Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?…
Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?…
Bagera Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten eta Donostiako euskararen normalizazioa helburu izanik jendartea aktibatu nahi du Donostiako euskararen erabilera areagotu dadin. Hau horrela, herritarrek Donostiako espazio publikoetan zein paisaia linguistikoan ematen diren urraketen berri ematea da gure nahia aldaketak eman daitezen.
Aste honetan, Bagera Elkarteak, merkealdiak probestuz komertzioen erakusleihoetan erabiltzen den hizkuntza neurketa egin du eta horretarako erdialdeko 3 kale nagusien behaketa egin du; Loiola kalean, Askatasunaren hiribidean eta Getaria kalean, hain zuzen.
3 kaleetan erabilitako hizkuntzaren trataera ezberdina izan da. Neurketa egiterako orduan honako banaketa kontuan hartu dugu: euskara hutsez, gaztelera hutsez, beste hizkuntza batean, bi hizkuntzatan (euskara eta gazteleraz), euskaraz + beste hizkuntza gehiagotan, gazteleraz + beste hizkuntza gehiagotan (euskara ez den beste hizkuntza). Hona hemen ateratako emaitzen azterketa:
Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?…
.
Loiola kalea
Loiola kalean, 25 dendatik, 4 euskaraz, 15 gazteleraz, 2 ingelesez, 2 gazteleraz + beste hizkuntza (euskaraz ez) eta bakarra euskaraz eta beste hizkuntzatan (euskarak kasu honetan ez du lehentasunik).
Loiola kaleko emaitzak ehunekotan:
Gazteleraz %56
(Aston, El Ganso, C´Occitane en provence, Ricardo optica, Mary, Santa Marta, Latino, Intimissima, Calcedonia, Scruples, Barriola 1928, Orange, Fnac eta Kiko).
Euskaraz %16
(Oysho, Camper, Desigual eta Bimba y Lola).
Gazteleraz + euskaraz ez den beste hizkuntzatan %12
(Gocco, Etam eta Sephora).
Ingelesez %8
(Bijou brigette eta Double Agent).
Bi hizkuntzatan %4
(Zara)
Euskaraz + beste hizkuntzatan %4
(Zara home)
Denera %20ak erabili du euskara
.
Askatasunaren hiribidea
Askatasunaren hiribidean, 16 dendetatik, bakarra euskara hutsez, 8 gazteleraz, 4 bi hizkuntzatan (euskara eta gaztelera), 2 gaztelera eta beste hizkuntzatan (euskaraz ez) eta bakarra euskara eta beste hizkuntzatan.
Askatasunaren hiribideko datuak ehunekotan:
Gazteleraz %50
(Springfield, Cortefiel, Solca, Auzmendi, Swins, Klasiks, Bravo eta Rituals).
Bi hizkuntzatan %25
(Uterque, Celio, Logos eta H&M)
Gazteleraz + beste hizkuntzatan %12,50
(Sunglass eta Sephora).
Euskaraz %6,25
(Binba y lola).
Euskaraz + beste hizkuntzatan %6,25
Massimo Dutti
Denera %37,5ak erabili du euskara
.
Getaria kalea
Getaria kalean, 13 dendetatik, 3 euskara hutsez, 5 gazteleraz, 3 bi hizkuntzatan eta 2 gazteleraz eta beste hizkuntzatan (euskaraz ez).
Getaria kaleko datuak ehunekotan:
Gazteleraz %30,77
(Pinkie, Galas, La Bandera eta Stile).
Euskaraz %23,08
(Acandria, Violeta (Mango) eta Pull & Bear).
Bi hizkuntzatan %23,08
(El Raton de Getaria, Fama eta Stradivarius).
Gazteleraz + beste hizkuntzatan %15,38
(Malababa eta Mango)
Euskaraz + beste hizkuntzatan %7,69
(Masimo Dutti)
Denera %53,85ak erabili du euskara
.
Laburbilduz, kaleko paisaia linguistikoaren erakusleiho da saltokietako erakusleihoen hizkuntza. Eta kalean ez ezik, establezimenduetan hizkuntza erabiltzeko gonbitean ere eragin handia du.
Komertzioetako paisaia linguistikoan aldaketa nabaria izan da, orain arte oso gutxi erabiltzen baizen euskara. Hala ere, oraindik ere berdintasunerako lan handia dago egiteke.
Azkenik, euskara lehentasunez erabilitako komertzioak zoriondu nahiko genituzke, hala nola, Oysho, Camper, Desigual, Bimba y Lola, Acandria, Violeta (Mango) eta Pull & Bear. Eta gainontzeko komertzioak animatu nahi ditugu beraien publizitatean euskara erabiltzera. Jakinaren gainean baikaude horrek, inolako zalantzarik gabe, Donostiako hizkuntza ofiziala den heinean, euskarari ematen dion laguntzaz gainera, publizitateari berari ere indar handiagoa emango diola euskararekiko atxikimendu handiko jende ugariaren aurrean.
Beherapenak? Rebaixes? Rebajas? Soldes?…