Bizikidetza linguistikoaz
Bizikidetza linguistikoaz –
Foro Sozialeko adiskideek bizikidetza demokratikoaz eta berau eraikitzeko askatu beharreko korapiloez hausnartzeko aukera zabaldu dute. Egiten ari diren lan emankor eta garrantzitsuan aletxo bat jarri asmoz, eraikuntza-prozesu horretan, beste elementu askorekin batera, aintzat hartu beharreko bizikidetza linguistikoaz aritu nahi nuke.
Lehenengo eta behin, esan dezagun harreman linguistikoak ez direla hizkuntzen artean gertatzen, hiztunen, hizkuntza-komunitateen eta estatu eta nazioen artean baizik. Bizikidetza linguistikoaz ari garenean, beraz, pertsonen arteko harremanez, eskubide pertsonal eta kolektiboez, politika konkretuez, eta harreman eta egitura politiko-instituzionalez ari gara; pertsona eta giza-antolamendu guztiak ukitzen dituen zerbaiti buruz, alegia.
Euskara da euskaldun egiten gaituena eta Euskal Herriari nortasuna ematen dion elementurik behinena. Hizkuntzaren aldagaia eta beronek suposatzen duen elementu bereizlea aintzat hartu gabe, ezin dira gure historia, nortasun indibidual eta kolektiboak, edo bizi izan ditugun akulturazio zein biziberritze-prozesuak ulertu. Izan ere, estatuetatik bideratutako prozesu homogeneizatzaileen jomuga nagusien artean egon dira hizkuntza gutxituak, eta Euskal Herriko gatazka politiko modernoen azpian ere, euskararen agoniaren eta menpekotasunaren kontzientzia egon da.
Bizikidetzaren helburuak, beraz, ezinbestean barnebildu behar du auzi linguistikoa.
Bizikidetza sendo batek, baita linguistikoak ere, giza-eskubideak aintzat hartuko dituen itun sozio-politiko zabala behar du, euskara bezalako hizkuntza gutxitu bati dagokionez, helburu hauek ere beharko lituzkeena, hiztun guztien eskubide-berdintasuna lortze aldera: euskararen biziraupena bermatzea; euskara erabiltzea ohikoa eta erosoa izan dadin baldintzak sortu eta garatzea —alegia, normalizazioa—; herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, eta euskara ardatz izango duen komunitate eleanitz bat eratzea, errealitate soziolinguistikoak aintzat harturik.
Hizkuntza normalizazioa edo bizikidetza linguistikoa lortzea, prozesu sozio-politiko konplexua da. Altxa dezagun begirada, eta jar gaitezen etorkizunera begira, belaunaldi bateko ikusmirarekin. Hemendik 30 urtera ere, euskal herritarren artean izango dira beren lehen eta ohiko hizkuntzatzat euskara, gaztelania, frantsesa edo beste hainbat izaten jarraituko dutenak. Denon artean eraikiko dugu herri honen etorkizuna, eta euskararen geroak eta bizikidetzak, gehienen elkartasunezko atxikimendua beharko du, bizikidetzaren hodeiertzean baitaude euskararen biziraupena eta normalizazioa.
Biziberritze-prozesua aitzinatzeko, euskarak babes soziala, instituzionala eta legezkoa izaten jarraitu beharko du, besteak beste, gaztelaniak eta frantsesak, munduko estatu-hizkuntza indartsuenetako bi diren neurrian, hegemonikoak izaten jarraituko dutelako bizitza sozialaren alor askotan, Euskal Herriaren egituratze politikoa bat ala beste izan. Bizikidetza linguistikoa bermatzeko, beronen alde egingo duten estatu-egiturak eta egitura administratiboak beharko dira, bestela, aurrerapen teknologikoek, inteligentzia artifizialaren garapenak, biztanleria-mugimenduek edo globalizazio neoliberalaren ondorioek, hizkuntza hegemonikoen aldeko inertziak indartuko dituztelako.
Bizikidetzak eta hizkuntza-berdintasunak euskararen ezagutza unibertsalizatzea, ikasteko aukera herritar guztiei ziurtatzea eta herritarren engaiamendua eskatzen ditu, elkarren arteko ulermena ziurtatzeko, gutxienez. Eta, euskararentzako arnasgune geografiko eta funtzionalak bermatzea, funtzio formal/informal askotan hizkuntza nagusia izatea eta egungo erabilera-indizeak nabarmen handitzea esparru guztietan.
Memoria, justizia eta erreparazioa ezinbestekotzat jotzen dira bizikidetza oinarri sendotan eraikitzeko. Gauza bera plantea daiteke hizkuntzen kasuan ere. Eta gai askorekin egiten den bezala, gaiarekiko kontzientzia eta atxikimendu soziala landu beharko lirateke, gaiaz eztabaidatu, elkarri entzun eta jendartearen zoru komuna ongarritu. Helburu horrekin, Topalabe taldetik, gure diskurtsoetan bizikidetza, berdintasuna, aniztasuna, erantzukizuna, errespetua edo justizia bezalako kontzeptuak barneratzea proposatu genuen Berrikasi eta berrikusi txostenean.
Aniztasun linguistiko-kulturalaren galera eta hizkuntzen arteko bizikidetza mundu-mailako kezka bilakatzen ari dira, batzuetan, estatuek beraiek ezin dutelako bermatu beren hizkuntzen erabilera —ikus-entzunezkoetan, adibidez—, edo hizkuntza hegemonikoak inposatzen jarraitzen dutelako. Zorionez, Groenlandia, Frantzia edo Zeelanda Berria bezalako lekuetan, hizkuntza gutxituen aldeko mugimendu interesgarriak ari gara ezagutzen. Eta aintzat harturik, helburuak lortzetik urrun bagaude ere, biziberritze prozesuetan dagoen esperientziarik aurreratuenetakoa dela gurea, hau da munduari egin geniezaiokeen ekarpenik ederrenetako bat hizkuntza bizikidetzari dagokionez: herritarren hizkuntza eskubideak eta Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna errespetatuko dituen euskararen biziberritze-prozesu arrakastatsua bermatzea.
OHARRA: Artikulu hau Foro Sozial Iraunkorraren Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala prozesuari eginiko ekarpen bat da.
Euskeraren biziberritze-prozesua” orain den baino kulturari eta kulturgintzari lotuagoa izan behar duela uste dut (kulturarik gabe ez dago euskerarik);
eta orain den baino “zentrifugoagoa”. EMAN BARIK (HEDATU BARIK) EZ DAGO HARTZERIK
Cer da kultura?
Cer da kulturgintza?
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kultura
Anhitz esquer!
kulturgintza
iz. Kulturaren aldeko lana; kulturarekin loturiko jarduera. Kulturgintzan eta herrigintzan dabiltzanak.
Ederto!
“Hizkuntzaren aldagaia … aintzat hartu gabe, ezin dira gure historia, nortasun indibidual eta kolektiboak, edo bizi izan ditugun akulturazio zein biziberritze-prozesuak ulertu”.
Horrela adierazita, ematen du akulturazioa iraganeko arazoa dela, eta biziberritze prozesua burutu dela, baina (euskaldunon) akulturazioak eta (euskararen) ordezkapen prozesuak indar betean diraute, eta biziberritze prozesuak oztopo handiei egin behar die aurre oraindik ere.
“Biziberritze-prozesua aitzinatzeko, euskarak babes soziala, instituzionala eta legezkoa izaten jarraitu beharko du”…
Euskaldunok (euskarak) babes sozialari esker iraun dugu komunitate gisa egun arte, zailtasun handiekin EAEn eta Nafarroako Iparraldean, eta areago Bidasoaz bestalde.
EAEn egun daukaguna baino askoz babes handiago behar dugu, premiaz, instituzioen eta legeriaren aldetik.
Nafarroan eta Iparraldean egoera kritikoa da esparru horietan bietan, eta babes soziala ere ahulagoa da EAEn baino.
“Bizikidetza linguistikoa bermatzeko, beronen alde egingo duten estatu-egiturak eta egitura administratiboak beharko dira”, eta horretarako eragile abertzaleen jardunean aldaketa sakonak egin beharra dago. Eragile abertzaleetan, euskarak zama gabe, ardatz izatera eraman beharra dago, berandu baino lehen.
Aurrerapen teknologikoak edota inteligentzia artifizialaren garapena gure alde erabiltzea badago, gure agintariek, EAJ-z ari naiz, horretarako borondate politikorik baleuka. Arazo handia da, gure alderdi hegemonikoa oso eroso dagoela globalizazio neoliberalaren aplikazioan eman dioten lanbidearekin, eta ez dirudi euskaldunon behar linguistiko-kultural-nazionalak asetzeko lokatzetan sartzeko inongo asmorik duenik.
Eta azken iruzkin bat:
“hau da munduari egin geniezaiokeen ekarpenik ederrenetako bat hizkuntza bizikidetzari dagokionez: herritarren hizkuntza eskubideak eta Euskal Herriko hizkuntza aniztasuna errespetatuko dituen euskararen biziberritze-prozesu arrakastatsua bermatzea”.
Bai… baldin eta horretarako tresnak izango bagenitu, baina ez dauzkagu. Espainiaren eta Frantziaren esku zakarrek nahi erara dantzarazten duten txotxongiloa dira gure erakundeak, Euskal Herri osoan zehar azken hilabeteotan jasaten ari garen erasoek beginbistan utzi duten gisan.
Egitasmorik onberatsuenak ere, epe luzera begirako helburuez gainera unean-uneko egoerei erantzuteko estrategiarik eta taktikarik ez badu, ez du arrakasta joko, erreka baizik.
eUSKERAREN GAURKO EGOERAZ:
1) euskeraren eskola-porrota. Horren ZERGATIA aztertu beharra dakusat 2.022-ikasturteari begira.
Zergati nagusia, nire iritzian, mami gabeko euskera programatzetik dator. Irakasle eta guraso “erdaldun” gehienek jarrera positiboa daukatela uste dut. Ala ez?
Euskeraren MAMIA kultura da (euskal historia, folklorea, artea, literatura, pentsaera, nazioa, identitatea). Ba al dago hori egiteko borondaterik PROGRAMATZAILEEN aldetik? Arean ere ez. Aitzitik, goi-egitura kolonizatzailea daukagu, bertotik hasita… Berton arriskutsuena.
2) Erabileraren beherakada. Egungo KRISIAREN beste hanka.
Honen ZERGATIA? Batzuen ustez “euskal populuaren euskerarekiko pasibotasuna”. Baina zelan eskatu “aktibotasuna” ETBk bonbardatu gaituenean, adibidez, “euskera berantiarraren” gezurrarekin? Eta EHUk Veleia lurperatze lotsabakoarekin, adibidez.
Esandakoa: goi-egitura kolonizatzaileak dauzkagu aargi eta garbi. Ala ez?
3) Ondorioz, euskerak URJENTZIAZKO TRANSPLANTE BAT behar du, eta horretarako ahalegin erantsi bat eragile euskaldunen elitearen aldetik (modu horizontalean. mota guztietako herri-mugimenduekin batera)
Posible al dugu hori, Zeruaren babesik gabe? Nik uste baietz. Badugu potentziala, lanturuen inflazioa utzi eta ekintzaren deflazioa erremediatzen badugu.
Proposamen irautzaileen ordua da.
Hortaz, bada denboralditxo bat 2.022rako proposamen zehatz bat proposatzen nabilela ZUZEU berton: 3-4 lagunez osatutako aurre-taldetxoak antolatu herrialde bakoitzean eta kultur programa zehatz bat proposatzea Kultur Etxeei, Eskolei… bizirik dagoen edozein guneri.
Ni neu ere prest nengoke euskal hizkuntzaz eta hitzen hondoko pentsaeraz dakidanaren ekarpena egiteko halako talde batean. Baina 2022rako!!!
Zer egin? Bai ba, zer egin da kontua. Hasteko et behin, horrelako zulora eraman gaituzten, EHE. Ikastolak. D eredua, Eitb. Eukadi irratia… TopGunea, UEMA, euskL teknikariak … den-dena miran jarri, azterketa zorrotza pasa… beharko zaie. Eta zer esan partdu, sindikatu, Jaurlaritza , eta administrazio guziari, Zer? Zuloraino eraman gaituzue, hor dira heriotza honen arduradun egiazkoak. Porrota, lobelarra eta ezaxolakeria
Lehenbizi ONDO DESTATU.
Halako Tribunal Militarraren aurrean gertatu zen, Sumarisimo batean. Epaile Nagusiak zera erran zion akusatu bati, aulkitik altxatzeko edo jesartzeko (berdio dio), eta orduan akusatuak erantzun; “Usted ha errado el tiro”. Nori eta militarburu profesional bati!
Bada, A delako lagunak denak sartu gaitu zaku berean.
Lehenbizi, ONDO DESTATU.
Zerrenda luzeegia osatu duzu, A, eta egoera honen egiazko arduradunak, estatu espainiarra eta frantsesa eta beren aginduetara dauden botere ekonomiko, hedabide, alderdi, sindikatu eta bestelako eragileak, aipatu gabe utzi…
Artikulu honen tonuak ematen du euskararen etorkizuna kontrolpean dagoela EAEn bederen, Zuzeuko artikulu eta iruzkin gehienak alarma oihuak baizik ez direla. Kontrasta hautemangarria da.
Iparraldeari dagokionez, “…euskara ardatz izango duen komunitate eleanitz bat eratzea, errealitate soziolinguistikoak aintzat harturik…” bezalako ideiek erabat irrealistak dirudite.
Sustut gero irakurtzen dugularik:
” …Frantzia edo Zeelanda Berria bezalako lekuetan, hizkuntza gutxituen aldeko mugimendu interesgarriak ari gara ezagutzen…”
Egia da menturaz maorientzat, berriz hemen ez eiki da horrelakorik, ezta zinezko biziberritzerik ere, heriofrenatze baterako oparitu finatziamendua baizik.
Ezin utzi bazterrera GAI ERABAKIGARRI hau. Beraz, noan destatzera eta desarratzera.
HISTORIA.
Oso ondo deritzot historia-ikuspegi zabal bat aurkezteari, batipat belaunaldi gazteari begira.
zENBAIT HUTSUNE dakusat:
1) Ez da aipatzen HERRI GAZTEDI (1965~), Franco denborako lehen herri-mugimendu Hego-herrialdez gaindikoa, zeinetatik leader anitz sortu zen (gizarte-eragile, ETAkide eta abar), klaandestinitate gordin hartan.
Batez ere aipagarria da Herri Gaztediren” metodologia: ekintza eta kulturgintzan oinarritutako jarduera (ekintza-gogoeta-ekintza berria). Baita euskerazko lehen alfabetatzea (eskolaz-aurrekoa), kide guztiok euskeraz idazten ikasi genuena arbeletan idatziz eta bilerak euskeraz eginez (Euskaltzaidiak berak ere horrela egiten ez zuenean).
b) AEKari ez zaio behar beste garrantzi ematen, nik uste.
Lehen erakunde mugaz gaindikoa Euskal Herri osoan. Herri-mugimendu boluntarista militantea.
c) Diskurtsoaren kalitate EKI-URRUTIARRA. Horixe dakusat txostenean. Adibidez “AEK izan zen eta beste zenbait ere”, hemen HABE ulertu bahar dut (EAJren Jaurlaritzak AEKren kontra aurkeztu zuen erakunde ofizial ongi babestu eta subentzionatua. Txostenak txosten dira, baina gaizki ikusten dut EKI-DISTANTZIA hori.
