Burlatako Euskararen Ordenantza murrizteari ez!!
Burlatako Euskararen Ordenantza murrizteari ez!! –
BURLATAKO EUSKARAREN ORDENANTZA MURRIZTEARI EZ!!!
Burlatako Alkatetzak (Navarra Sumaren esku), Iruñerriko udalerrietan izandako ebazpen batzuk aitzaki, Burlatako Euskararen Ordenantza (2018) murriztu nahi du, ondoren bertako plantilla organikoari lotutako lanpostuen profilak aldatu nahian.
Esan behar da prozesu hauek abokatu berak eraman dituela aurrera (berak asesoratu du Burlatako alkatetza ere).
Ordenantzaren 14. eta 16. artikuluak non euskara meritu bezala baloratzea gaia den, kendu dituzte. Larria benetan.
Urte oso batean zehar landutako dokumentua bi saiotan aldatu eta gaia itxi nahi dute, honi prozesu parte-hartzaile izendatuz.
Herritarrek eta Udaleko hainbat zinegotzik biziki kritikatu diote Navarra Sumako taldeari Burlatan bertan arazorik izan gabe horren urrutira jotzea.
Eskatzen zaio Alkatetzari egindako proposamenak Osoko Bilkurara eraman aurretik dokumentua Euskara Atalean, kontsultiboa den organoan, berriz ere jakitera eman dezan.
Eta PSOEk zer eginen du bozketa momentu hori helduta? Adostuta al dago aurretik?
Berez prozesuak jarraituz gero, azaroaren 15era arte iradokizunak egiteko epea igarota, aurrera eginen du.
Euskararen Ordenantzaren murrizketaren kontra, elkarretaratzea egin genuen Burlatako euskaltzaleok 2022ko azaroaren 10ean.
Administrazioan egiten ari diren egonkortze-prozesua probestuz, berriz ere Nafarroan euskarafobia agerian...
Burlatan, 2022-11-15
EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA