Bitartekotza Hizkuntza Eskola Ofiziala HEOI intermediacion
Bitartekotza Hizkuntza Eskola Ofizialean (Escuela Oficial de Idiomas) egiten den proba da. HABE azterketetan ere inplantatzen joango da, C2tik hasita eta mailaka jaisten. Gaztelaniaz “intermediación” esan nahi du (bi+tarteko+tza, hau da, bi tarte/alde/pertsona artean dagoen norbait/zerbait).
Idatziz edo ahoz egiten den proba da. Zein da helburua? Helburua testu, grafiko edo azalpen baten laburpena edo sintesia egitea da. Ariketaren ideia zera da: zuk zerbaiten azalpena jaso duzu eta beste pertsona bati azaldu behar diozu (lagun bati, lankide bati, familiako bati…), informazio garrantzitsuena edo esanguratsuena (la mas significativa) emanez. Zu, bien artean zaudenez, “bitartekaria” zara. Horregatik “bitartekotza” egin behar duzu.
Zer da garrantzitsua bitartekotza ondo egiteko?
Ba, ideia nagusiak ondo interpretatzea. Horretarako “hitz gakoak edo klabeak” topatzea edo aurkitzea inportantea da. Batzuetan testuan/grafikoan/infografian egon daitezke hitz horiek. Beste batzuetan zuri bururatu behar zaizkizu. Horretarako, hiztegi zabala eta aberatsa eduki behar duzu, baina baita “orokorrean gaia ikusteko kapazitatea edo gaitasuna”.
Edozein modutan, badaude hitz batzuk bitartekotza askotan erabili ahal dituzunak:
eboluzio=bilakaera. Datu batzuk agertu daitezke grafiko batean, baina denboran zehar eboluzioa bat egon dela azaltzen dute.
gaztatxo grafikoa (grafiko de quesitos). Portzentajeak jartzeko grafikoak dira.
grafiko eta infografia: grafikoa orokorra da. Infografia konkretuagoa, zehatzagoa.
irudia (irudi hitzak argazi, marrazki edo grafiko bat englobatzen du).
Esaldi estandar bat bitartekotzarako: Testu honetan ideia bat adierazi nahi dute. Nire ustez hau da:
Azterketa prestatzeko, batez ere, idazlana eta ahozko probak prestatzeko laguntza-webgune bat duzu. Hor, trikimailuak, esaldi estandarrak, aholkuak eta abar dituzu. Aztertzaile batek azterketak nola ebaluatzen diren azaltzen du.
Noiz egiten da bitartekotza proba?
Hizkuntza eskola ofizialean (EAE, Nafarroa eta beste batzuetan) bi deialdi edo konbokatoria daude urtean: maiatz-ekainean eta irailean. Ikasle ofizial edo libre bezala aurkeztu ahal zara (ikasle ofizialek ikasturtean klaseak jasotzen dituzte eskolan eta libreek azterketa soilik egiten dute).
Baina lehenengo deialdian, soilik ikasle ofizialak EAEn. Nafarroan, aldiz, 2 deialditan aurkeztua ahal dira ofizial edo libreak.