Beste zenbait adibide: “instituzioek, herri-mugimenduek… ZORU KOMUNA”. Hor ulertu behar dut Iruña-Veleia suntsitu duen EHU/UPV ere. Eta ulertu behar dut “euskera berantiarraren maltzurkeriaz bonbardatu gaituen ETB ere.
Horri buruz aipamentxo bat ere ez du egiten txostenak.
DISKURTSOAREN KALITATEAZ
Txostenaren jarrera “eki-urrutiar” horrek segida dauka testu osoan zehar. Hemen diskurtso kolonizatzaileak bere indarrean dirau, nik:
Aipu dituzuen “Freaming-apurketak” ez dira jo behar, nik uste,
gutxi batzuenak edo kanpotik datozen eraso-salbuespen gisa. KOLONIALISMO NAGUSIA EUSKAL HERRI BARNEKOA dugu. Euskeraren eta euskal kulturaren aurkako mezuak eta ekintzak indarrean diraute eta jarraituko dute gure erakunde PUBLIKOEN eskutik (para más inri): ETB, EHU…). Ez da entzun oraindik damu-hitz bat ere. Euskaltzaindia mutu geratu da euskal herritarrok daukagun VELEIA altxor berebizikoa lotsagabeki suntsitzeaz.
Laburki, txostenak diskutso-kalitate abstratua bezain eskasa dauka guzti horri buruz: “eki-urrutiegia”. Aipatu ere ez Iruña-Veleiakoa!
ZIKLO ALDAKETA ETA JAUZIA
Ados. Euskeraren eta euskal kulturaren DEFENTSA, politikakeria eta aurkakotasun alferrikakoak baztertuz…
Baina txostenak EZ DU ZEHAZTEN jauzi hori zelan eman, zein epetan, etab.
“EUSKARA ETA HIZTUN-TALDEEKIN ARITU”, Baina ZELAN aritu?
“INDARGUNE INDARTSU BAT”, baina zernolako erdigunea eta indartsua. Gogoetarako eta diskurtsorako soilik? Zein motatako jardunerako? Hori behelaino artean geratzen da txostenean, nik uste.
KOORDINAZIOA ETA BABES ZABALA
Koordinazioa ulertu behar da Topagunearen eskutik, noski Petroski. Eta ez nago horren kontra, alderantziz baizik. Baina eraginkortasunaren prestigioa irabazi behar du PRAKTIKAN. ez gogoetan soilik. Euskaldunok gogoeta-inflazioa daukagu kinka erabakigarri honetan. Zera falta zaigu nire ustez: gogoeta eta praktika ongi enfokatuak.
INSTITUZIOEN BABESA
Bedi, baina ezin gara egon minutu bat bera ere Zeruari begira.
“Familia politiko buruzagien arteko akordioa”. Oi hala!
Baina lar den beste itxarotea da horrelakorik, elkarri trastoak aurpegira botatzen ari direnean (badakizue… haustenkunde kanpaina etenbakoa)
BABES ZABALA” bai, baina hori irabazi egin behar da. Arautzat har dezakegu, EMAN BARIK EZ DAGOELA HARTZERIK. Zabal dezagun, bada, lehenbizi.
Nire proposamena hainbat bider zabaldu dut ZUZEU honetan:
KELTURGINTZA II-2022
“ERDIGUNE INDARTSUA”, ZEINEN ESKUTIK “FUNTZIOEN BANAKETA”
Diskurtso ezaguna dut hau: zorioneko “zentralismo demokratikoarena”. Non islatzen da hor herri-mugimenduen uztartze, partaidetza, interbentzioa, kontrola, etab.?
Topagunean jende jatorra zabiltzate. Aspaldiko ezagunak…
Baina nabari da, nola ez ba; belaunaldi bertikala bizi izan duzuela.
Orain 60-65 urte dituzuenok ERREFORMA garaikoak zarete (1978-80). Langile-Batzordeetatik Sindikatu eta Alderdietara jauzia eman zenekoak (orduan zuek 20-40 urte edo)
Jabetu behar duzue belaunaldi bertikalean bizi izandako patua daukazuela.. Beraz, kontuz ibili. Deborak ez dagoz brometarako.
