 11

    IRAGANALDIA

    LE-dunetan izan ezik, iraganaldia alegiazkoa + eN modura eratzen da:

    NOR-nork

    ni-hik (to) = nindakarran
    ni-hik (no) = hindakarnan
    ni-hark = nindakarren
    ni-zuk = nindakarzun
    ni-zuek = nindakarzuen
    ni-haiek = nindakarten

    hi-nik = hindakardan
    hi-hark = hindakarren
    hi-guk = hindakargun
    hi-haiek = hindakarten

    gu-hik (to) = gindakartzaan
    gu-hi (no) = gindakartzanan
    gu-hark = gindakartzan
    gu-zuk = gindakartzazun
    gu-zuek = gindakartzazuen
    gu-haiek = gindakartzaten

    zu-nik = zindakartzadan
    zu-hark = zindakartzan
    zu-guk = zindakartzagun
    zu-haiek = zindakartzaten

    zuek-nik = zindakartzatedan
    zuek-hark = zindakartzaten
    zuek-guk = zindakartzategun
    zuek-haiek = zindakartzateten

    Eta NORK-nor hauek ere:

    nerakarren nerakartzan
    herakarren herakartzan

    generakarren generakartzan
    zenerakarren zenerakartzan
    zenerakarten zenerakartzaten

  • Nire datuen arauera, inoiz, inon eta inork ere erabili ez duen benetako euskal aditz batetik:

    dakarzkiokete

    aditzen euskal konjugazioa azaldu dut inoiz egin den baino hobeto. Apalki baina irmoki diotsuet egia borobil hau.

    Konjugazio bakarra aditz guzti guztiençat. Lafitte jaunaren terminologia erabilirik eta orain ohikoa duguna:

    Voz nominativoa
    NOR

    Voz dativoa
    NOR-NORI

    Voz activoa
    NOR-NORK
    & NORK-NOR

    Voz activo dativoa
    NOR-NORI-NORK
    & NORK-NOR-NORI

    Adeitsuki

  • Post honetan, 7. puntuan, hauxe jarri dut:

    “Edo sinpleki nori-atzizkiak ken ditzakegu:

    dakar *dakarz / dakartza

    Z barik, TZA erabiltzen da euskara batuan:”

    Konsulta batzuk egin ditut Euskal Klasikoen Corpusean, zeinaren arauera datuok lortu baititut:

    dakartza 9 aldiz
    dakarzki 41 aldiz
    dakarz 27 aldiz
    dakaz 33 aldiz

    Euskaltzaindiaren erabaki batzuk aski arbitrarioak dira ezpairik gabe.

    Hola daude gauzak!

  • Euskal Klasikoen Corpusean begiraturik:

    https://www.ehu.eus/ehg/kc/

    dakarzkiokete: 0 aldiz erabilia
    diezazkiokete: 0 aldiz erabilia

    Lehenengoa ongi eraikia da ekarri aditzaren konjugazio historikoaren arauera.

    Bigarrena *ezan aditzaren konjugazio historikoaren arauera gaizki eraikia da.

    diezazki- hasierako horren ordez bethi dietza- erabili izan da pluralean.

    Mitxelena eta Txillardegi jaunen mahukatik atereak dira -iezazki-dun adizki guztiak, asmatuak edota inventatuak eta Euskaltzaindiak aho batez onartuak.

    Errore garrafal hau Akademiak zuzendu behar luke ahalik eta lasterren, gauzak ongi egitekotan.

    Aditz koadro guztietan inoiz, inon eta inork ere erabili ez dituen adizkiak asterisko batez ongi markaturik agertu behar lirateke, irakasleek ikasleak matxaka eta tortura ez ditzatentzat institutu, universitate eta euskaltegi guztietan

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude