corruptione

corruptione – 

corruptione: hitz hyper international honec naffarreran, logicoqui, harcen duen forma idatzia.

en. corruption
fr. corruption
es. corrupción

Eta gure classicoetan, cer?

EUSKARA INSTITUTUA:

Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)

https://www.ehu.eus/ehg/kc/

korrupzio 0 aldiz
korrupzione 24 aldiz
korruptione 27 aldiz
korruptzione 1

Guztira: 52 aldiz

“korrupzio” bilhaturic 52ak aguertu behar liratequeela, ez dut uste erran beharra daducagunic.

Eta “euskara batuan”, cer?

“Euskara batuan” hitz hau ez da existitzen. Ez dute orain arte onhartu nahi ukan.

Iracur iruzquinac, othoi!

 

NAFFARRERA

15 pentsamendu “corruptione”-ri buruz

  • Hitz hau euskaraz ustelkeria idazten da eta korrupzioa ahoscatzen.

    Millaca hitzen modura “batua”-ren eraguinez.

    Ençuten ukan dugu holacoric:

    Nola cen korrupzioa euscaraz?

    Nola cen? Corruptionea cen, argui eta garbi, anglesen eta francesen modura. Berdin berdin. Normalac guinenean, eh!

    Orain ustelkeria, dirudienez.

    Adeitassunez

  • ustelkeria euscal hitza corrumpituz, korrupzio hitza ez erabilceagatic, ustelkeriaren benetaco adierac galarazten ditu Euskaltzaindiac:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=274467

    Millaca hitzequin eta adierequin eguindaco corruptionea!

    Adeitsuqui

  • Orotariko Euskal Hiztegia:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=173832

    korronpitu.
     (Lcc (-du), Urt III 20, VocBN ), korrunpitu (Urt I 270), koronpitu.
    Corromper(se).

    Hau dioscute han:

    Documentado en Leiçarraga y algunos autores septentrionales de los ss. XVII, XVIII y XIX. Al Sur lo emplean Micoleta (korrunpidu ), Lizarraga de Elcano (Doc 234) y Hualde. Korronpitu es la forma más empleada. Hay ambas formas, korronpitu y korrunpitu, en Leiçarraga, Etcheberri de Ziburu y Haraneder, y sólo korrunpitu en CatLav. Se encuentra koronpitu en JesBih.

    Leiçarragagan ez dago korronpitu / corrompitu delaco hori. Gueçurra! Leiçarragac ongui cequien latinezco corrumpere aditza euscaraz emaiten: corrumpitu.
    Leiçarraga ez cen espainola, ez eta francesa ere. Leiçarraga naffarra cen eta euscalduna.

    Orotaticoco adibide hau:

    Hitz korronpiturik batre zuen ahotik ilkhi eztadila. Lç Eph 4, 29

    Hola da jathorrizcoan:

    Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila,

    Adeitsuqui

  • Eta Orotaricoan ere bigarren gueçurra, edo eguia ez den bat, edo nahita eguindaco acats bat orainsu iracurri berri duguna:

    Korronpitu es la forma más empleada.

    Honexegatic hautatu dute sarreratzat.

    EUSKARA INSTITUTUA:

    Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)

    https://www.ehu.eus/ehg/kc/

    korronpi hasten direnac 32
    korrunpi hasten direnac 52

    korrunpitu da guehien erabili dena

    Euskara Batuan ere onhartu gabea.

    Adeitsuqui

  • Familia internationala:

    corrumpitu
    corrupto
    corruptione
    corruptible
    corruptela
    + incorruptible
    + incorruptibilitate

    Adeitsuqui

  • Naffarrera: Complexuric gabe, libertatea eta responsabilitatea uztarturic valiatzen den edocein euscara mota.

    Adibidez:

    Edurne Azkaratec erabilcen duena:

    https://youtube.com/watch?v=_eUOX9E3evI&feature=shares

    Adeitsuqui

  • EUSKALTZAINDIAREN OBRA BITXIAK

    JOANES LEIZARRAGA (1571)

    https://www.euskaltzaindia.eus/es/demoa/obra-bitxiak/5799-joanes-leizarraga-1571

    Joannes Leiçarragari buruz minço direlaric, laguin bat dakarte beheco partean. Laguina edo eracusgarri cer den ongui jaquitecotz iracur deçagun Academiaren hizteguian:

    lagin
    iz. Zerbaiten zati edo kopuru txikia, hura erakusteko edo haren ezaugarriak aztertzeko erabiltzen dena. Ik. erakusgarri.