BELAUNALDI BERTIKALARENA bromatan zihoan, noski, zuen kasuan. Ezagutzen gaituk eta.
Hurrengo hau ere erdi-bromatan, baina serioxeago doakizue:
joan den asteburuan Veleiari buruzko batzar bat izan genian Gaisteizko “Europan” eta ez zintuedan ikusi inortxo. Egon bai inor, ala ez dagokizue gai hori hizkuntz/kultur eragileoi?
Ala oraindik uste al duzue hori dena faltsua dela?
Bada, kasu horretan, eguneratu zaitezte euskeraren mesederako. Txostenak aipatu ere ez Iruña-Veleia, oraintxe bertan daukagun altxor preziatuena!
Lehen idatzi dudan iruzkin bat desagertu egin da edo ezabatu didate. Horren arrazoia guztiz arrotza egiten zait. Zinez diotsuet hemendik epe batera foru bat irekiko dudala nahi duenak parte hartu dezan hemen ezartzen den zentzura txatxutik libre.
Honeraino esandakoagatik eta orain erranen dudanagatik, Topaguneko txostenaren “guztizkoaren emendekina” jarriko nukek.
Harritzen nauena da jende gehiagok parte ez hartzea halako arazo lodi baten eztabaidan eta halako une garrantzitsuan edo “euskerarendako bidegurutzean” (analisian ados txostenarekin)
Apo Txikik esan duenaren aiduru, baina printzipioz ezin fida anonimo batez hain asunto seriotan.
Nire ikusirako, txostenaren ARDATZA honako honetan datza:
bidegurutze honetan guztion indarren bat egitea dela garrantzitsuena, beste edozein diferentziaren gainetik.
Guztion indarren AGLUTINAZIOAN. Eta hortxe aipatzen dut, apropos, hitz pozoitsu samar hau.
Krisialdietan errazen eta falta gabe planteatu ohi den “aglutinazioa”. Nerauk bizi izandakoa ekarriko diat hona, ea balio dizuen.
Hirurogeitako bidegurutzeaz ari nauk.
Gure gremioan ere izan genuen eztabaida berau. Orduko krisiaren aurrean iritzi sendo bat sortu zen “aglutinazioaren” alde. Beste batzuei iritzi zitzaigun zezenari adarretatik oratzean zegoela gakoa, eta hala egin genuen: Obispadua eta Seminarioa okupatzea, gose greba, kartzeko borroka frontala…
Gure gremioarena gizarte osoaren islada baino ez zen: langileriaren borroka (Basauriko Bandas etab) eta herri mugimendua jo ta ke.
Nire ustez, aglutinazioaren planteamendua porrot estrategikoa izango zen garai hartan. Aldiz, gure estrategiak hirorogeitako mugidari eman zion bide, hemen ere, gizartea oro har mobilizatu zuena.
Berba batez, Txostenaren planteamendua epela eta zehazgabea da (nire iritziz) bidegurutze hori taxuz eta egokiro erantzun ahal izateko.
Apo-txiki:
ZuZeuko erabilera arauak garbiak dira, eta besteak beste, ezin diozu beste erabiltzaile bati iseka egin. Kritika zorrotz eta gordina bai, noski, baina deskalifikazio pertsonaletara jo gabe.
Ondo izan
Euskarak ez du behar laguntza publikorik. Euskarak behar duena, Euskal herriko elite ekonomikoak beraren aldeko apustua egitea da.
Oso txiste ona, Aiert, kontazak beste bat!
Euskarak laguntza publikoa eta oinarrizko lanpostuetan arituko den elite euskaltzalea behar du (politika, administrazioa, justizia, polizia, hezkuntza, enpresak, kirola, aisialdia, kultura, ikus-entzunezkoak…).
Baina egia da askotan gure itxaropenak politikarien eta haiek gidatutako administrazioen esku usteko joera daukagula. Ahalegina denok egin behar dugu: administrazioak eta batez ere norbanakook.
