Lasai, Chivite!

Lasai, Chivite! –

ZAUDE LASAI, CHIVITE!

“Buñuelen euskara baloratzeak esan nahi du ez dela Nafarroa ezagutzen”. Horixe esan zuen María Chivitek (PSN) Diario de Noticias egunkarian egindako elkarrizketan (2018-4-29). Baina lasai aski egon daiteke. Euskararen Foru Dekretuaren menpeko lan deialdietan, Erriberan ez da euskara baloratzen. Baloratzen dira, bai, frantsesa, ingelesa eta alemana, baina horrekin, nonbait, ez du problemarik.

Lasai, Chivite!Horixe gertatu zen, esaterako, burutzen merezimendu lehiaketan (NAO, 18-12-6) edo eskolazainen lekualdatze lehiaketan (NAO, 18-2-19). Horren aurrean, Arartekoak gomendioa egin dio lauko gobernuari, hain zuzen ere UPNren gobernuari egindako gomendio bera: Ez dadila atzerriko hizkuntza bat euskara baino gehiago baloratu Nafarroan, kontuan izanik euskara, legez, Nafarroako berezko hizkuntza dela, eta neurri batean koofiziala.

Baina hurrengo deialdietan ere puntuazio horiek errepikatuko dira; izan ere, Euskararen Foru Dekretuak dio, laugarren xedapen iragankorrean, ezen harik eta lanpostu bakoitza aztertu arte euskararen puntuazio minimoa aplikatuko dela. Eta, Erriberan, gutxieneko puntuazio hori zero da.

Lauko gobernuari exijitzen diogu Euskararen Foru Dekretua alda dezala, euskara gutxienez ere atzerriko hizkuntzak adina balora dadin. Bitartean, borrokan segitu beharko dugu, hizkuntza politika justu baten alde.

Lasai, Chivite!

Administrazioan Euskaraz Taldea

3 pentsamendu “Lasai, Chivite!”-ri buruz