    Eta hona hemen laguin hori:

    “HEUSKALDUNEI

    Heuskarazko hitzak, nola eskribatzen, hala letra guziekin Latinen anzora pronuntiatzen ere dirade: eta u bokala, betheki, ou baliz bezala. Berzalde Testamentu berriaren heuskarazko translatione hunetan hitz bakoitz batzu letra xeheagoz textu artean ezarri ikan dirade, ezagun denzat ezen hek teztuan aditzen diraden hitzak izanagatik, eztiradela ordea textu gorputz berekoak, baina deklaragarri iarriak. Gainerakoaz den bezenbatean, batbederak daki heuskal herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den: razoin hunegatik sensu egiazkotik aldaratu gabe, lengoajeaz den bezenbatean ahalik gehiena guziei adi eraziteari iarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein leku iakineko lenhoaje bereziri…”

    Ohar ttipiac
    • teztu eta lenhoage dira bi errata originalac dakarçana. Nire berreditionean textu eta lengoage. Ikus beherago:

    • ikan originalean içan da
    • Gaizqui transcribaturico hitzac: ikan, pronuntiatzen, translatione, diferentia…

    HEVSCALDVNEY.

    HEuscarazco hitzac, nola scribatzen, hala letra guciequin Latinén ançora pronuntiatzen-ere dirade: eta u vocala, bethequi, ou baliz beçala. Berçalde Testamentu berriaren heuscarazco translatione hunetan hitz bakoitz batzu letra cheheagoz textu artean eçarri içan dirade, eçagun dençat ecen hec textuan aditzen diraden hitzac içanagatic, eztiradela ordea textu gorputz berecoac, baina declaragarri iarriac. Gaineracoaz den becembatean, batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den: raçoin hunegatic sensu eguiazcotic aldaratu gabe, lengoageaz den becembatean ahalic guehiena guciey adi eraciteari iarreiqui içan gaitzaitza, eta ez choil edocein leku iaquineco lengoage bereciri:

    Hau da benetaco laguina (teztu eta lenhoage çucenduric).
    Hola idatzi çuen Leiçarragac eta ez Academiac dakarren ecin irensizco churro nahassi hori.

    Adeitsuqui

  • Leiçarragaren laguin hori corruptoa da eta falsificatua.

    armiarma.eus webgunecoec nire textu digitalizatua hartu çuten eta

    https://klasikoak.armiarma.eus/

    hemen plaçaratu, niri baimenic ez ecer escatu gaberic.

    Hala eguin çuten nire obra digitalizatu ascorequin. Digitalizatzailea ni naicela diote, bederen. Esquerrac.

    Automaticoqui eguin çuten graphia aldaqueta, baina deus ere revisatu eta çucendu gaberic.

    Orain Euskaltzaindiac “lagin” hori armiarmacoei hartu eta lehengo chapuza aurkeztu Leiçarragarena berarena baliz beçala.

    Horri neronec corruptione eta falsificationea deitzen deraucot lettra guztiequin!

    Persona bakarra da mundu honetan Leiçarragaren obrac computerizatu dituena: Josu Lavin.

    Orotarikoarenec ere ez.

    Adeitsuqui

  • reflecter [-flect-/-flex-] v to reflect (1. to throw or cast back; 2. to ponder);
    reflecter se in to be reflected in
    Hence: reflexibile-reflexibilitate; reflexion-irreflexion; reflexive; reflexe-reflexo; reflector

    Lexico internationalean.

    Euskara batua delacoan hauec topatzen ditugu: erreflexibo, erreflexu eta erreflektore.

    erreflexionatu ez dugu ikussi, eta erreflexio hitzac bi oharrequin dathor:

    erreflexio
    1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ‘gogoeta’ adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gogoeta; hausnarketa].
    2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, erreflexio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori fisikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. islatze].