Politikarien erabakien menpe bizitzea ez da irtenbidea.
Garrett, pentsatu bi bider esan duzuna…
Zein da Euskal Herriko demografia? ze aukera ditugu abertzaleok instituzioak irabazteko? Ze errealidadean bizi gara?
Hainbeste euskara teknikari, txiringito zertako? deustako…
Benetan irabazi nahi badugu botere ekonomikoa lortu behar dugu. Euskal Herriko burgesia euskalzalea balitz, ez ginateke hala ibiliko.
Zuzeu oso gustora irakurtzen dut, baina ez nago batere ados hemen zabaltzen diren idea askorekin
Aiert, baina eta, nork ipiniko dio kaskabiloa katuari?
Zeren eta, hemen, sasi-herri honetan, denok dakigu “Euskarak” zer behar duen, baina, azterketa egin eta ondoren sortzen diren iritzi gehienak, ezkorrak izan ohi baitira. Bitartean, hizkuntza bost axola zaien horiek (berena ez delarik), beren erabakiak hartzen dituzte…
Euskarak ez du ezer behar, GUK behar dugu, eta guk ez badugu behar, laster ez da izanen ezer konponbidea, normalizazioa, behar dukeenik…
Bestela esanda, Euskarak behar duena euskalunak dira, gara. Hori lehendabizi. Alabaina, gure aurka sarri egiten den salaketa inposizioarena izanik ere, ez gara gauza geure buruari ere Euskara inposatzeko… eta hori hasiera egokia litzateke.
Izan nahi badugu (euskaldun), izango bagina bezala egin beharko dugu (Euskaraz). Bestela, jai dugu…
Barkatu, bai mundu errealatik kanpo bizi zaretela dirudi. Jendeak hizkuntzak BEHARRARENGATIK ikasten ditu. Jendea alperra da ta botere hegemonikoa jarraitzen du.
Porrotaren erromantizazioa noiz utziko dugu alde batera? Zergatik hainbeste bizikidetza eta aniztasun? “Herri ttiki, alai, solidario, anitz bat gara”, zergatik jarraitzen duzue zabor horrekin? Benetan uste duzue diskurso hori erakargarria dela?
Zergatik uste duzue administrazioak euskara salbatuko duela?
Denbora gutxirekin nabil eta ez naiz luzatuko, baina ulertzen dut Aierten argumentuen funtsa. Weborri honetako iruzkingile askok azpimarratu dugu euskara erdigunean jarriko duten bizi proiektuen beharra. Euskal eliteak zeintzuk eta non dauden ez dakit, seguraski Madrilen egongo dira Negurikoekin batera, edo Parisen, baina kolektiboek badaukate, bauz gero, indar ekonomikorik. Bideak oso anitzak izan daitezke: crowdfunding-a, korporatibismoa, kooperatibismoa… Baina egia da ezin gaitezkeela gure administrazioen zain egon, ez gara aitatxoren zain dabiltzan haurrak. bere garaian abian jarri ziren Ikastolak, AEK eta abar eta abar. Beste euskal berpizkunde bat bultzatu behar da, eta horretarako guztiok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek aski ematen ez baitigute, bistan dena.
Arratsalde ederra izan dezazuela!
Aiert, barkatu goian erabili dudan tonu burlatia, baina esan duzuna aingerukeria galanta iruditu zait. Dena den, onartzen dut oker nagokeela, eta prest nago gai hori eztabaidatzeko.
Nik uste dut elite ekomomikoen interes nagusia (dirua irabazten jarraitzea) eta euskararen erabilera eta existentzia bera kontrako norabidean doazela, merkatu-legeen eraginez. Hasi kontatzen dirudunek EHn euskararen alde abiatutako ekimenak. Orduan, zure proposamena gauzatzeko, edo euskara dirubide bihurtzen dugu, edo gu dirudun.
Pozik irakurriko nituzke partekatzen ez dituzun zuzeuko iritziak.