    Adeitsuqui

  • “erreflexio”-ren ordez hausnarketa hautatu dute batuan.
    Cembat aldiz aguercen da, bada, “hausnarketa” hitza corpus erraldoi honetan?:

    Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)

    “Corpus honek XVI. mendean hasi eta 1975. urtera arteko 496 liburu jasotzen ditu, eta denera 11,9 milioi testu hitzez osatuta dago. Horren aurretik zen klasikoen corpus osatuena OEHrena zen (303 liburu eta 5,8 milioi testu hitz), inoiz modu publikoan kontsultagai izan ez dena.”

    Eta içanen ez dena!

    Cembat aldiz hausnarketa?
    0 aldiz.
    Behin ere ez. “ausnarketa” ere ez. Hau ere badaezpada ere beguiratu baitut.

    erreflexione edo reflexione 36 aldiz,
    reflekzione 6

    Guztira 42 aldiz

    Cein da, bada, Euskaltzaindiaren “irizpidea”?
    Hitzen eta aditzen corruptionea, falsificationea eta gutigorabeherismoa!

    Adeitsuqui

  • Hau erraiteco:

    en. ruminate
    fr. ruminer
    es: rumiar

    hausnartu erabilten dugu euscaraz.

    Bigarren adiera: saconqui pensatu, meditatu, reflexionatu…, ez da bakarric euscaraz typicoa den gauça bat, ceren anglesez, francesez eta espainolez ere erabilten baita.

    (ia ia) Orotaricoan beguiratu dut ruminatu aditza eta aguertu ez. Bon, ez ruminatu, ez erruminatu, ez rumiatu eta ez errumiatu.

    Ascoçaz çabalagoa den berce corpusean beguiratu dut, hemen aleguia:

    Euskal Klasikoen Corpusa (EKC)

    eta hemen bai: rumiatu edota ruminatu hitza 7 aldiz gure classicoen baithan.

  • Baten batec pensa leçaque ecen ni “hausnarketa”-ren aurka cerbait daducadala.
    Ez, ez da hola.
    Nic normaltassun ossoz erabilten ditut hausnarqueta eta hausnartu hitzac. Gainera, hitzoc erabiliric ez dut contutan harcen, nahiz eta badaquidan, behiec jandaco belharrarequin cer eguiten duten.
    Ni minço içaiten naiz euskaltzain eta euskal irakasle guehienen aurka, ignorant ausartac içaiten direlacotz, corruptione, falsificatione eta gutigorabeherismoa erabiliric euscara baitute çailcen, abnormalcen eta subnormalcen.

    Ecin minça nindaiteque clarquiago.

    Adeitsuqui

  • RUMINATU (rumiatu) euscal aditz internationalaren euscal derivatu internationalac:

    ruminant = ruminante ( = rumiante)
    en. ruminant
    fr. ruminant
    es. rumiante

    ruminatione
    en. rumination
    fr. rumination
    es. rumiación

    rumen = pança /pantza/
    en. rumen = paunch
    fr. rumen = panse
    es. rumen = panza

    rumenico
    en. rumenic
    fr. ruménique
    es. ruménico

    ruminal
    en. ruminal
    fr. ruminal
    es. ruminal

    Adeitsuqui

  • Elhuyar

    eu-es partean:

    rumia: hausnarketa, hausnartze
    rumiador: hausnarkari, hausnartzaile
    rumiante: hausnarkari

    euscarazcoac:

    hausnar = hausnartze
    hausnarrean = hausnartzen
    hausnarka = hausnartzen
    hausnarkari = hausnartzaile
    hausnar egin = hausnartu
    hausnartu = hausnar egin
    hausnartzaile: hausnarkari

    Oharra: hausnartzaile animaliei buruz baino ez. Bitchia, ceren hausnarçaile baita hausnarcen duena. Buruz ere, pensaquetan aleguia.

    Bat dathoz Euskaltzaindiarequin.

    Adeitsuqui

  • Euskara Institutua.
    Egungo Testuen Corpusa (ETC)

    erreflexio: 284
    erreflexionatu: 34

    Argui dago Euskaltzaindiac ez dituela bi hitzoc maite, baina ez itchura graphicoarengatic. Ez ditu onhartu, ceren haien ordez, hausnarketa eta hausnartu erabil daitecela erabaqui baitu. Gutigorabeherismo trebequi calculatua. Bai, haiec adituqui daquiten eta ahalsuqui deçaqueten modura. Euskaltzaindiac eta asco deçaquete. Hala da.

    Adeitassunez