Eta nola bilakatzen da euskara dirubide? Ba euskaldunok merkatuarekiko dugun jarrerarekin. Eskaintza eta eskariaren legea, ez dago besterik.
Zer gertatu zen izozki marka batek bere izozkien informazio-taula soilik katalanez idatzi zituenean? Ba gaztelaniadunek boikota egiteko mehatxua egin zietela eta horren ondorioz, enpresa horrek gaztelaniazko izenak gehitu zituen.
Imagina dezagun badagoela euskara erabili nahi ez duen enpresa bat, zer gertatuko litzateke euskaldun guztiek enpresan baja emango balute?
Talde-kontzientzia garatu beharra dago, bestela behin eta berriz burua makurtu eta hizkuntzaz aldatu beharko dugu.
Ufa, jada ez dakit nork-nori-zer erantzuten dion…
Gauzak nahasten ditugulakoan nago. Ez dakit zer deitzen duzuen euskal burgesia, Euskal Herrietako zein txokotan bizi den (ala Parisen edo Madrilen edo…). Burgesiaz aparte, gauza asko egin dezakegu, baita ekonomikoak ere. Dena dela, aurkitzen dut sarritan halako paradisu-zaletasuna gurean, ez dakit ontasuna ala onkeria (bai Aiertek aipatutako zaborra (kontzeptu hutsalak maiz), baina bai eta Euskararen bidez (eta feminismoaren, ekologiaren edo beste hainbaten bidez, Nirvana erdietsiko dugulako uste ustela…).
Gauza asko egin dezakegu; ez “botere ekonomikoa” lortu -sinonimoak ‘dirua lortu’ zein ‘boterea lortu’ dira-, baina bai dugun dirua eta boterea behar dugun eran erabili. Abertzalerik abertzaleenak ere, hizkuntza (eta horrekin batean, kultura zentzu zabalenean, herriaren bilakaera historikoa, kolektibitate baten bizitza…) bizirik mantentzea eskubide politikotik haratago doan zerbait dela ulertzen ez badu, nekez aitzina eginen dugu, batez ere jende gazteak (ez gazteak izateagatik, baizik eta urteak pasa ahala gizarteko jende aktiboa eta erabakikorra izanen delako) ahaleginak egiteari eta hizkuntzarekiko erantzunkizunari muzin egiten badie.
Bestalde, onkerian bizi direnak ez dira ohartzen sistema ekonomikotik kanpo egonik ez dela sistema ekonomikoa (edo harreman ekonomikoak) aldatzerik… eta horrek badu zerikusirik aipatu ohi den erakargarritasunarekin ala erakargarritasun faltarekin.
Lasai garrett, apropos aukeratu nuen tonu probokadorea eztabaida pizteko ;).
Hegok arrazoi du. Talde soziala garen heinean badugu batzuetan ohartzen ez garen influentzi bat. Lobbya egiteko gaitasuna badugu!
Euskaren etsai sutsuak den hedabidee talde haundiarenen atzean, euskal jatorriko burgesak daude. Pentsa non egongo ginateeken jende hau gure alde balego.
Gure enpresak sortu behar ditugu, postu onenetan gure jendea sartu. Zergatik oparitu genuen Ertzaintza etsaiari?
Ofensiba isil bat behar dugu (espainolak beti kanpainan daude, baina beraiek ez dute sekula publikoki beraien intentzioei buruz hitz egiten). Ez gaude hain gaizki eta giza kapital haundia dugu.
Euskareren infantilizazioaren aurrean, euskareren profesionaltasuna.
Euskareren ruraltasunaren aurrean, euskara urbanoa.
Euskara dirubide bihurtzerik balego, aspaldi hasiak ziratekeen dirudunak Euskara baliatzen, dirutza handitzekotan… ekologia, giza-aniztasuna eta besterekin egin ohi duten bezala…
Gutxi gara Euskaradunok, eta ez dugu diru askorik… baina, berriz diot, daukaguna bada, eta horixe erabil dezagun behar dugun eran.